Christine Icart
Sei urte zituela hasi zituen harpa ikasketak Nizako kontserbatorioan eta gero Parisko Goi-mailako Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zuen ikasten. Amaiera bikaina eman zien ikasketei, lehenengo harpa sariarekin irten baitzen Parisko kontserbatoriotik. Christine Icartek sari ugari jaso ditu nazioarteko lehiaketetan: lehengo saria Lily Laskine nazioarteko lehiaketan, lehengo saria Luisa Charpentier nazioarteko lehiaketan, Fundación para la Vocación erakundearen saria, Spédidam saria eta Natexis-banque Fundazioaren saria.
Bere ibilbidearen zati handi bat ganbera-musikari eskaini dio, bere lagun musikari askorekin partekatu duena, besteak beste: Emmanuelle Bertrand, Renaud Capuçon, el Cuarteto Debussy y Parisi, Patrice Fontanarosa, Marielle Nordmann, Jean-Guihen Queyras eta Jean-Pierre Rampal.
Areto askotan egin ditu emanaldiak (Gaveau, Pleyel, Radio Francia edota Champs Elysées Antzokia) eta jaialdi ugaritan parte hartu du. Bere kontzertuek ere atzerrira eraman izan dute: Alemaniara, Espainiara, Italiara, Indonesiara, Tailandiara, Kaledonia Berrira, Errusiara…
2011ko urritik harpa irakasten du Donostian kokatutako Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (Musikene) eta Frantziako Rueil Malmaison Eskualdeko Kontserbatorioan.