Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  KANTU “HISTORIKOA”

KANTU “HISTORIKOA”

Antzinako Musikaren interpretazioa historikoa. “Bel canto”aren jatorriak
IRAKASLEA: JOSEP CABRÉ

Josep Cabré Christopher Schmidt eta Kurt Widmer izan ditu irakasle Basilean, Suitzan, Lise Arseguet Parisen eta Jordi Albareda Bartzelonan, bere jaioterrian. Europan musika historikoaren interpretazioan aritzen diren talde ospetsuenekin aritzen da elkarlanean. La Colombina ahots laukotearen kide sortzaile, horrekin egiten ditu bere kontzertu eta grabazio gehienak eta sarritan gonbidatzen dute musika erakunde eta unibertsitatetik ikastaro espezializatuak ematera. Donostiako Capilla Peñaflorida zuzendu zuen Jon Bagües musikologoarekin batera, eta 2012ko amaiera arte Iruñako Ganbera Koralaren eta Nova Lux Ensemble bere talde profesionalaren zuzendari titular izan zen. Compañía Musical taldeko sortzaile eta zuzendari musikal, errenazimendu eta barroko garaietako ahots formatu ezberdinetan espezializatutako taldea.

Jarduera honetan laurogei disko erregistro egin ditu etxe nagusiekin, horietatik askok sariak eta goraipamenak jaso dutelarik kritika espezializatuarengandik.

Josep Cabré Musikenen irakasle da bere sorreratik.

Azalpena

XVII eta XVIII. mendeetako errepertorioan modu “historikoki informatuan” sakontzeko borondatea duten ikasleei zuzendua, barrokoko musika gerturatzea du helburu, XVII. mendeko “errezital kantatu”aren azterketa abiapuntu hartuz. Errezital kantatu hori oinarri hartuz gailentzen zaio hitza musikari garai horreta; hortik etorriko da baita ere XVI. mende amaieratik XIX. mendera arteko cantata, opera eta oratorioen “errezitatiboa”, bai eta XX. edo XXI. mendeetan izan zuen luzapenarena ere. Erretorikaren inguruko lana oinarrizko atala da, ez arau/figura literario zurrun batzuen zerrenda gisa ulertua, testu errezitatu/kantatua transmititzeko ezinbesteko “hitz jarioa” emango digun bitarteko tekniko gisa baizik, obra edo testu horiek XXI. mendeko pertsona, artista edo entzuleoi hitz egiten jarraitzen diguten obra bihurtuz.

Lana kantu eta bakarkako ikasketa saioetan egingo da, teknikak, apaintzea edo testuak aztertuz, garaiko tratatu eta lekukotasunak eta egungo ikerketak aintzat hartuz.

Beste errepertorio batzuk kanpoan utzi gabe (frantsesa, alemaniarra, ingelesa edo hispanikoa), tresna nagusia errepertorio italiarra da, “bel canto” ideiaren benetako sorburua XVII. mende hasieratik.

Autore teorikoen artean aipagarri dira, besteak beste, G. Artusi, J.B. Mancini edo P.P. Tosi, bai eta “Il Corago” tratatuak, “Rappresentazione di Anima et di Corpo”ren hitzaurrea edo Periren “Euridice”, guztiak abeslariei zuzendutako argibide zehatzekin. Konpositoreen artean, XVII. mendetik aurrera C. Monteverdi, G. Caccini, G.F. Sances edo S. D’India, F. Cavalli, A. Cesti, A. Stradella, XVII. mendearen amaierako autoreetara iritsiko gara: A. Scarlatti, A. Durante, hemezortzigarren mendekoetaraino, bete betean: A. Vivaldi, N. Porpora, G.B. Pergolesi….. guztiz zehaztu ezinezko zerrenda luzean.

Egutegia

2 ordutako 10 saiotan egituratuko ikastaroa, 20 eskola ordu osatu arte, irakaslearen egonaldiekin bat datorren egutegian, lehentasunez. Orokorrean gutxi gora behera hilean saio bat izango da ikasturte osoan zehar.

Prezioa: 2.500€

X