Ana María Sánchez
Elda-n jaio zen (Alicante). Hispaniar Filologian lizentziatua da Alicanteko Unibertsitatean, eta 2000. urtean erakunde horren eskutik “Laurel de Oro de las Artes” saria jaso zuen.
Madrilgo Goi-mailako kontserbatorioan, Madrilgo Goi-mailako Kantu Eskolan eta Alicanteko “Óscar Esplán” kantua ikasi zuen Dolores Pérez, Isabel Penagos eta Miguel Zanetti irakasleekin, eta gradu amaierako “Lola Rodríguez de Aragón” aparteko saria eman zioten.
Europako eta Amerikako antzoki garrantzitsuenetan abestu du. Bere errepertorioan operako berrogei rol baino gehiago daude, eta emanaldi horiek ganbera-musikako eta oratorio-musikako kontzertu eta errezitalekin uztartu ohi ditu.
Espainiako musikaren grabazio ugari egin ditu eta hainbat espainiar operaren mundu-mailako estreinaldietan parte hartu du, besteak beste, M. Palauren Maror edo Sorozábalen Juan José.
Kantu irakaslea da Musikenen (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia).
Ahotsari eta kantuari buruzko artikulu asko argitaratu ditu, eta operaren eta kantu-ikasketaren alorreko hitzaldi ugari ere eman ditu.
Valentziako San Carlos Arte Ederren Errege Akademiako kide numerarioa da eta Meritu Zibilaren Errege Ordenaren Numero Enkomienda eman zaio.