Gabriel Erkoreka
Bilbon jaio zen 1969. urtean. J.C. de Arriaga kontserbatorioan ikasi zuen, eta Carmelo Bernaolarekin Gasteizen. Ondoren, Londresko Royal Academy of Music eskolan sartu zen eta konposizioaren alorreko graduondoko bat egin zuen Michael Finnissy-rekin; bikaintasun-diploma eta University of London-eko zigilua daraman masterra eskuratu zituen han.
Bere lanak jaialdi eta areto askotan interpretatu dituzte: Veneziako Biennalean 2004an eta 2014an; Vienako Musikverein-en; Londresko South Bank Centre-n; Manchesterreko, Hong Kongeko eta Pekineko ISCM World Music Days jaialdietan; Estrasburgoko Musika Jaialdian; New Yorkeko Symphony Space-n edo Parisko Salle Cortot-en. 2018an OCNEren Carta Blanca jaso zuen Madrilgo Musika Auditorium Nazionalean. Sari ugari jaso ditu: SGAE 1996, Premio de Roma 2001, Musika Bulegoa 2018, INAEM edota ‘Reina Sofía’ saria.
Nazioarteko talde askok eman dizkiote enkarguak: Amsterdameko Nieuw Ensemble-k, Arditti Laukoteak, ONCEk, ORCAMek, OSEk, BOSek, Bilboko Guggenheim Museoak, eta abar. Royal Academy of Music elkarteko ohorezko kidea da. Gaur egun, Bilboko BBVA Fundazioaren Musika Garaikideko Kontzertu Zikloaren koordinatzailea da.
Ha recibido encargos del Nieuw Ensemble de Amsterdam, la Biennale für Neue Musik de Hannover, Cuarteto Arditti, OCNE, ORCAM, OSE, BOS, Museo Guggenheim de Bilbao, etc. Es miembro asociado honorífico de la Royal Academy of Music. Actualmente es coordinador del Ciclo de Conciertos de Música Contemporánea Fundación BBVA en Bilbao.