Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  GANBERA MUSIKAN SAKONTZEA: JOAQUÍN TURINA BESTE KONPOSITORE BATZUEKIN BATERA GANBERA MUSIKA EMANALDIETAN

GANBERA MUSIKAN SAKONTZEA: JOAQUÍN TURINA BESTE KONPOSITORE BATZUEKIN BATERA GANBERA MUSIKA EMANALDIETAN

IRAKASLEA: BENEDICTE PALKO

Azalpena

Ikastaroa aurretik prestakuntza izan duten piano eta hari taldeentzat irekia da (bikoteak, hirukoteak, laukoteak eta boskoteak), formazio zehatz batean piano eta hari ganbera musikarentzat errepertorioan sakontzeko helburuz. Ikasleek banaka ere eman ahal izango dute izena egoera berean dauden beste ikasleekin bikoteak egiteko aukerarekin, horretarako nahikoa eskaera eta maila orekatua izanez gero.

Ikastaroan zehar emanaldi bati dagokion errepertorioa landuko da, Joaquín Turinaren ganbera musika programazioan izango delarik, ganbera errepertorio unibertsalaren beste obra batzuekin batera. Turina konpositore espainiarra da, ganbera obra kopuru handiena idatzi dituena. Ikastaroaren helburua konpositorearen errepertorioa hobeto ezagutzea da, herentzia kultural modura, ganbera emanaldien ohiko egitarauetan sartu ahal izateko. Egitaraua irakasleak eta taldeak aukeratuko dute. Kontzertuak emanaldi ofizialak izango dira ikastaroaren erdian eta amaieran.

Irakasleak Turinaren musika eta ganbera errepertorioaren ezagutza sakona eskaintzen du, Sevillako Turina Jaialdiaren Zuzendari Artistikoa baita 2004tik eta ganbera interpretatzaile talde askotan azken 25 urteotan. Horrekin batera, ikastaroak musikari gazteak autonomia eta independentzia musikalaz hezi nahi ditu, ganbera musikaren nazioarteko ateak zabaltzeko. Egitarau bat modu egokian nola egin ere landuko da, erakunde eta kontzertu antolatzaileei nola aurkeztu eta norberak bere kontzertuak nola antolatu ere bai.

Egutegia

Ikastaroak 14 saio izango ditu, bakoitza ordu t’erdikoa (90 minutu), guztira 21 eskola ordu. Taldean ikasteko orduak: 270 ikasturteko 30 astetan.

Egunak: eskolak hilean behin: 7 eta 14 data bitartean urritik maiatzera (irakasleak eta ikasleek adostuta)

Prezioa

Duoa: 1.320 € (matrikulatzen den ikasle bakoitzeko)

Hirukotea, laukotea edo boskotea: 900 € (matrikulatzen den ikasle bakoitzeko)

X