Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Mari Jose Cano Espín

Mari Jose Cano Espín

1968an jaio zen Donostian. Kazetaritzan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Euskadiko Orkestrari buruzko tesi batekin. Horretaz gain goi mailako musika irakaslea eta informazio zientzietan lizentziatua ere bada. Piano eta biola ikasketak ditu, eta 1985etik musikan hainbat espezializazio ikastaro ere egina da, batez ere interpretazioa, pedagogia, pianoaren didaktika eta musika garaikidearen inguruan. Musika kritikak egiten ditu El Diario Vasco egunkarian1990. urtetik. Bestelako medioekin ere aritu izan da elkarlanean, hala nola Ritmo eta Ópera Actual aldizkariak, Radio Nacional de Españaren Radio 2, Cadena Ser, Punto Radio, Herri Irratia, EITB eta Tele Donosti. Egitarauen oharrak, hitzaldiak eta aurkezpenak egin izan ditu, edo mahai inguruetan ere moderatzaile izan da Scherzo Fundazioarentzat, Musika Hamabostaldiarentzat, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat eta AEOS elkartearentzat (Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartea). Hainbat lehiaketatan epaimahai kide izan da eta txostengile Baezako Unibertsitateak antolatutako Musika Kritika Ikastaroan (Jaen). 2004ko irailetik irakasle da Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, eta 2011tik Kanpo Harremanetarako Zuzendariorde ikastegi berean. Musika kultura eskolak ematen ditu Nafarroako Unibertsitateko Tecnun Ingeniari Eskolan 2012tik.

X