Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Lucía Pérez

Lucía Pérez

Pedagogian, Solfeoan, Errepentizazioan eta Transposizioan goi-mailako titulua lortu zuen Jesús Guridi Kontserbatorioan (Gasteiz). Informazio Zientzietan-Kazetaritzan lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetaritzan doktorea da, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Willens Musika-Pedagogia diploma lortu zuen Lyonen (Frantzia). Madrilgo Goi-mailako Kontserbatorioan Perkusio eta Afrikar Dantzen diploma ere lortu zuen. Musika Hezkuntzaren Metodoak: Willems ikasgaiaren irakaslea da, pedagogiaren espezialitatean, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (Musikene). Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioan Musika-Hizkuntza ikasgaiaren irakasle titularra da.

X