Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  ORKESTRA ERREPERTORIOAN HOBEKUNTZA IKASTAROA, FLAUTA ETA PICCOLOA

ORKESTRA ERREPERTORIOAN HOBEKUNTZA IKASTAROA, FLAUTA ETA PICCOLOA

IRAKASLEAK: ÁLVARO OCTAVIO DÍAZ ETA MIGUEL ÁNGEL ANGULO CRUZ

Álvaro Octavio Díaz

Egun flauta bakarlari Valentziako Erkidegoko Orkestran (Palau de Les Arts) eta Verum Orkestran, Musikenen irakasle eta IbertCaramarako kide. Manchako Camerataren eta Toscaniniko Orkestra Sinfonikoaren flauta bakarlari izan da.

Berlingo Filarmonika, Gewandhaus zu Leipzig, Mahler Chamber, Orquesta de Cadaqués, Rotterdameko Filarmonika edo Lausanneko ganbera orkestra modukoekin aritzen da elkarlanean, bai eta Arbós Hirukotea edo Sharoum Ensemblea bezalako taldeekin ere.

Berlingo Filarmonikaren Karajan Akademian hezi zen E. Pahud, A. Blau eta M. Haselekin. Londongo Royal Academy of Music-en J. Martínekin eta Madrilen M.A. Angulo eta M. Guerrerorekin.

Gustav Mahler Jugendorchester, European Union Youth Orchestra, Scheleswig Hostein Festival Orchestra, Jonde eta Jorcam bezalako orkestretako kide izan da. Jonde, Jorcam eta Jorval orkestretan irakasle izan da.

 

 

Miguel Ángel Angulo Cruz

Campo de Criptanan jaioa (Ciudad Real). Flauta ikasketak egin zituen Antonio Arias eta Kate Hillekin. Hobekuntza ikastaroak egin zituen Andrés Carreres, Rafael López del Cid, Alain Marion, Raimond Guiot eta Aurèle Nicolet bezalako maisuekin. Espainiako Gazte Orkestra Nazionaleko kide izan da.

Madrilgo Udalaren Banda Sinfonikoan aritu da. 1987an “Alain Marion” lehenengo saria jaso zuen Bilboko Nazioarteko Lehiaketan. Urte horretan bertan Flauta Katedradun postua lortu zuen eta kargu horretan izan da Salamancan eta Madrilen. Gaur egun eszedentzian da.

Orquesta de Cadaquésekin elkar lanean aritzen da, Sir Neville Marriner eta Jaime Martínen zuzuendaritzapean grabazioak eginez. Andrés Segovia, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa, Moskuko Bertutetsuak edo Valentziako Erkidegoko orkestra bezalakoekin ere aritu da. Entzutegi Naizonaleko Ganbera zikloan, Joan March Fundazioan eta Sofia Erregina Zentroan ere jo du, eta RNErentzat grabazioak egin ditu. 1992tik Espainiako Orkestra Nazionalaren kide da eta 2001etik Musikenen irakasle (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia)

Azalpena

Ikastaroaren arreta orkestretarako proba gehienetan eskatzen den errepertorioan jarriko da. Flauta espezialitatean Piccolo proba ere beti eskatzen denez eta askotan sol flauta proba ere egon ohi denez (orkestra profesionaletan bakarlarikide eta flauta tutti probetan), ikastaro honetan bi kideko instrumentu horien errepertorioa ere landuko da.

 

 

IKASTAROAREN GARAPENA:

Ikastaroak 20 eskola ordu izango ditu ikasleko, banaka emango direnak.

Irakasle bakoitzak 10 ordu izango ditu ikasle bakoitzarekin lan egiteko: 8 ordu flauta eta 2 ordu piccolo. Sol flauta landu nahi duten ikasleei dagokionez, ikaslearen beraren beharren arabera banatuko dira lan orduak.

Ikasten eman beharreko orduak gutxi gora behera: 150 ordu

 

 

HELBURUAK:

– Orkestra baterako probaren protokoloa eta eskakizun maila ezagutzea

– Entzunaldi bateko proba ezberdinen errepertorioa sakon ezagutzea eta segurtasunez interpretatzea.

– Ikaslearekin eskenatokian komunikaziorako gaitasuna lantzea.

Matrikula egiten dutenek hala nahi izanez gero, Musikeneko Orkestran edo ikastegiaren beste talde instrumental batzuetan parte hartu ahal izango dute, bai eta Euskadiko Orkestrarekin edo Bilboko Orkestrarekin sinatutako hitzarmenetan, horien bitartez parte hartzen baitu Musikenek abonuko hainbat egitarautan. Aukera hauek mugatuak izango dira, hain zuzen ere egitarauen eta kasu bakoitzean eskatzen den plantillaren arabera.

Egutegia

4 topaketa ezarriko dira urtarrila eta ekaina bitartean, bakoitzean 5 orduko lan saioekin.

Prezioa: 2.500€

X