Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  FAGOT ETA KONTRAFAGOT ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

FAGOT ETA KONTRAFAGOT ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

IRAKASLEA: VICENTE ALARIO RIPOLL

Goi mailako Fagot eta Ganbera Musika tituluduna, bietan karrera amaierako sari berezia.

Hobekuntza ikasketak egin zituen “La Caixa” fundazioaren eta beste erakunde batzuen diru laguntzarekin.

Musika garaikidean “Plural Ensemble” eta “Modus Novus” taldeetan kolaboratzaile eta «Proyecto Guerrero»ko lehenengo fagota lau denboralditan.

1994an “Madrid Cámara” haize boskotea sortu zuen.

RNE eta TVrako ganbera obra asko grabatu ditu.

2005-2009 ikasturteetan zehar Balear Uharteetako Goi Mailako Kontserbatorioan irakasle izan zen.

Madrilgo Erkidegoko Kontserbatorio Profesionalean irakasle 1996-2013 urte bitartean.

Ikastaroak eta eskola magistralak ematen ditu gazte orkestra ezberdinetan eta autonomia erkidego gehienetako erakundetan. Errendimendu handiko “Maurice André” akademiarekin ere elkarlanean aritzen da kontrafagot irakasle modura.

1993tik irakasle eta fagot bakarlari da OSRTVE orkestran, eta gaur egun fagot orkestra errepertorio eta kontrafagot irakasle MUSIKENEn.

Azalpena

Talde instrumentaletan sartzeko entzunaldiak prestatzerakoan esku hartzen duten elementu guztiak ikasleengan bultzatu eta hobetzea da ikastaroaren helburu nagusia. Ondorioz orkestra, banda sinfoniko edo beste edonolako ensenbletan sartzeko probatako alderdi zehatzak landuko dira. Kontserbatorioetako irakasle oposaketak prestatzea ere aurre ikusten du ikastaroak (zati praktikoa eta errezitaldia fagot espezialitaterako).

Ikasleak ondoren zehaztutako hiru aukeretako bat hautatu ahal izango du:

A AUKERA (fagota):

Fagotaren errepertorioari soilik eskainia, entzunaldietan normalean eskatzen diren kontzertuak landuko dira, eta kontserbatorioetako irakasle oposaketei dagokienez estilo ezberdinetako errezitala prestatuko da. Fagotaren orkestra errepertorio zehatza ere landuko da. Aukera honen ikastaroak 20 fagot eskola ordu izango ditu bakarka, 15 fagot ordu eta 5 ordu errepertorio pianistarekin. Ikasleak gainera entzule modura joan ahal izango dira fagot espezialitatearen ikasketa planeko irakasgaien eskoletara, irakaslearekin adostu ondoren.

Norberak ikasten eman beharreko gutxi gora beherako orduak 150 dira.

B AUKERA (kontrafagota):

Fagotaren errepertorioari soilik eskeinia, entzunaldietan eskatu ohi diren pasarte eta soloak landuko dira bai eta eskatutako errepertorioarentzat mihi egokiaren aukeraketa ere; kontrafagotaren ezagutza teknikorik ez duten ikasleen kasuan bakoitzarentzat teknika egokia landuko da, eskatzen diren zatiak modu egokian jotzeko helburuz. Pianorekin errepertorioa ere landuko da obra esanguratsuenekin eta W.A. Mozart-en fagot kontzertuaren Andante-arekin.

Aukera honek bakarkako 20 kontrafagot eskola ordu izango ditu guztira, 15 kontrafagot eskola ordu eta 5 ordu pianista errepertoristarekin. Ikasleak fagot espezialitateren ikasketa planeko ikasgaien eskoletara entzule modura joateko aukera izango dute, aurretik irakaslearekin adostuz.

Nork bere kontura ikasi beharreko ordu kopurua 100 izango da, gutxi gora behera.

C AUKERA (fagota eta kontrafagota):

Fagot eta kontrafagotarekin lan egingo da. Orkestra entzunaldietan normalean eskatzen diren pieza errepertorioa landuko da, bai eta instrumentu bakoitzari dagokion orkestra errepertorio zehatza ere.

Ikastaroaren bigarren aukera honek 20 eskola ordu izango ditu, 15 fagota-kontrafagota eta 5 errepertorio pianistarekin, guztiak %50ean fagota eta kontrafagotaren artean banatuak.

Ikasleak gainera entzule modura joan ahal izango dira fagot espezialitatearen ikasketa planeko irakasgaien eskoletara, irakaslearekin adostu ondoren. Aukera horiek egitarauaren arabera, kasu bakoitzean eskatzen diren plantillen arabera eta eskura dauden plazen arabera mugatuko dira.

Norberak ikasten eman beharreko gutxi gora beherako orduak 150 dira.

Matrikula egin eta hala nahi dutenek Musikeneko Orkestran edo ikastegiko beste instrumentu talde batzuetan parte hartuko dute, bai eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (EOS) edo Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) sinatutako hitzarmenetan ere, horien bitartez ikasleek abonuko jarduera batzuetan parte hartzen baitute. Aukera horiek egitarauaren arabera, kasu bakoitzean eskatzen diren plantillen arabera eta eskura dauden plazen arabera mugatuko dira. Ikasturte osoan programatzen diren fagot entzunaldietan ere parte hartzeko aukera izango dute.

Egutegia

Ikasturtea bi bloketan zatituko da, urria eta maiatzean banatuak. Eskolak Musikeneko egoitzan emango dira irakasleak eta ikasleak adostutako data eta ordutegietan.

Prezioa:2.500€

X