Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  ORGANOAK PLAZARA ZIKLOAREN EDIZIO BERRIA

ORGANOAK PLAZARA ZIKLOAREN EDIZIO BERRIA

Lurraldeko organo-ondare aberatsa  ezagutzera emateko helburuz Musikenek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean garatzen duen Organoak Plazara zikloak edizio berri bat hasiko du martxoaren 30ean, larunbata, apirilaren 6ra arte. Ataun, Deba, Oiartzun, Irun eta Donostiako San Bizente elizetako organoak protagonista izango dituen edizio honek Felix Ibarrondoren organo eta perkusiorako obra baten erabateko estreinaldia ekarriko digu apirilaren 5ean eta itxiera kontzertu erakargarri bat larunbatean, apirilak 6, Conductus Ensembleren eskutik, biak Donostiako San Bizente elizan. Cristina García Banegas organista uruguaiarra ere ziklo honetako protagonistetako bat izango dugu, bi masterclass, hitzaldi bat eta bi kontzertu emango baititu, guztiak doakoak eta ikusleei irekiak. Xabier Lizasok kontzertu didaktikoa eskainiko du Deban apirilaren 3an eta ibilbide berri bat egingo da autobusez Oiartzun eta Irun artan larunbatean, apirilak 6, bertako instrumentuak ezagutuz zikloari amaiera emateko.

X