Ikerketa
IKERKETAREN DNA MUSIKENEN
Musikenen ikerketa funtsezko motorra da kultura, arte eta hezkuntza garapenerako, bai maila lokalean, baita orokorrean ere. Diziplinen mugak zeharkatzen dituzten proiektu berritzaileen bitartez, XXI. mendeko erronkei erantzuten dien kalitatezko musika ikerketa sustatzen dugu.
Musikarako eta arterako aukera berriak aztertzen dituzten azterlanak eta proiektuak garatzen ditugu, horiek sortzeko, aurkezteko eta ulertzeko modua hobetuz. Diziplinarteko ikuspegi horrek artisten, ikertzaileen eta erakundeen arteko lankidetza errazten du, ezagutza trukatzeko ekosistema dinamiko bat sortuz.
Sortutako ezagutza irisgarria, garrantzizkoa eta inpaktu globalekoa izan dadin konpromisoa hartzen dugu, Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH) bat eginez, etorkizun inklusiboagoa, anitzagoa eta iraunkorragoa lortzen laguntzeko.
ARGITALPENAK
MUSIKERTUZ
Musikertuz bilduma musika ikerketari eskainitako monografia sorta bat da. Bere izenak Musikene (gure erakundearen izena) eta Ikertuz uztartzen ditu, eta ikerketarekin eta gizartera transferentziarekin dugun konpromisoa azpimarratzen du. Bilduma honetako liburuki bakoitzak musikarekin lotutako gai espezifiko batean sakontzen du, Musikene eta bere irakasleek paper aktiboa izan duten proiektuak eta ikasketak nabarmenduz.
Horretaz gain, ikerlari kolaboratzaileen lana ere biltzen du, perspektiba zabalduz eta tradizio eta ikuspegi anitzen arteko elkarrizketa sustatuz. Bilduma honek komunitate akademiko, artistiko eta hezkuntza komunitateari laguntzen dio, musika dimentsio guztietan sakonago ulertzen laguntzen baitu.
- Musikertuz bilduma 1: Euskal musikaren historia
- Musikertuz bilduma 2: Historia de la música vasca
- Musikertuz bilduma 3:Music, Power Relations, and Beyond: Critical Positions in Higher Music Education
JAZZ-HITZ – JAZZ MUSIKAREN INGURUKO IKERKETA ALDIZKARIA
Jazz-hitz Musikeneko Jazz Departamentuak bultzatutako aldizkaria da, jazz Musikari buruzko ikerketak ikuspegi zabaletik argitaratzen dituena. Bere artikuluetan askotariko gaiak jorratzen dira, hala nola jazzaren historia, estiloen eta interpreteen analisia, beste musika eta adierazpen artistiko batzuekiko elkarguneak (zinema, argazkigintza, literatura), disko industriarekin eta komunikabideekin harremana, eta alderdi sozial, politiko eta hezkuntzarenak.
Gaiak anitzak direnez, aldizkariak askotariko ikuspuntuak eskain ditzake eta ondorioz musika genero honi buruzko ikuspegia aberastuko duten ikerketa eta hausnarketak jartzen ditu jazzean interesa duten irakurleen eskura. https://jazz-hitz.musikene.eus
KAIERAK BILDUMA. Basque composers of the 21st century
Kaierak. Basque Composers of the 21st Century bilduma Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren eta Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren arteko elkar-lanetik sortu zen, gaur egungo euskal konpositoreen figura eta obra bereziki nazioartean ezagutu eta zabaltzeko. Horrela, bi erakundeek euskal musika ondarea ikertzeko eta zabaltzeko duten konpromisoa indartzen da. Koaderno bakoitzak sortzaileen nortasuna, ibilbidea eta lana aztertzen eta ezagutarazten ditu elkarrizketa baten eta ikerketa artikulu baten bitartez.
Halaber, kronologia biografiko bat, lanen katalogo bat eta horietako bakoitzaren idazkien, diskografiaren eta bibliografia hautatuaren zerrenda ditu. Informazioa koaderno hiru eledunaren formatuan aurkezten da (ingelesa, euskara, gaztelania), bertan eta nazioartean zabaltzeko.
- Ramon Lazkano
- Teresa Catalán
- Félix Ibarrondo
- Gabriel Erkoreka
Ikus bilduma hemen
MONOGRAFIAK:
- Arte Textos monografiak: EHU/UPV, Musikene eta Eresbilen arteko elkarlana, Euskal Herriko musika ikerketaren emaitzak zabaltzeko helburuarekin. Erakunde arteko aliantza horri esker, euskal musikarien inguruko monografiei buruz lurraldean zegoen hutsunea bete ahal izango da, eta horiei buruz egin diren azken ikerketak liburu moduan jarriko dira publikoaren eskura. Argitalpena EHU/UPVko Arte Textos bilduman egiten da.
- Lerena, M. (2018). El teatro musical de Pablo Sorozábal (1897-1988).
- Moro Vallina, D. (2019). El compositor Carmelo Bernaola (1929-2002): Una trayectoria en la vanguardia musical española.
- Peque Leoz, I. (2021) Nicolás Ledesma (1791-1883): Maestro de capilla y organista en el siglo XIX español.
- Odriozola, A. (2023) El vals del Amaya. Regionalismo, ópera vasca y música española
- EHU/UPVrekin elkarlanean monografiak:
- Díaz, I. (2020). Leo de Silka: Marqués de Rocaverde (1856-1920): El alcalde artista.
- Goialde, P. (2020). Orígenes de la música de jazz en San Sebastián (1919-1936).
- “The History of Basque Music” Renoko, Nevada, Unibertsitateko Center for Basque Studiesekin (CBS) elkarlanean.
MUSIKENEWS
Musikenews aldizkariak hemen
CDak
Musikene zigiluaren baitan grabazio nabarmenak ekoiztu ditugu euskal musikaren ikuspegitik, bai jazzari dagokionez, bai eta musika klasikoari dagokionez ere. Grabazio horiek Tomás Marco, Francisco Escudero, Pablo Sorozabal eta Jesús Guridiren mailako konpositoreen obrak biltzen dituzte, besteak beste.
EUROPAR PROIEKTUAK
GOI MAILAKO HEZKUNTZA ETA IKERKETA EUSKADIKO KULTURA ETA SORMENEZKO INDUSTRIENTZAT
Musikenek parte hartze aktiboa du Ksigune izaneko Eusko Jaurlaritzaren programa batean, goi mailako hezkuntza Euskadiko kultura eta sormenezko industriekin lotzen duena, sektorean berrikuntza eta garapen jasangarria bultzatuz. Ksiguneri buruzko informazio gehiago: hemen
IKERKETA SARIAK
Musikenek bi ikerketa sari garrantzitsu sustatzen ditu musika ikerketa bultzatzeko helburuz:
Donostiako Orfeoia-Musikene
2015ean ezarria, sari honek Euskal Herriko musikari lotutako Gradu Bukaerako Lan onenari aitortza egiten dio, koru musikari garrantzi berezia emanez. GBLean 9 edo hortik gorako kalifikazioa lortu duten ikasleen izango dute sari hay jasotzek aukera.
ESAS-Musikene saria
2023an sortua, sari honek Gradu Bukaerako Lanetan generoaren ikuspuntua kontutan izatea bultzatu nahi du, horretarako gai feministak lantzen dituzten, genero analisia egiten duten edo sexuaren aldaera ikerketa osoan zehar jasotzen dituen lanei aitortza eginez.