Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  ESKOLA INSTRUMENTALA: BAXU ELEKTRIKOAREN GARAPEN ERRITMIKOA

ESKOLA INSTRUMENTALA: BAXU ELEKTRIKOAREN GARAPEN ERRITMIKOA

IRAKASLEA: JOSÉ AGUSTÍN GUEREÑU RUIZ “GERE”

Azalpena

Ikastaroan gure instrumentuak berezkoa duen erritmika garatzeko ariketak egingo dira. Jazzaren eremutik haratago esparru eta estilo ezberdinetan ematen diren azpi zatiketak sentitzen ikasteaz gain landu egingo ditugu, amalgama-konpasetan erritmoak landuko dira bariazioak denbora errealean eginez, eta polierritmia, abiadura aldaketak, denbora motelak, denbora bizkorrak, e.a. ere landuko dira.

Clickarekin arituko gara, baina baita ere sekuentzia eta/edo programazioekin, instrumentu grabatuez gain. Helburuak honakoak dira: “tempo” ona, eta berorrekin batera, aurretik eta atzetik jo/grabatzeko gaitasuna lortzea, azpi zatiketa ezberdinak menderatzea enpasterako gaitasuna garatzeko; amalgama-konpasetan erritmo sendoa eta baliabideetan aberastasuna lortzea, edozein erritmo mota “badabilela”, groovea duela, e.a. sentitzeko.

Ikastaroak batik bat baxu elektrikoaren laguntzaile lana landu nahi badu ere, ariketa melodikoak ere egingo dira erritmo konplexuetan jarioa garatzeko helburuz.

Eskola instrumentala denez, bakarkakoa izango da.

Egutegia

Irakasle eta ikaslearen artean adostuko da.

20 ordu guztia, 2 orduko 10 saiotan edo saio intentsibotan banatuta.

Prezioa: 2500€

X