Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  Piano espezializazio ikastaroa Marta Zabaletarekin

Piano espezializazio ikastaroa Marta Zabaletarekin

IRAKASLEA: MARTA ZABALETA

Pianista gipuzkoarrak karrera amaierako 1go saria jaso zuen Donostian 26 urterekin eta Europako eskola nabarmenenetan ikasi zuen ondoren, Parisko CNSMn D. Merlet-ekin, Reina Sofía Eskolan Madrilen D. Bashkirov-ekin eta Marshall akademian Alicia de Larrocha-rekin, kalifikazio altuenak lortuz beti.

Sari garrantzitsuak jaso ditu nazioarteko lehiaketatan, hala nola Santanderren espainiar pianista onenari, Darmstadt, Jaén edo Pilar Bayona lehiaketan. Kontzertuei dagokienez errezitaletan zein orkestrekin egin du ibilbidea, besteak beste Euskadi, Bilbo, Extremadura, Gaztela Leon, Murtzia, RTVE, Madrilgo Erkidegoa, Galizia, Kordoba, Malaga, Granada, Valentzia, English Chamber, Londongo Sinfonikoa, Berlingo Sinfonikoa, Reina Sofía, eta bestelako orkestrekin, Sir Colin Davis, Daniele Gatti, Harry Christophers, S.Comissiona, C. Mandeal, M. Venzago, G. Varga, G. Neuhold, J. C. Spinossi, G. Pelhivanian, J.Mena, D. Wilson, L. Pfaff, J. M. Encinar, J, Amigo, M. Bragado, G. I. Ramos, C. Wilkins bezalako maisuen zuzendaritzapean. Ganbera musikan Marta Zabaletak Asier Polo biolontxelo jotzailearekin -Carnegy Hall aretoan debutatu zuen harekin-, bai eta Miguel Borges pianista edo Ysaÿe laukotearekin partekatzen du eskenatokia.

Bere lehenengo erregistroak merkatuan daude: EMI nazioarteko zigiluarekin bi, Joaquín Rodrigoren obra, CLAVES zigilu suitzarrarekin bat, Escuderoren pianorako euskal kontzertua, RTVE zigiluarekin M. Pompey-ren bi pianorako kontzertua, “La Ma de guido”  zigiluarekin Granadosen Goyescas eta IBSclassic zigiluarekin Asier Polo biolontxelo jotzailearekin.

Gaur egun irakasle da Musikene –Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian eta Marshall akademiako zuzendari ere bada Alicia de Larrocha bere aitzindariak hala eskatuta.

Arestian Albéniz domina jaso du, Isaac Albéniz Fundazio Publikoak emana.

AZALPENA

Piano espezializazio ikastaroaren helburua goi mailako ikasketak amaitu eta proiektu profesional bat abiatzeko edo oposaketa edo masterretarako proba praktikoa prestatzeko tutoretza behar duten ikasleei aholku ematea da, bai eta sakondu nahi duten errepertorioa soilik lantzea ere.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

EGUTEGIA

Ordutegia eta errepertorioa irakasle eta ikasleak adostuko dute.

Ikasteroak guztira 20 eskola-ordu izango ditu eta amaitzeko errezital bat emango da zehaztuko den datan.

Prezioa: 2650€

X