Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  Euskal Musika Tradizionaleko Ikastaroa

Euskal Musika Tradizionaleko Ikastaroa

Irakasleak

Juan Mari Beltrán, Polo Vallejo, Thierry Biscary, Mixel Etxekopar, Arkaitz Miner edo Sabin Bikandi bezalako aditu gonbidatuek eta Elixabete Etxebeste, Aitor Furundarena, Maite Aseginolaza eta Maite Bilbao ikastegiko hainbat irakaslek irakatsiko dute graduondoko ikastaroa.

Deskriptorea

Espezializazio-ikastaro honek euskal musika tradizionalari buruzko jakintza eta esperientziak eman nahi ditu, eta era berean, ikasi dena ikasgelara edo eszenatokira eramateko tresna eta baliabide didaktikoak eskaini nahi ditu.

Etnomusikologiaren, musikari berari atxikitako alderdien –erritmoa, melodia, harmonia, forma, ahotsa eta instrumentuak–, dantzaren eta pedagogiaren ikuspuntutik aztertuko dute tradizioa jakintzagaiek:

a) Etnomusikologiako oinarriak

b) Harmonizazioa eta moldaketak

c1) Tresna didaktikoak

c2) Dantza eta mugimendua

c3) Material pedagogikoen prestaketa

d1) Instrumentu-praktika kolektiboa

d2) Sustrai tradizionala duten instrumentuak eta euren organologia

d3) Gaiak sortzea

d4) Inprobisazioa

HELBURUAK
  • Euskal musika tradizionalaren eta herri-ondareko musiken inguruko jakintzak zabaltzea.
  • Ahots- eta instrumentu-gaitasunak aberastea eta sorkuntza- eta interpretazio-irizpidetan sakontzea musika-praktika kolektiboaren bitartez.
  • Gaitasun estilistiko berriak edo osagarriak garatzea musika tradizionalaren interpretazioaren esparruan.
  • Musika-hizkuntzaren elementuen errekonozimendua eta soinu-mezuaren ulermena hobetzea.
  • Musikaren eta mugimenduaren arteko harremanak esperimentatzea metodologia aktiboen, dantzaren eta gorputz-perkusioaren bitartez.
  • Ahots- eta instrumentu-inprobisazioa praktikatzea ikaskuntza eta adierazpen pertsonaleko bitarteko gisa, baita tresna pedagogiko gisa ere.
  • Musika-hezkuntzarako baliagarriak diren tresnak eskuratzea eta baliabide didaktiko eta musikalak eta abesti-errepertorio bat sortzea.
  • Taldean egiten den musika-jarduera sustatzea eta egungo euskal gizartean egiten duen ekarpena kontuan izatea.
EDUKIAK
  • Tradizioak:
    • Ikuspegi tradizionalak eta ikuspegi berritzaileak
    • Euskal musika eta beste tradizio batzuetako musika
    • Musika tradizionalak behatzea eta dokumentatzea
  • Erritmoa:
    • Pultsu, metro eta erritmo tradizionalak
    • Dantza eta mugimendua
  • Tinbrea:
    • Ahotsa
    • Instrumentu tradizionalak
  • Melodia eta harmonia:
    • Material tonala eta modala
    • Afinazioa
    • Apaindura
    • Talde-musika
    • Akonpainamenduak
    • Ahotsa eta testua
  • Materialak sortzea:
    • Metodologia aktiboak
    • Gorputza instrumentu gisa
    • Estrategia pedagogikoak
    • Harmonia praktikoa eta moldaketak
IRAKASGAIAK

HARMONIZAZIOA ETA MOLDAKETAK – Maite Aseginolaza

EUSKAL MUSIKA TRADIZIONALAREN ALDERDIAK – Hainbat irakasle: euskal musika tradizionalaren alderdi partikularren azterketa, gonbidatuen jarduera profesionalaren arabera

ETNOMUSIKOLOGIA – Elixabete Etxebeste: Etnomusikologiaren oinarriak

TRESNA DIDAKTIKOAK – Maite Bilbao

BESTE KULTURA BATZUETAKO MUSIKA TRADIZIONALA – Polo Vallejo: beste kultura batzuetako musika tradizionaletarako hurbilketa

ERABILERARI BURUZKO ORIENTAZIOA ETA TAILERRA – Elixabete Etxebeste: giza jardueraren hainbat esparrutan errepertorio tradizionala inplementatu eta erabiltzeari buruzko debate-saioak

PRAKTIKA INSTRUMENTAL KOLEKTIBOA – Aitor Furundarena

Antolaketa eta Egutegia

Ikastaroak hamabi saioko egitura du: hamar egun osokoak dira eta bi egun erdikoak.

Egun osoa honela banatuko da:

  • Goizeko ordutegia: 10h – 14h15 (15 minutuko etenaldiarekin):
  • Arratsaldeko ordutegia: 15h30 – 19h (15 minutuko etenaldiarekin):

Egun erdiko bi saioak goizez izango dira.

Ikastaroaren eskola orduak guztira: 80 ordu eta 30 minutu.

 

 

SAIOA EGUNA SAIOA
S1 Irailak 21 Egun osoa
S2 Urriak 19 Egun osoa
S3 Azaroak 9 Egun osoa
S4 Azaroak 30 Egun osoa
S5 Abenduak 14 Egun osoa
S6 Urtarrilak 11 Egun erdia
S7 Otsailak 1 Egun osoa
S8 Otsailak 15 Egun osoa
S9 Martxoak 7 Egun osoa
S10 Martxoak 28 Egun osoa
S11 Maiatzak 9 Egun osoa
S12 Maiatzak 23 Egun erdia

Sartzeko Perfila

Goi mailako musika titulua (edo baliokidea) duten edo izen-ematea egiten duten ikasturtean lortuko duten ikasleei zuzendua izango da ikastaroa.

Eskakizunak bete ez arren interpretatzaile modura esperientzia ziurtatzen duten hautagaien eskaerak aztertuko ditu ikastegiak. Kasu horretan ikastaroa amaitu ondoren Etengabeko Formazio Ikastaro Ziurtagiria jasoko dute.

Ratioa

Gutxieneko ikasle kopurua: 8 lagun.

Prezioa: 2.600€

X