Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Margarita Lorenzo de Reizabal

Margarita Lorenzo de Reizabal

Pianista, zuzendari, musikagile, irakasle eta ikerlari. Medikuntza eta kirurgian lizentziatua eta Psikodidaktikan Masterra. Ikerketa eta Diagnostiko Metodoak Hezkuntzan Doktore Euskal Herriko Unibertsitatean. Musikeneko Konposizio eta Zuzendaritza Departamentuko kide da 2007tik, Zuzendaritzaren oinarriak, Zuzendaritza Koral eta Instrumentala eta Harmonia eta Kontrapuntua irakatsiz, besteak beste. Leioako Gazte Orkestrako zuzendari artistiko (1991-2016), 400 kontzertutik gora zuzendu ditu Espainia eta Frantzian, 7 CD eta DVD grabatu ditu. “Análisis musical: claves para entender e interpretar la Música” liburuaren egilekide, Joaquín Achúcarroren hitzaurrearekin, eta “En el Podio: manual de dirección de orquesta, coros, banda y otros conjuntos instrumentales” (Boileau arg., 2010) liburuaren egile, Jesús López Cobosen hitzaurrearekin eta zenbait hizkuntzatara itzulia. Konposizio instrumental eta koralaren alorrean sariak jaso ditu nazioartean. Euskal konpositoreen obren moldaketa bildumak argitaratu ditu eta euskal folklorea berreskuratzeko zenbait proiekturen arduradun izan da. Kalitate-ikuskari da MusiQuE agentzian, AECren (Kontserbatorioen Europar Elkartea) babesean, eta gaur egun irakaskuntza eta ikerketa uztartzen ditu, nazioarteko kongresuetan eta ospeko aldizkarietan oso modu aktiboan parte hartuz.

X