José Luis Estellés
JOSÉ LUIS ESTELLÉS musikariak jarduera artistiko zabala garatu du orkestra-zuzendari, klarinetista eta irakasle gisa.
Hogeita hamar orkestra eta ensemble baino gehiagotan jo du bakarlari gonbidatu moduan, eta baita ganbera-musikari gisa Estatu Batuetako, Mexikoko, Japoniako eta Europako areto eta jaialdi garrantzitsuetan ere. Besteak beste, Grupo Manon eta TAiMAgranada ensembleen sortzailea da. José Luis Estellés klarinetista den heinean grabatu dituen CDak diskoetxe ugarik argitaratu dizkiote, esate baterako, Turtle Records, Emergo Classics, Audiovisuals de Sarriá, Anacrusi, Verso, Kairos, Naxos, Komponisten Polyphonie eta Ibs Classical Gold.
1991. urtetik Ciudad de Granada orkestrako klarinete bakarlaria izan da eta Espainiako, Ingalaterrako, Belgikako eta Alemaniako beste talde batzuekin ere egin du lan.
Musikeneren sorreratik (2001) klarinete irakaslea da bertan, eta bere zuzendari artistikoa eta orkestra ikasketen zuzendaria izana da halaber. Sibelius Academy-n, Codarts Rotterdam-en eta Alcalá de Henaresko Unibertsitatean irakasle-lanetan aritua da. ARD (Munich) eta Aeolus (Dusseldorf) lehiaketetako epaimahaikide ere izan da.
Orkestra-zuzendari gisa kontzertu ugari eman ditu Espainian, Belgikan, Frantzian, Ingalaterran, Bulgarian eta Mexikon, eta Musikene, Verso eta Ibs Classical Gold zigiluentzat grabatu izan du.