Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  ORFEÓN DONOSTIARRA-MUSIKENE SARI BANAKETA

ORFEÓN DONOSTIARRA-MUSIKENE SARI BANAKETA

Donostiako Orfeoia-Musikene saria urtarrilaren 18an, asteartea, iluntzeko 20.00etan, banatuko da Donostiako Orfeoiaren egoitzan. Sari hau urtero ikastegiko ikasle batek egindako ikerketa lan onenari ematen zaio eta VI. edizio honetan Ignacio Arakistain Agirre azpeitiarra izan da irabazlea, “Valentin Larrea Iturbe (1876-1970) musikariaren lan eta bizitzaren berreskurapen bidean” lanarengatik.

2014an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondotik, Musikenek eta Donostiako Orfeoiak 2015ean sortutako saria dugu aipatutakoa eta Euskal Herriko musika-ikerketa sustatzea eta bultzatzea du helburu. Ikasketa Amaierako Lanean 9 edo goragoko kalifikazioa lortu duten ikastegiko ikasleek aurkeztutako lanek lehiatzen dute bertan. Donostiako Orfeoiak 125. urteurrena eta Musikenek 20. urteurrena ospatzen duten urtean saritua izan den lanak argi betetzen du euskal musika-ondarea berreskuratzeko nahia, Valentin Larrea Gabiriako konpositorea ardatz hartuta.

X