Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  JAZZ TRONPETA

JAZZ TRONPETA

IRAKASLEA: CHRIS KASE

Azalpena

Tronpeta-jazz espezializazio ikastaro honetan ikasleak instrumentuaren esparru modernoenetako ezagutza sakonduko du, hala nola: Coltrane aldaketen gainean inprobisazio aurreratua, inprobisazio aurreratua eta konpas misto/amalgama gainean interpretazio melodikoa, harmonia “ez funtzionala”ren gainean inprobisazioa, eskala pentatoniko ezberdinen erabilera aurreratua, inprobisazioan bitarte handien erabilpena, fliskornoaren teknika eta erabilpenaren ezagutza, tronpeta modernoaren artista handiek konposatutako lanak interpretatzea (Hubbard, Shaw, Brecker, Douglas, Harrell, Wheeler, e.a.), eskala minor melodikoaren moduen ezagutza sakona eta horien erabilpena inprobisazioan.

Grabatutako solo ezberdinen transkripzio eta analisia eskola batetik bestera egin beharreko lanaren atal garrantzitsua izango da, beti ere ikasleak aukeratutakoak irakaslearen adostasunaz.

Materia menderatzen dela erakusteko ikastaro amaierako proiektu bat egingo da. Proiektu horrek emanaldi publiko bat izango du, estilo anitzeko errepertorioaz ikasleak egindako egitarauarekin, bai eta ikastaroan zehar aztertu diren teknika ezberdinen inguruko azterketa bat ere.

Egutegia

Irakasle eta ikaslearen artean adostuko da.

20 ordu guztia, 2 orduko 10 saiotan edo saio intentsibotan banatuta.

Prezioa: 2500€

X