Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  GANBERA MUSIKA HARIENTZAT HAYDN-ETIK SCHUBERT-ERA

GANBERA MUSIKA HARIENTZAT HAYDN-ETIK SCHUBERT-ERA

IRAKASLEA: RICARDO SCIAMMARELLA BENEGAS

Azalpena

Ikastaroa Haydn-etik Schubert-era doan errepertorioan sakondu nahi duten hari instrumentu jotzaileei edo dagoeneko eratuta dauden ensenbleei zuzendua dago, arreta berezia jarriz artikulazio eta fraseatzeak berreskuratzeari.

Vienako lehen klasizismoko hari hirukote, laukote edo boskoteen errepertorioa aztertu eta berorren analisia egitea, artikulazio eta fraseatze modernoen planteamendu estilistikoen arabera eta iturri dokumentalen ikerketari lotua beti ere, bai instrumentuari dagokionez, baita musika eta historiari dagokionez ere.

Analisiaren bitarteko gerturatzea fenomenologikoa eta schenkeriarra izango da, garai bereko edo lehenagoko obren arteko eta zeharkako eraginen arteko lotura ezarriz.

Errepertorioa eta interes esparruak parte hartzen duten ensenbleen esku egongo dira; ensenble bakoitzeko gutxienez hiru obra aztertuko dira.

Egutegia

Ikastaroak 2 orduko 10 saio izango ditu. Guztira 20 eskola ordu.

Ikasketa orduak: 150 ikasturteko 30 astetan banatuta. Egutegia ensenbleekin adostuko da. Eskolak publikoak izango dira. Gehienez bost ensenble.

Prezioa: 2.500 € ensenbleko

X