Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MSKN Master Ensemble kontzertua

MSKN Master Ensemble kontzertua

MSKN Master Ensembleak, Interpretazio Masterreko ikasleek osatutako taldeak, doako kontzertua eskainiko du igande honetan, azaroak 7, eguerdiko 12:00etan Musikeneko auditorioan. José Luis Estellés, Musikeneko irakasleak zuzenduta, Conlon Nancarrow-ren Study for player piano n.7 eta Study for player piano n.12 obrekin hasiko da ekitaldia (Ivar Mikhashoffek ganbera-orkestrarako moldatuta). Jarraian, Alvin Etler-en Quintet for brass instrument eskainiko du eta saioa amaitzeko, Thomas Adès-en Chamber Symphony op.2 interpretatuko dute.

X