Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  TRONPA ORKESTRA ERREPERTORIOAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

TRONPA ORKESTRA ERREPERTORIOAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

IRAKASLEA: RODOLFO EPELDE CRUZ

Azalpena

Tronparen Orkestra Errepertorioan espezializazio Ikastaroa, Musikenek bere gradu ondoko ikasketen barruan eskainia, goi mailako tituludunek beren prestakuntzan jarrai dezaten sortu da bereziki, zehazki orkestra sinfoniko profesionaletan sortzen diren postuak betetzeko entzunaldietarako prestatu behar duten errepertorioa lantzeko. Horretarako honako alderdiak hartzen ditu barne, goi mailako ikasketa planetan ez baitira beti modu egokian lantzen:

– Orkestrarako entzunaldietan eskatzen diren kontzertuei dagokienez maila estilistiko eta teknikoan hobekuntza.

– Kontzertu horien entseguak/eskolak errepertoristarekin.

– Askotan eskatzen diren orkestra pasarteak menderatzeko lana sakontzea.

– Lantzen den pasarte bakoitza hobetzeko instrumentu teknika eskolak.

– Afinazioaren kontrola, balantzea, artikulazioa, soinuaren kolorea eta abar lantzeko eskola kolektiboak.

– Entzunaldien aurrean prestakuntza mentala.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

Egutegia

Ikastaroa sei lan-multzotan banatuko da urria eta maiatza bitartean.

Multzo bakoitzean ikasleak izango ditu:

• 2 ordu eta 30 minutuko eskola Rodolfo Epelde irakasleekin.

• 50 minutuko eskola bat errepertoristarekin.

Ikastaroaren amaieran ikasleak orkestra entzunaldi batean parte hartuko du epaimahai eta guzti, orkestra profesional batean sartzeko proba simulatuz.

Ikasleak entzule modura joan ahal izango dira egun horietan ikastegian egiten diren beste eskoletara, bai Gradukoetara bai eta Gradu Ondokoetara ere, espezialitate berekoak edo ezberdinekoak.

Eskolak Musikeneren egoitzan egingo dira, astelehen eta asteartetan, ikastaroa hasi aurretik adostutako egun eta ordutegietan.

Eskola ordu eta ikasteko gutxi gora beherako ordu kopurua

Eskola ordu kopurua: 20 (15 instrumentua + 5 pianista)

Norberak ikasteko gutxi gora beherako ordu kopurua: 150

Prezioa: 2650€

X