Orkestra zuzendaritzari aplikatutako analisia
IRAKASLEA: MARINA RAMOS CHINCHO
Azalpena
Orkestra Zuzendaritzako tituludunei eta gai honetan interesa duten musikako goi-mailako tituludunei zuzendutako graduondoko ikastaroa. Orkestra-zuzendaritzako teknikaren bidez alderdi formalak, harmonikoak, erritmiko-melodikoak, testualak eta abar transmititzea da orkestra-zuzendariaren zeregina. Ikastaro honetan, XIX. mendeko obra sinfonikoen analisiaren bidez, ikasleek analisiaren garrantziaz eta orkestra-zuzendaritzan duen aplikazioaz jabetuko dira, eta sintesi-gaitasuna eta interpretazio-ondorioak erauztea garatuko dituzte, orkestra-partitura baten azterketatik abiatuta. Era berean, ikasleek nomenklatura eta metodologia sendo eta eraginkorrak eskuratuko dituzte orkestra-errepertorioa modu autonomoan aztertzeko, eta zuzendaritza-teknikaren bidez orkestrari musikaren zein alderdi transmititu behar zaizkion ikasiko dute.
Gutxieneko ikasle kopurua: 4; gehieneko kopurua: 8
Aurrez aurreko ordu kopurua: 20
Ikastaroak aurrez aurreko 5 saio izango ditu, bakoitza 4 ordukoa. Horretaz gain, ikasleek Musikeneko orkestraren entseguetara joateko aukera izango dute.
Saio bakoitzak hainbat jarduera mota uztartuko ditu: azalpen teorikoak klase magistralaren metodologiarekin, jarduera praktikoak metodologia parte-hartzailearekin eta lanak zuzentzea (ikasleek jarduera autonomoak egin behar dituzte saioen artean, hala nola edukiak errepasatu eta barneratu, irakasleak saio bakoitzaren ondoren adierazten dituen lanetan aplikatuz). Ikastaroko errepertorioak Beethoven, Schubert, Mendelssohn, Schumann eta Brahmsen sinfoniak hartuko ditu. Era beran, Musikeneko orkestraren errepertorioa landu ahal izango da.
Egutegia
1go saioa: urriak 19, larunbata, 10.00-14.45 (15 minutuko atsedenaldia barne).
2. saioa: azaroak 21, ostirala, 15.15-19.30 (15 minutuko atsedenaldia barne). Goizean orkestraren entsegura joateko aukera.
3. saioa: otsailak 21, ostirala, 15.15-19.30 ((15 minutuko atsedenaldia barne). Goizean orkestraren entsegura joateko aukera.
4. saioa: maiatzak 9, ostirala, 15.15-19.30 (15 minutuko atsedenaldia barne). Goizean orkestraren entsegura joateko aukera.
5. saioa: maiatzak 21, larunbata (15 minutuko atsedenaldia barne).