Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Xabier Gil

Xabier Gil

Jaques Ghestem, E. Balmas, C. Bernard edo T. Varga-ren mailako irakasleekin trebatu zen besteak beste, Lyongo CNSM ikastegian. 1992an Asturiasko Printzerriko Orkestran hasi zen. Urte bete beranduago Euskadiko Orkestra Sinfonikoann sartu eta egun bertan jarraitzen du bigarren biolinen bakarlari modura. Talde honetan egiten duen lanaz gain, beste talde sinfoniko batzuetan ere aritzen da elkarlanean. Lyongo Orkestra Nazionalarekin kontzertuak egin ditu eta sarritan aritzen da Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin. “Taller Sonoro” musika Garaikideko Taldearen kide sortzaile da, Paris, Berlin, Madril, Frankfurt, Bremen, Angentina, Peru eta Mexikon ere kontzertuak eman dituztelarik. Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Biolin Orkestra Errepertorio irakasle da 2013tik.

X