Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  GRADUONDOKO TUBA IKASTAROA

GRADUONDOKO TUBA IKASTAROA

IRAKASLEA: JOSÉ FRANCISCO MARTÍNEZ ANTÓN

Chelvan (Valentzia) jaioa, Jose Martínez tuba nagusi da Espainiako Orkestra Nazionalean eta Duo2Arts! musika, dantza eta antzerki proiektuaren sortzaile Sherezade Soriano dantzariarekin batera.

Civic Orchestra of Chicagoko kide izan zen, eta Boston Symphony, Boston Pops, Chicago Symphony, Gothenburg Symphony, Jalisco Philharmonic, Mahler Chamber Orchestra, Malaysian Philharmonic, Minnesota Orchestra, New York Philharmonic, Porto Symphony, Saint Louis Symphony edo Seattle Symphony bezalakoetan kolaboratu izan du.

Martinez brassONEquintet (Metal Boskotea), Duo Basso Continuo (Tuba & Piano) eta SylvaDúo (Tuba & Percusión) taldeetako kide da. World Brassekin aritu izan da eta Chicago Symphony MusicNOW contemporary music series-en ere jo du.

Josek 1go saria lortu zuen Busan Maru International Concerto Competition eta Luminarts Foundation Solo Competition lehiaketetan, eta bakarlari izan zen Civic Orchestra of Chicagorekin Midwest Clinic International Conference-en.

Martínez Mike Roylance, Gene Pokorny, Morten Agerup eta Sergio Fincarekin trebatu da gehienbat, eta Tanglewood Music Center, Music Academy of the West edo University of Redlands bezalako erakundeetan egin dituen erresidentziek sendotasun artistikoa ekarri diotela uste du.

Musika Arteetan Doktore Bostongo Unibertsitatean, Jose Martínez behin behineko irakasle da Musikenen 2020/20

Azalpena

Ikastaro hau edozein motatakomusika erronkari aurre egin eta prestatu nahi duen instrumentistei zuzendua dago.

Erronkak izan daitezke:

Entzunaldiak, bai orkestra bai bandarako, maila profesionalean zein ikasleentzat.

Lehiaketa, kontzertu, emanaldi edo garrantzi ezberdinetako probetan, oposaketetan, esaterako, interpretatzeko errepertorio bakarlaria prestatzea.

Ikasleak entzunaldiei arrakastaz aurre egiteko beharrezko dituen gaitasun tekniko, musikal eta emozionalak eskuratzea eta garatzea da helburua.

Oinarrizko eta muturreko teknikarekin lotutako alderdiak landuko dira, baita errepertorioaren alderdi teknikoak eta musikalak ere, prestakuntza instrumentalerako plan espezifiko bat egingo da, eta beldur eszenikoa eta beste faktore mental batzuk kudeatzeko kontuan hartu beharreko alderdi psikologikoak landuko dira.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

Egutegia

Irakasle eta ikasleen artean adostuko da bakoitzaren aukeren arabera.

Ikastaroaren lan-egitasmoa: 17 tuba ordu bakarka eta 3 ordu pianista laguntzailearekin.

Prezioa: 2650€

X