Marco Socías
Malagan jaio zen, pianisten familia batean. Marco Socíasek (D’Addario artist) bere jaioterrian eta Koloniako Musikhochschulen burutu zituen musika-ikasketak. Bere irakasleen artean Carmen Gallardo, José Tomás, Hubert Käppel eta David Russell aipatu daitezke.
21 urte zituela, gitarra katedra bat eman zioten eta lehiaketa entzutetsu ugaritan ere saritua izan da, adibidez, “Infanta Cristina” lehiaketan (Guerrero Fundazioa, Madril), “Le Printemps de la Guitare”-n (Belgika) eta Gargnano-ko Nazioarteko Lehiaketan (Italia).
Nazioarteko jaialdi ospetsuenetara gonbidatu ohi dute eta pedagogo eta interprete gisa lan handia egiten du. Areto garrantzitsuetan izan da kontzertuak ematen (Amsterdameko Concertgebouw, Berlingo Filarmonikoan edo Madrilgo Auditorio Nazionalean, adibidez) eta zuzendari ospetsu asko izan ditu (Sir Neville Marriner, Josep Pons, Víctor Pablo Pérez, Odón Alonso eta Leo Brouwer, esate baterako).
Hamar CD grabatu ditu. Horien artean daude Joaquín Rodrigoren gitarra bakarrarentzako obra (Ópera Tres, EMI, Brilliant), “Aranjuezko Kontzertua”, “Fantasía para un Gentilhombre” (Harmonia Mundi), eta J. Rodrigok José Ferrero tenorearekin (Naxos) batera dituen abestiak eta J. S. Bach-en obrak Sumi Jo sopranoarekin batera (Deutsche Grammophon).