Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  INTERPRETAZIO PRAXIA ABESLARI ETA PIANISTENTZAT: OPERA, ZARZUELA, ORATORIOA ETA KANTUA.

INTERPRETAZIO PRAXIA ABESLARI ETA PIANISTENTZAT: OPERA, ZARZUELA, ORATORIOA ETA KANTUA.

IRAKASLEAK: ANA MARÍA SÁNCHEZ (SOPRANOA) ETA ITZIAR BARREDO (PIANOA)

Ana María Sánchez, sopranoa

Eldan jaioa (Alacant). Filologia Hispanikoan lizentziatua Alacanteko Unibertsitatean, 2000. Urtean bertako “Laurel de Oro de las Artes” saria jaso zuen.

Kantu ikasketak egin zituen Alancanteko Goi Mailako “Óscar Esplá” Kontserbatorioan Dolores Pérezekin, eta Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolan Isabel Penagos eta Miguel Zanettirekin, “Lola Rodríguez de Aragón” karrera amaierako saria lortuz. Beste hainbat lehiaketatan ere saritua izan da, Bilboko Nazioarteko IV Kantu Lehiaketan, edo italiako “Città di Enna” Nazioarteko XXX Kantu Lehiaketan, besteak beste.

Palman Nabuccorekin debuta egin ondoren gonbidapen asko jaso zituen Europa eta Amerikako areto nagusietan abesteko. Bere errepertorioak operako berrogei roletik gora biltzen ditu, aldi berean Ganbera Musika eta Oratorio emanaldiak eta kontzertuak egiten dituelarik.

Egin dituen grabazioen artean aipatzekoak dira M. de Fallaren La vida breve, P. Casalsen El Pesebre, M. Palauren Maror, G. Verdiren Réquiem, hainbat egileen Zarzuelak, hainbat egileen zarzuela duoak, Opera eta zarzuela kontzertu lirikoa, E. Arrietaren Ildegonda, F. Escuderoren Gernika, P. Sorozabalen Juan José, edo J. Masseneten Le roi de Lahore. RTVEren honako grabazioetan ere parte hartu du: Gala Lírica II, Damas del Canto, El dúo de La Africana, Voces de Zarzuela eta Clásicos Populares 9, bai eta Antón García Abrilen ahotserako obra osoaren grabazioan ere.

Jarduera profesionala irakaskuntzarekin uztartzen du Donostiako Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian eskolak ematen baititu.

Meritu Zibilaren Errege Ordenako Enkomienda Numerarioa eta Valentziako Arte Ederren San Carlos Errege Akademiako Kide Numerario ere bada.

 

 

Itziar Barredo, pianista

Ahots errepertorioan espezializatutako pianista bilbotarra, Maisu Errepikatzaile eta Eszena Zuzendari izan da ABAOn (horren ondoren Madrilgo Teatro Realen, Bartzelonako Liceun eta Sevillako Maestranzan ere aritu da). Concurso Nacional de Canto de Juventudes Nacionales delakoan, Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketan, Julián Gayarre Nazioarteko Lehiaketan eta hainbat ikastaro eta eskola magistraletan pianista ofizial izana da, honako maisuek emanak, besteak beste: Jaume Aragall, Ana MAría Sanchez, CarlosChausson, Isabel Rey, Teresa Berganza, Ana Luisa Chova, eta Gianni Mastino (kantua); Claude Delangle (saxofoia), José Luis Estellés, Martin Fröst, Antony Pay, Harri Mäki (klarinetea); eta Henri Bok (klarinete baxua). AMAK (Asociación Musical Alfredo Kraus) musika elkarteak antolatutako Bizkaiko Udaberri Musikalen pianista era bada.

Bi disko ditu merkatuan, Cantar del alma, Fernando Latorre baritonoarekin batera, eta Bihotzeko Amalur Ainhoa Garmendia sopranoa eta Pello Ramirez txelistarekin. José Domingo de Santa Teresa konpositorearen omenez egindako disko batean ere parte hartu du.

Gaur egun Errepertorio irakasle da Musikenen eta Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan. Kantu Saileko Zuzendari eta Errepertorio irakasle izan da Musikenen, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Artea eta Kultura Topaketa batzuen zuzendari eta pianista, eta Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdiko zuzendari pedagogikoa.

Azalpena

Opera, zarzuela, oratorioa eta abestiaren errepertorioan sakontzeko etengabeko trebakuntza, ikasle eta irakasleen interpretazio praxian oinarritua.

Ikastaroa zuzentzen zaie goi mailako ikasketak amaitu eta errepertorio lirikoa sakontzeko interes garbia duten abeslari eta pianistei; bere edukia ikasle bakoitzaren behar zehatzei moldatua izango da.

Ikasleek irakasleek antolatutako hitzaldi eta entzunaldietara joateko eskubidea izango dute, bai eta, egitarauan dauden kontzertuetako formazioekin elkar lanean arituz. Ikastaroan egindako lana ikastegiak antolatutako hiru entzunaldi publikotan erakutsiko da.

Egutegia

Ikastaroa hiru astetan banatuko da; data zehatzak ikaslearen beharren eta interesen arabera eta ikastegiaren erabilgarritasunaren arabera ezarriko dira.

Antolamendu hau ikasleen beharren arabera eta baita ikastegiaren baliabideen arabera ere alda daiteke.

Eskolen antolamendua honakoa izango da:

  • Eskolak banakakoak izango dira eta Musikenen egingo dira astelehenetik ostiralera.
  • Aste bakoitzeko Ana María Sánchezen hiru eskola jasoko dituzte ikasleek (kantua) eta Itziar Barredoren beste hiru (Errepertorioa), 45 minutukoa bakoitza, eta bi irakasleak elkarrekin izango dituzte beste ordu betez.
  • Ikasketa asteak amaitzeko entzunaldi publikoa egingo da lanaren erakusgai.

Norberak ikasteko, eskolak eta entzunaldia prestatzeko aurreikusten den ordu kopurua: 75 ordu.

Prezioa: 2650€

X