Suivez-nous

Home  /  Profesores  /  Asier Polo

Asier Polo

Asier Polo (Bilbo, 1971) bere belaunaldiko txelista espainiar nabarmenena irizten da. E. Pescu, M. Kliegel eta I. Moniguetti bezalako maisuekin ikasi zuen, J. Starker, N. Gutman edo M. Rostropovichen aholkuak ere jaso dituelarik. Sari eta lehiaketa asko irabazteaz gain aipamenak ere izan ditu, hala nola Radio Nacionaleko “Ojo Crítico” (2002) eta Musika Interpretazioari CEOE Fundazioaren saria (2004), edo Bilbotar Ospetsu (2009). Bakarlari modura ibilbide handia egin du zuzendari eta orkestra nagusiekin, hala nola Israel Philharmonic, Orchestre de Paris, Philharmonia Orchestra, Sinfónica de Sao Paulo, Berliner Sinfonie-Orchester, RAI de Torino edo BBC Philharmonic. I. van Keulen, S. Marcovici, N. Chumachenco, E. Nebolsin, Cuarteto Casals, Cuarteto Janácek eta A. Kraus moduko musikariekin batera egon da eskenatokian. Konposizio berrien bultzatzaile, aipagarria da espainiar musikarekin eta errepertorio garaikidearekin duen konpromisoa. Ibilbide horren erakusgarri dira 12 disko lan nabarmen, biolontxeloarentzat espainiar sormenak emandako lan nagusiak bilduz. L. de Pablo, A. García Abril, J. Villarojo edo G. Erkorekaren mailako konpositoreek beren obrak eskaini dizkiote. Gaur egun “Forum Musikae” (www.forummusikae.com) Nazioarteko Akademia eta Musika Jaialdiaren Zuzendari Artistiko da. Polok Francesco Rugeri biolontxelo bat jotzen du (Cremona 1689), Banestoren laguntzaz erosia.

www.asierpolo.com

X