Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Mercedes Albaina

Mercedes Albaina

Goi-mailako Musika ikasketak ditu, Aisialdian eta Giza Garapenean doktorea da eta Psikologian lizentziatua. Psikodidaktika Ikasketa Aurreratuen diploma dauka.

Hainbat erakunde publikok eta pribatuk eskatuta, musikaren hedapenaren alde lan egiten du hitzaldiak emanez, idazkiak argitaratuz eta proiektu didaktikoak prestatuz. Txostengilea izan da nazioarteko zein bertako ikerketaren eta musika-hezkuntzaren esparruko kongresu eta jardunaldi ugaritan.

Bere doktoretza-tesiak Donostiako Orfeoia UPV/EHU Saria jaso zuen. AixeGetxo kulturaren aldeko saria jaso zuen musika klasikoaren eta garaikidearen modalitatean eta ikerketaren alorreko “Adoración Holgado Sánchez” saria ere eman zioten.

Aholkulari gisa jarduten du eta hala, edukien artean musika duten ekitaldiak ─kulturalak edota hezitzaileak edo dibulgatzaileak─ diseinatzen eta ekoizten laguntzen die udal eta kultura erakunde askori.

Erakunde publikoekin eta pribatuekin elkarlanean aritzen da eskuarki kontserbatorioetako, musika-eskoletako eta irakaskuntza orokorreko irakasleak trebatzen, eta musika-eskoletako eta kontserbatorioetako irakasleen hautaketa-prozesuetan teknikari aditu gisa parte hartu ohi du.

Irismen nazionala eta internazionala duten hainbat argitalpen egin ditu.

X