Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  GELA BIRTUALAK SORTU ETA KUDEATZEA MUSIKA-IRAKASKUNTZA IKASTEGIETAN

GELA BIRTUALAK SORTU ETA KUDEATZEA MUSIKA-IRAKASKUNTZA IKASTEGIETAN

IRAKASLEA: JUAN SOLAGUREN GOITIA

Azalpena

Gela birtual terminoarekin bertaratu gabeko irakaskuntza lanetara bideratuta dauden sistema, zerbitzu eta aplikazioez ari gara modu orokorrean. Zehatzago esteko tresna informatikoez ari gara, informazio gordailuak sortzeko, on-line plataformetan edukiak ordenatu, sendatu eta aurkezteko, ikastegientzat ikus entzunezko edukiak sortu eta partekatzeko, eta bertaratu gabeko irakaskuntzarako ingurune birtualak edo on-line tutoretza eta ebaluaketa  sistemak sortzeko.

Ikastaro honen azken helburua parte hartzaileei teknologia berri hauek eta beraien ikastegiko lan metodoak uztartzeko gaitasuna ematea da, eskura dituzten beharren, ezaugarrien eta baliabideen arabera beti ere.

Ikastaroa irakasleei zuzendua dago orokorrean, baina bereziki ikastegietan “Gela birtualekin” lan dinamikak ezarri nahi dituztenei.

GAI ZERRENDA. I fasea.

1- Blogak y Wikiak sortu eta mantentzea. 

-Musika irakaskuntzaren esparruko Blog eta Wikiak aztertzea.

-Blog eta Wikiak sortzeko plataforma ezberdinak aztertu eta baloratzea.

-Parte hartzaileen beharrei egokitzen zaien Blog edo Wiki bat sortzea.

2-Google apps for education

-“Google apps for education” utilitateak aztertzea.

-Erabilpen didaktikoak; Kasuak aztertzea.

-“Google apps for education” gela birtualetan integratzea.

4- Google Sites erabiliz gordailuak sortu eta mantentzea.

-Google sites erabiliz gordailuak sortzea

-Google sites gela birtualetan integratzea

5-Appak. On-line Appak gela birtualetan integratzea.

-“App”ei buruzko oinarrizko kontzeptuak

-Erabiltzeko betebehar teknologikoak: sistema operatiboak, hardware, nabigatzaileak, e.a.

-Musika appekin hodeian lan praktikoak; Audio editoreak, partitura editoreak, sormen sonoroa, e.a.

-Proposamen didaktikoak.

6-Classroom erabiliz gela birtualak sortzea.

-Classroom erabiliz gela birtualak sortzeko betebehar tekniko eta legezkoak.

-Arrakasta izan duten kasuak aztertzea.

-Classroom erabiliz gela birtual bat sortzea

7-Edmodo erabiliz gela birtualak sortzea.

-Edmodo erabiliz gela birtualak sortzeko betebehar tekniko eta legezkoak.

-Arrakasta izan duten kasuak aztertzea.

-Edmodo erabiliz gela birtual bat sortzea

II fasea.

Parte hartzaileek egindako gela birtual proiektua aurkeztu, baloratu eta zuzentzea.

Egutegia

Saioa Data Eguna Ordutegia Ordu kop.
1 5-2-2021 Ostirala 16:00-19:00 3
2 6-2-2021 Larunbata 10:00-14:00 4
3 12-2-2021 Ostirala 16:00-19:00 3
4 13-2-2021 Larunbata 10:00-14:00 4
5 26-2–2021 Ostirala 16:00-19:00 3
6 27-2-2021 Larunbata 10:00-14:00 4
7 12-3-2021 Ostirala 16:00-19:00 3
8 13-3-2021 Larunbata 10:00-14:00 4
    8 egun   28

-Eskola orduak 28

-Nork bere kasa ikasten eman beharreko ordu kopurua 12

-Eskola kolektiboak gutxienez 4 ikasle eta gehienez 12rekin

-7-8 saioak, ikasleen proiektuak aurkeztu, baloratu eta zuzentzea.

Prezioa: 925€

X