Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  

ENSEMBLE ASCOLTA, Stuttgarteko (Alemania) ensemble ospetsuak egoitza bat egingo du Musikenen apirilaren 25, 26 eta 27an. Masterreko Sorkuntza eta Interpretazioko ikasleek tailerrak eta masterclassak  izango dituzte eta ikastegi osoak hauek gertutik ezagutzeko aukera izango du. Era berean, publikoak, kontzertuan entzuteko aukera izango du, datorren larunbatean, apirilak 27 Musikenen bertan.

Ensemble Ascoltak 2003tik darama Alemaniako eta Europako musika garaikidearen panorama aberasten bere soinu bereziarekin eta ezohiko proiektuekin. Ascoltak 250 obra baino gehiago inspiratu eta estreinatu ditu, horien artean Pierluigi Billone, Chaya Czernowin, Beat Furrer, Isabel Mundry, Olga Neuwirth eta Hans Thomallaren lanak. Taldeak, ia musika garaikideko jaialdi handi guztietan jo du (besteak beste, Donaueschinger Musiktage, Wittener Tage für neue Kammermusik, Festival Eclat Stuttgart, Festival de Lucerna, Ultima Oslo, Wien Modern) eta nazioarteko gonbidapenak onartu ditu Estatu Batuetan, Singapurren eta Israelen kontzertuak emateko

X