Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  INTERPRETAZIOAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA – MUSIKA KLASIKOEA ETA GARAIKIDEA – SAXOFOIA

INTERPRETAZIOAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA – MUSIKA KLASIKOEA ETA GARAIKIDEA – SAXOFOIA

IRAKASLEA: MIGUEL ÁNGEL LORENTE

Musikeneko irakasle.

Saxofoi Masterra Parisko C.N.S.M ikastegian (Claude Delangle-ren gela).

Ohorezko Matrikula Madrilgo RCSMn (Manuel Miján-en gela).

Hobekuntza Lyon-go CNRn (Jean-Denis Michat-en gela).

Saxofoiaren errepertorioa garatzeko interesak eta adierazpen forma berrien bilaketak IRCAMeko (Institut Recherche et Coordination Acoustique/ Musique) konpositoreekin harremanetan izaten dute.

Kontserbatoriotik at ere jarduera oparoa du Parisko musika abangoardian, “Le Balcon”, “Links” eta “Multilatérale” ensenbleekin Erromako “Controtempo” Jaialdian parte hartuz eta “La création musicale, tout un programme!” Alain Billiard klarinete jotzailearekin batera Parisko Comique Operan.

Sorkuntzaren munduarekin etengabeko elkarlanetik datorkio Masterraren memoria egiteko motibazioa: “Konpositorea eta interpretearen arteko harremana musika elektronikoaren esparruan”. ORTVE, ORCAM, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa (OSM), Espainiako Orkestra Nazionalarekin aritzen da, eta bakarlari modura Manchako Orkestra Sinfonikoarekin.

Saxofoian hobekuntza ikasketak egin zituen Christian Wirth, Vincent David, Arno Bornkamp, Jean-Michel Goury, Jean Ives Formeau, Timothy Roberts, Joseph Lulloff, Frederick L. Hemke, Eugène Rousseau eta Daniel Gauthier bezalako maisuekin.

Kontzertuak egin ditu Madril, Bartzelona, Kolonia, Berlin, Ljubljana, Paris, Lyon, Turin, Milan, Erroma, Israel, Boston, Los Ángeles, Minneapolis, Chicago, Bangkok, Budapest, Txileko Santiago eta Mexico DFn, besteak beste.

Nazioarteko hainbat lehiaketatan saritua:

Lehenengo saria IX: “Villa de Benidorm” Nazioarteko Lehiaketan 2007

Bigarren saria “Concorso Internazionale di sassofono Marco Fiorindo”, Turin 2007.

Hirugarren saria bakarlari kategorian Parisko l’Hay-Les-Roses “Concours International Adolphe Sax” lehiaketan 2010.

Bakarlari irakasle laguntzaile izan da Madrilgo Udalaren Banda Sinfonikoan bost urtez. Gaur egun saxofoi irakasle da Musikenen, “Multilatérale” Ensenblean bakarlari eta Gredel saxofoi laukoteko kide izateaz gain.

IRAKASLEA: THOMAS BARTHÉLEMY

Musikenen irakasle.

1981ean Baionan jaioa, Thomás Barthelemyk Baionako CRRn hasi zituen saxofoi ikasketak (Eric Devallonen gelan), gero Lyongo CRRn eta azkenik Versaillesekoan aritu zelarik Jean-Denis Michat eta Vincent David maisuen gelatan.

2005ean Claude Delangle-ren gelan sartu zen Parisko CNSMD ikastegian eta saxofoi espezialitate instrumentalean Masterra lortu zuen “très bien à l’unanimité du jury” aipamenaz. Urte batzuetan Brest Flotako Tripulazioen Musika Orkestran saxofoi jotzaile izan zen eta sarritan aritzen da hainbat orkestra entzutetsurekin, hala nola Parisko orkestra, Intercontemporain taldea, “Pays de la Loire” orkestra Nazioanala, “Los Sigos” orkestra, Toulon-go opera edo Lemanik.

