Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  David Tomàs

David Tomàs

Nazioartean ospe handiena duen fagot interprete eta pedagogoa da David Tomàs.   Musikeneko fagot-irakaslea da bere sorreratik. 2012tik fagoteko katedra dauka Hochschule für Musik Karlsruhe eskolan.  Kontserbatorio askok gonbidatu izan dute (Helsinkiko Sibelius Academy, Rotterdameko Kontserbatorioa, Portoko ESMAE, Krakow Academy, Genevako eta Lausanneko HESM, Trapaniko Kontserbatorioa (Sizilia), Rio de Janerioko Unibertsitatea) eta 2018ko Granadako IDRS Kongresuan artista gonbidatu gisa jardun zuen OCGren Brotons kontzertuaren mundu-mailako estreinaldian.  2002 eta 2009 urteetan ARD MUNICH nazioarteko lehiaketako epaimahaikidea izan zen.

Cadaquéseko Orkestrako kidea da eta fagot bakarlari-postua irabazi du RTVEren orkestran, OSCyLen eta Die Deutsche Kammerphilarmonie Bremen-en. Munduko areto nagusietan izan da horiekin egindako birei esker.  Lehenengo fagot moduan Chamber Orchestra of Europe, Scottish Chamber Orchestra edota NDR Philarmonie orkestretara eta jaialdi askotara gonbidatu dute, hala nola Schubertiade Schwarzenberg (Austria), Oaxaca (Mexiko), Rio de Janeiro, Krakovia, Cordoba (Argentina) edota Bilboko Musika-Música.

Robert King eta Sir Neville Marriner zuzendariekin kontzertuak eman ditu bakarlari gisa, eta azken horrekin grabazioak ere egin ditu Tritó zigiluarentzat. Moonwinds haize-taldeko kidea da. Zuzendari-moduan eta ganbera-talde eta talde sinfonikoen prestatzaile-moduan egin duen lanagatik oso harrera ona dauka interpreteen, publikoaren eta kritikarien artean.

X