Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  PIANO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

PIANO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

IRAKASLEA: MIGUEL ITUARTE ZÁRRAGA

Miguel Ituarte Getxon jaio zen (Bizkaia). Musika heziketa Bilbo, Madril eta Amsterdameko goi mailako kontserbatorioetan jaso zuen, Isabel Picaza, Juan Carlos Zubeldia, Almudena Cano eta Jan Wijn-en eskutik. Anneke Uittenbosch-en eskutik trebatu zen klabezinarekin eta antzinako iberiar organoekin berriz Academia Internacional de Tierra de Campos delakoan, Francis Chapelet-ek sortua. Dimitri Bashkirov, Maria Joao Pires, Paul Badura-Skoda eta Maria Curcio-k irakaspenak eta aholkuak eman zizkioten.

“Jaén”, “Ferrol” eta “Fundación Guerrero” bezalako nazioarteko lehiaketetan lehenengo saria irabazia da, besteak beste, bai eta hainbat sari musika espainiarraren interpretazioengatik (horien artean “Rosa Sabater”, “Manuel de Falla” eta Fundación Hazen-ena). Santandergo Nazioarteko Lehiaketan ere finalista izan zen 1995ean.

Kontzertuetako egitarauan sarri bildu ditu teklaturako errepertorioaren obra handienak, Antonio de Cabezón-etik hasi eta egungo musika estreinaldietaraino. José María Sánchez Verdú, Zuriñe Fernández Gerenabarrena, José Zárate, Jesús Rueda eta Gustavo Díaz-Jerez konpositoreek pianorako obrak eskaini dizkiote. Arestian Bach-en Das wohltemperierte Klavier obraren grabazioan aritu da, eta Beethovenen sonaten serie osoa aurkeztu du.

Europako errezitaletan aritu da Amsterdameko Concertgebouw, Londongo Royal Philharmonic, Lisboako Gulbenkian edo Espainia eta Hego Amerikako orkestrekin. 2000. urteko urtarrilean Bartzelonako Auditorin Pianista Handien Zikloa ireki zuen Isaac Albénizen Iberia obrarekin.

Ganbera musikari dagokionez Takaks eta Ortys laukoteetik jo du. Gaur egun Cecilia Lavilla Berganza sopranoarekin lan egiten du. “Triálogos” hirukotearen kide izanik (Manuel Guillén eta Ángel Luis Quintanarekin batera) Beethovenen pianoarekin hirukoteen integrala grabatu zuen Televisión Españolaren Canal Digitalerako. Verso disko etxearen “Música de cámara actual” diskoan parte hartu du, Iñaki Alberdi akordeoi jotzailearekin batera Jesús Torres eta Gabriel Erkorekaren obrak interpretatuz. Columna Música disko zigiluak Joan Guinjoan-en piano eta orkestrarentzat Kontzertuaren bere bertsioa editatu du Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa eta Ernest Martínez Izquierdorekin.

Piano irakasle da Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) berau 2001. urtean sortu zenetik.

Azalpena

Ikasleari kontzertuak, lehiaketak edo edozein musika emanaldirako errepertorioa prestatzen laguntzeko helburua du irakasgaiak. Beharrezkoa izanez gero irakasleak orientazioa emango dio ikasleari bere ezaugarri eta asmoetarako egokien den errepertorioa hautatzeko.

Ikasleak bakarkako 20 ordu jasoko ditu (bi ordutako hamar saio). Saio horietan musika ulermen eta estiloaren, instrumentuaren teknikaren eta ikasketa metodoaren hainbat alderdi landuko dira. Arreta berezia emango zaie, gainera, ikasleak hala behar izanez gero, solbentziari, kontzentrazioari, soinuaren proiekzioari, bere gaitasunetan duen konfiantzari, e.a.

Espezialitateko gainontzeko ikasleekin kontaktuan, gainera, entzunaldi bat antolatu daiteke ikasleak prestatu duen egitaraua aurkezpen publikoa egin aurretik eskaini ahal izan dezan.

Egutegia

Ikaslearekin adostua eta irakaslearen egonaldien arabera (normalean bi astero)

Prezioa: 2500€

X