SQUILLANTE saxofoi ensenbleko kide da 2006tik (sorreratik).

Ensenble hori hainbat jaialditan aritu da: Flaneries Musicales (Reims, amaera kontzertua 17.000 ikusleren aurrean), Semaines Musicales (Quimper), C pas classique (Niza), Jean-François Zygel-en Les concerts de l’improbable” Parisko Chatelet aretoan, Festival des jeunes interprètes (Radio France), Jean-François Zygel-en La boite à musique Frantziako Telebistan, eta baita ere Festival Ibérico Badajoz-en, Samobor Jaialdia Kroazian, “Mi-fugue, mi-raisin” Jaialdia Belgikan.

2008tik, Squillante Ensenbleak udararo partekatzen du munduko osotik etorritako ikasleekin ganbara musikarekiko pasioa, Granadako Curso Internacional de Saxofón de la Vilaa de Montefrío ikastaroan.

Urte batzuetan Brest Flotako Tripulazioen Musika Orkestran saxofoi jotzaile izan zen eta sarritan aritzen da hainbat orkestra entzutetsurekin, hala nola Parisko orkestra, Intercontemporain taldea, “Pays de la Loire” orkestra Nazioanala, “Los Sigos” orkestra, Toulon-go opera edo Lemanik.

Jazz eta musika inprobisatuarekiko duen interesak honako musikariekin lan egitera eraman du, besteak beste: Dave Liebman, Daniel Humair, Walter Thompson, Didier Lockwood, Christophe Monniot.

Musikenen irakasle da 2017etik eta Toulouse-ko CRRn 2013tik.

Azalpena

Saxofoi espezialitatean Musika Klasiko eta Garaikidean interpretazio ikastaroaren helburua goi mailako jarduera Akademikoa bultzatzea da, goi mailako ikasleei eta edozein arlotako profesionalei zuzendua, musika ezagupena eta instrumentuan trebetasuna hobetu nahi dutenean beti ere, nazioarteko lehiaketak prestatzeko eta lan-esparruan sartzeko berme handiagoa izan dezaten (kontserbatorio, orkestra, banda sinfoniko eta abarretan sartzeko oposaketak). Beharrezko baliabideak eta gaitasuna emango zaizkio musika-praktika bikaintasun mailara eramateko eta berori eszenatokian agertarazteko.

Honakoak dira Gradu ondoko ikasketa hauen helburu didaktikoak:

  • Goi mailako ikasleek bikaintasun mailako musika-prestakuntza lortzea.
  • Irakasle eta orokorrean interpretatzaileek hobekuntza artistikoa lor dezaten ingurunea ematea.
  • Etengabeko musika-praktika ahalbideratzea, Musikeneko orkestra-talde ezberdinekin elkarlanaren bitartez entzunaldi eta kontzertuak eginez (Banda Sinfonikoa, ensenbleak, laukoteak, e.a.).

Egutegia

Ikastaroa MUSIKENEen egoitzan egingo dira, urritik maiatzera bitartean.

Egutegia irakasleak eta ikasleek adostuko dute.

Bakarkako zazpi eskola ezarriko dira, bi orduko iraupenaz, Miguel Ángel Lorente eta Thomas Barthélemy, irakasleek emanak. Ikastaro amaierako emanaldia ere izango da, ordu beteko iraupenaz, maiatzean (eguna zehazteke).

Ikastaroan zehar, halaber, ikasleak ordu beteko bost topaketa izango ditu saxofoi gelako pianista-errepertoristarekin, errepertorioa prestatzeko (egitaraua ikaslearen beharren arabera egingo da).

Eskola ordu eta norberak ikasteko gutxi gora beherako ordu kopurua

Eskola ordu kopurua: 20 (14 instrumentua + 6 pianista)

Norberak ikasteko gutxi gora behera ordu kopurua: 150

Prezioa: 2500€

X