Errepertorio sinfonikoaren musika analisia: Beethovenetik Shostakovichera

IRAKASLEA: MARGARITA LORENZO
Bilbon jaio zen. Piano, Konposizio, Ganbera Musika eta Orkestra Zuzendaritzako goi-mailako titulua Gradu Amaierako sariekin espezialitate guztietan. UPV/EHUko Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua. Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) piano-jotzailea 16 denboraldiz. Psikodidaktikan Masterra eta Hezkuntzako Ikerketa Metodoetan eta Diagnostikoan Doktorea. Harmonia-Konposizioko katedraduna Leioako Udal Kontserbatorioan. Leioako Gazte Orkestrako Zuzendari Nagusia (450 kontzertu, 8 CD eta 3 DVD) 25 denboralditan. Kontzertuak Espainian, Frantzian, Eskandinaviako herrialdeetan, Italian eta RTVErentzat. Gaur egun, Espainiako talde eta orkestra sinfonikoen zuzendari gonbidatua da.
Liburuak: “Analisi musikala: musika ulertzeko eta interpretatzeko gakoak” (Boileau ed., 2006), Joaquín Achúcarroren hitzaurrearekin; “On the Podium: orkestra, abesbatza, banda eta bestelako talde instrumentalak zuzentzeko eskuliburua” (2010), Jesús López Cobosen hitzaurrearekin eta hainbat hizkuntzatara itzulia (Schott eta H. Lemoine argitaletxea). Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroko (Musikene) Analisia, Konposizioa eta Zuzendaritza 2007tik saileko irakaslea. Aldizka parte hartzen du Musika eta Hezkuntza Nazioarteko Kongresuetan. Berrogeita hamar ikerketa-artikulu baino gehiago estatuko eta nazioarteko eraginezko aldizkarietan argitaratuak. Europako Goi Mailako Musika Kontserbatorioetako Kalitate Ikuskaria da eta Deustuko Unibertsitateko (Bilbo) Aisialdi Institutuko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasle kolaboratzailea da. SEM-EEko Goi Mailako Musika Kontserbatorioetako Irakaskuntzari buruzko ikerketa-taldeko koordinatzailea (Espainiako Estatuko Musika Hezkuntzarako Elkartea).
Musika sustatzailea “¡Música, Maestra!” eta “La traviata” asteroko irratsaioekin Radio Popular/Herri Irratian (Euskal Herrian). UNIBASQUEk irakasle adjunta eta unibertsitateko agregatua gisa akreditatua. Antolakuntza Akademikoko zuzendariordea eta Musikeneko Analisi, Zuzendaritza eta Konposizio Saileko zuzendaria izan da. Gaur egun, bere ikerketa-lana gizarte-esparru ezberdinetako musika-emozioak harremana eta konpromiso soziokomunitariorako musika-bitartekaritzaren hezkuntza-eredua bideratzen du, orkestra zuzendaritzaren didaktikaz gain.
Azalpena
Ikastaroaren helburuak:
1) 1803 (Beethovenen 3. sinfonia konposatu zen urtea) eta 1971 (Shostakovichen azken sinfoniaren, 15.a, konposizio urtea) bitarteko errepertorio sinfoniko esanguratsuena aztertzea.
2) Obren analisia ikuspuntu ezberdinetatik egitea (egirua, forma, harmonia, testua, metrika-erritmoa, estetika, estiloa, semiotika, fenomenologia) testuinguru historiko, sozial eta geopolitikoari erreferentzia eginez. Musikaz kanpoko aitzakiak, beste obra edo korronte artistikoekin paralelismoak eta obra programatikoen testu analisia ere aztertu eta eztabaidatuko dira.
3) Sinfonismoaren eboluzioa eta errepertorioan berrikuntzak eragin zituzten arrazioak ezagutzea, eta XX. mendean sinfornismoaren garapen eta joera continuum bat dela ulertzea, sortzailearen eta inguruko aldaketen arabera beharrak aldatzen dituen ikusleen arteko harreman dialogikoa emaitza.
4) Analisi mota ezberdinak bat etorraraztea musika obra bat sakon ezagutzeko.
Edozein espezialitatetan graduatutako musikariei eta irakasleei zuzendua.
Ikastaroaren orduak: ikastaroak 6 saio izango ditu, bakoitz 4 ordukoa. 2023ko urtarriletik martxora, bi larunbatetik batean, 10.00etatik 14.00etara (ordutegia parte hartzaileen beharretara molda daiteke). 24 eskola ordu.
Ikasle kopurua: gutxienez 4, gehienez 10
Egutegia
1 Saioa | 2 Saioa | 3 Saioa | 4 Saioa | 5 Saioa | 6 Saioa |
23/1/14 | 23/1/28 | 23/2/11 | 23/2/25 | 23/3/11 | 23/3/25 |
1 SAIOA– Analisi motak. Analisirako metodologiak, tresnak eta prozedurak. Beethovenen sinfoniak. 3. sinfonia.
2 SAIOA – Beethovenen sinfoniak. 5., 7. eta 9. sinfonia.
3 SAIOA – Tchaikovskyrem sinfoniak: 5. eta 6. Sinfoniak. Berliozen Sinfonia fantastikoa.
4 SAIOA – Brahmsem sinfoniak: 1goa eta 3.a. Poema sinfonikoak: Sinfonia Fantastikoa (Berlioz) eta y Fauno baten siestaren preludioa (Debussy).
SESIÓN 5– Heriotza eta itxuraldaketa Op. 24 (R. Strauss) eta Expresionismo musikala: Gau itxuraldatua eta Pierrot Lunaire (Schoenberg).
SESIÓN 6– Turangalila sinfonia (Messiaen) eta Udaberriaren kontsagrazioa (Stravinsky). Shostakovichen sinfoniak.