Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Catalin Bucataru

Catalin Bucataru

Errumanian jaioa, sei urterekin hasi zituen biolin ikasketak bere gurasoekin, ondoren Craiovako Liceul de Arte ikastegian jarraituz. Hamar urte besterik ez zituela aritu zen lehenengo aldiz bakarlari modura Olteniako Orkestra Filarmonikoarekin, eta hamalaurekin lehenengo saria lortu zuen Cintarea Romaniei jaialdian. Aurrerago Donostiara etorri zen, bertan amaituz goi mailako biolin ikasketak Bikain eta Karrera Amaierako Ohorezko Sariarekin. Sarien artean aipagarriak dira Murtzian egindako Orkestra Gazteen Jaialdian eta Manresako Nazioarteko Ganbera Musika Lehiaketan lortutako lehenengo sariak, eta Donostiako “Nicanor Zabaleta Bertutetsu handiak” Nazioarteko Lehiaketan lortutako Ohorezko Aipamena. 1992. urtean Euskadiko Orkestra Sinfonikoan sartu zen, eta ordutik lan hori hainbat ganbera taldetan egiten duenarekin uztartzen du, hala nola Cum Laude Hirukotearekin, Cadem Laukotearekin eta Neofusión Boskotearekin. 2005ean Kean Universityko (New Jersey) errektoretzak Eskola Magistralak ematera gonbidatu zuen. Gaur egun biolin irakasle da Musikenen eta concertino Conductus Ensemble eta Camerata Cambrensis taldeekin.

X