Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  MUSIKA-DIDAKTIKA MUSIKA HIZKUNTZA ETA INSTRUMENTUAREN HASTAPENEI APLIKATUA I

MUSIKA-DIDAKTIKA MUSIKA HIZKUNTZA ETA INSTRUMENTUAREN HASTAPENEI APLIKATUA I

Wolfgang Hartmann.
Katalin Hajnoczy.
Maite Bilbao.
Lucía Pérez
Koordinatzailea: María José Aramberri

Azalpena

Musika-didaktika Musika hizkuntza eta Instrumentuaren hastapenei aplikatua Musika-hizkuntza eta Instrumentuaren Hastapenak irakasgaiaren irakasleei zuzendua dagoen gradu ondoko ikastaroa da, bai eta gai honen inguruan interesa duen beste edozein goi mailako tituluduni ere.

Helburua irakasleak, eta interesa duen tituludunak, musika irakaskuntzarako estrategia aktiboak bereganatu, garatu eta eguneratzea da, materia hauetan hasten diren musika ikasleei zuzenduak.

Ikastaroa 4 modulutan egituratzen da. Modulu horiek hainbat eduki multzo izango dituzte, hain zuzen ere musika-hizkuntza eta instrumentuen oinarrizko mailaren kurrikuloaren edukiak, musika irakaskuntza aktiborako estrategia anitzetatik abiatuz garatuak. Ikasleek maila horretarako proposamen metodologikoak garatu eta aplikatuko dituzte irakasleen on-line aholkularitzaz. Proposamen horiek ikastaro amaierako lan batean jasoko dira, gradu ondokoa amaitzean jendaurrean azalduz.

Ikastaroa Musikeneko Musika Hezkuntzaren Metodoak irakasgaiaren irakasleek emango dute, musika metodologia ezberdinetan adituak.

50 ordu bertan eta beste 44 norberak egin beharreko lanean

Gutxieneko ikasle kopurua: 8; gehieneko ikasle kopurua: 10

Egutegia

Moduluen ordutegia:

  • ostirala 16:30-20:30 (30 minutuko atsedenaldia)
  • Larunbata 10:00-14:00 (30’ minutuko atsedenaldia), 15´00- 19´00 (30´minutuko atsedenaldia)

*Ordutegiak zertxobait alda daitezke matrikula egiten duten ikasleen beharren arabera.

I modulua (Kodály):

Ostirala, urriak 6

Larunbata, urriak 7

II modulua (Dalcroze):

Ostirala, azaroak 3

Larunbata, azaroak 4

III modulua (Orff):

Ostirala, abenduak 1

Larunbata, abenduak 2

IV modulua (Willems):

Ostirala, 2024ko urtarrilak 12

Larunbata, 2025ko urtarrilak 13

 Ebaluaketa saioa: ostirala, 2024ko maiatzak 17 (15.30-17.30)

Prezioa: 1050€

X