Ramon Lazkano
Ramon Lazkanoren musika (Donostia, 1968) nazioarteko jaialdi nagusietan programatu dute: Veneziako Bienala, Municheko Musika Bizia, Stuttgarteko Éclat, Los Angelesko Monday Evening Concerts, Salzburgoko Bienala, Varsovia eta Moskuko Udazkeneko Jaialdiak, Estrasburgeko Musika, Buselako Ars Musica, Berlingo Ultraschall, Puentes Jaialdi Hispaniar-Mexikarra, Monte Karloko Printemps des Arts, Erromako Nuova Consonanza… Interpretatu duten orkestren artean daude Bavierako Irratiaren Orkestra, Radio France Orkestra Filarmonikoa, Espainiako Orkestra Nazionala, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Ensemble Reserche, Diotima Laukotea, Neue Vocalsolisten, Smash, Ictus, L’Instant Donné edo 2e2m bezalako taldeek ere bere obrak jo dituzte. Donostian, Parisen eta Montrealen ikasi zuen konposizioa. Parisko Goi Mailako Musika Kontsebatorioan Konposizio Lehengo Saria. XX. mendeko Musika eta Musikologian Doktoretza Ikasketen Diploma Parisko Êcole des Hautes Etudes en Sciences Sociales ikastegian. Monakoko Prince Pierre Fundazioaren Konposizio Saria; Frantziako Arte Ederren Akademiaren Georges Bizet Saria. Espainiako Errege Akademian eta Erroman Frantziako Akademian egoiliar.