EUSKAL MUSIKA TRADIZIONALA
Eman izena Euskal Musika Tradizionalaren ikastaroaren Ate Irekien Egunean !
45 ECTSko prestakuntza eskainiko du Musikenek Euskal Musika Tradizionalean 2025 – 2026 ikasturtetik aurrera, bere konpetentzia profesionalak hobetu nahi dituzten, etengabeko prestakuntzan interesa duten edota Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskoletan eskolak emateko gaikuntza eskatu nahi duten sustrai tradizionaleko instrumentistei zuzendutakoa (maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretuak ezarritakoaren arabera).
INFORMAZIO PRAKTIKOA
- IKASTAROAREN EGITURA: Ikasturtearen 15 eskola-astetan banatutako urteko eta seihilekoko gaien 45 ECTS kreditu.
- IZEN-EMATEA: 2025eko maiatzaren 5etik ekainaren 5era arte
- SARRERA-PROBAK: 2025eko ekainaren 25a
- MATRIKULAZIOA: Online uztailean
- IKASTURTEKO EGUTEGIA: 2025eko urria – 2026ko maiatza
- ORDUTEGIAK: ostiraletan eta larunbatetan kontzentratutako eskolak
- ESKAINITAKO PLAZAK: ikasturte bakoitzeko 13
PLAZEN TIPOLOGIA
Espezialitatea | Eskainitako plaza kopurua |
Alboka | 2 |
Gaita/Dultzaina | 2 |
Panderoa | 1 |
Trikitixa | 6 |
Txalaparta | 2 |
Zer eskaintzen dugu egun horretan?
- Ikasketa-planari buruzko informazio xehatua
- Zure espezialitateko sarbide-probetarako orientabidea
- Irakaskuntza emango duten irakasleen eta gonbidatuen aurkezpena
- Ikasturteko egutegiaren antolakuntza
- Ikastegia ezagutzeko bisita gidatua
- Elkarrekintza Musikeneko zuzendaritza-taldearekin eta irakasle taldearekin, eta haiek erantzungo diete zure zalantzei.
Bertaratu nahi baduzu, aldez aurreko erreserba eskatu behar duzu izena emateko formularioaren. bidez. Izena emateko muga-eguna 2025eko martxoaren 21a izango da.
Zain gaituzu!
IKASKETA-PLANA
ARLOAK | IRAKASGAIAK | ECTS | IZAERA |
Pentsamendua eta kultura | Oinarri etnomusikologikoak | 7 | Urtekoa |
Lanbide-ingurunea ezagutzea | 2 | 1. seihilekoa | |
Musikaren teknikak/Idazketa | Harmonizazioa eta moldaketak | 6 | Urtekoa |
Pedagogia | Didaktika-oinarriak eta eskolarako baliabideak | 7 | Urtekoa |
Irakasle-praktikak | 4 | 2. seihilekoa | |
Instrumentuarekin praktika | Taldeko musika-praktika | 15 | Urtekoa |
Tailerrak | 4 | Urtekoa |
SARRERA-PROBAK
2025eko ekainaren 25ean Musikenen izango den sarrera-proba baten bidez egingo da ikasleen hautaketa. Plaza librerik geratzen bada, sartzeko ezohiko proba bat deitu ahalko du Musikenek 2025eko irailean. 2025eko otsailean argitaratuko da informazio osoa.