Jarrai Gaitzazu

Home  /  GOI MAILAKO TITULUA

GOI MAILAKO TITULUA

ESPEZIALITATEAK

KONPOSIZIOA
PEDAGOGiA
ZUZENDARITZA

Koru Zuzendaritza | Orkestra Zuzendaritza

INTERPRETAZIOA:

Akordeoia | Harpa | Kantua | Klarinetea | Kontrabaxua |Fagota | Flauta | Gitarra | Oboea | Organoa | Perkusioa | Pianoa | Saxofoia | Tronboia | Trompa | Tronpeta | Tuba | Txistu | Biola | Biolina | Biolontxeloa

JAZZ:

Baxu elektrikoa | Bateria | Kantua | Kontrabaxua | Gitarra | Pianoa | Saxoa | Tronboia | Tronpeta

2019/20 TASA AKADEMIKOAK
KONTZEPTUA ZENBATEKOA EUROTAN
Kredituaren prezioa 1go matrikulan 26,47€
Kredituaren prezioa 2. matrikulan 45,68€
Kredituaren prezioa 3. matrikulan 55,80€
Espedientea zabaltzea 27,34€
Kredituak aitortzea Aitortzen den irakasgaiari dagozkion kredituen zenbatekoaren %25a
Kanpoko ikasleentzat kreditu-aitorpena aztertzea 30,00€
Ziurtagiri akademiko ofiziala 27,34€
Espediente lekualdatzea IN/OUT 27,34€

Musikeneko matrikularen prezioak eremu unibertsitarioan ezarritako eredua jarraitzen du. 240 ECTS kredituak 4 ikasturtetan banatzen dira, 60 kreditu bakoitzak.

2018/19KO MATRIKULAN SALBUESPENAK ETA BEHERAPENAK

Ikasleek kasu bakoitzean eskatzen den dokumentazioa aurkeztuz gero, Musikenek salbuespen eta beherapenak aurre ikusten ditu matrikulan kasu hauetan:

 

1.- Ohorezko matrikula

1.A.- Ohorezko matrikula Musikenen egindako irakasgaietan.

Salbuespena ekarriko du ohorezko matrikula lortu den irakasgaiari dagozkion kreditu kopuruaren matrikulazio tasa akademikoetan. Kenkari horiek hurrengo ikasturtean soilik aplikatuko zaizkie Musikeneko ikasleei, eta ez beste Ikastegi batzuetatik datozen ikasleei.

1.B.- Ohorezko matrikula batxilergoan.

Batxilergoko kalifikazio globala ohorezko matrikula denean matrikularen zenbateko osoa salbuetsiko da; goi mailako musika ikasketak lehenengo aldiz hasten dituztenean bakarrik aplikatu ahal izango da.

 

2.- Familia ugariak

Familia ugarietakoak diren ikasleak, kategoria orokorrean sailkatuta daudenean, matrikulazio tasen %50a ordaindu beharko dute.

Kategoria berezian sailkatutako familia ugarietako ikasleek %100eko salbuespena izango dute matrikulazio tasetan.

 

3.- Desgaitasunen bat duten pertsonak

%33koa edo hortik gorako desgaitasunen bat duten ikasleak, organo eskudunak hala emana denean, matrikulazio tasak osotasunean salbuesteko eskubidea izango du.

BEKAK
Goi mailako titulaziorako beka esklusiboak:
  • AIE bi beka, 3.000 eurokoa bakoitza: AIE (Artistas, Intérpretes o Ejecutantes) erakundearen Laguntza eta Kultura Fondorako Batzordeak 3.000 euroko bi beka aurre ikusten ditu Musikeneko ikasleentzat urteko espezializazio altuko beka eskaintzan, Interpretazio Klasikoa eta Jazz espezialitateetan. Deialdia AIEren webgunean ematen da argitara martxoan.
  • 2.000 euroko “Igartza” beka bat: Beasaingo Udalak 2.000 euroko beka bat emango dio goi mailako ikasketetan matrikulatua dagoen ikasle bati, epaimahai batek horretarako espresuki hautatua. Hautaketa udazkenean egingo da.
  • SGAE bi beka, 1.500 eta 1.000 eurokoa bakoitza: SGAE Fundazioak bi beka emango ditu Musikeneko Konposizio ikasleentzat. 1.500 euro eta 1.000 eurokoak izango dira, hurrenez hurren

 

Beka orokorrak:
  • Eusko Jaurlaritzako Bekak: EAEn bizi diren ikasleek Eusko Jaurlaritzak urtero unibertsitate ikasketentzat eskaintzen dituen bekak eska ditzakete. Deialdia uztailean ematen da argitara helbide honetan : http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  • Hezkuntza Ministeritzako Bekak: Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleek beka orokorrak eska ditzakete, derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo ikasketak egiten dituztenentzat urtero Hezkuntza Ministerioak uztaila amaieran egiten duen deialdian: http://www.mecd.gob.es

2019ko otsailaren 20tik apirilaren 5era  Ate Irekien Jardunaldiak egingo dira Musikenen bertan irakasten diren espezialitate ezberdinetan.

Jardunaldi horien helburu nagusia Musikeneko irakaskuntza zuzenean ezagutzea da, hain zuzen ere ikasketa plana ezagutaraztea, espezialitateko irakasleak aurkeztea eta egiten duten lana erakustea, sarrera-probaren ezaugarriak azaltzea, eta bertaratzen direnek interesgarritzat jotzen duten bestelako informazioa ezagutzeko aukera ematea.

Espezialitate bakoitza modu indibidualean dago antolatuta, data zehatzekin, baina guztiek planteamendu antzekoa dute, batez ere etorkizun hurbilean ikasketak Musikenen egin nahi dituztenei eta berauen trebakuntzaz arduratzen diren irakasleei baitaude zuzenduta. Horren ondorioz, espezialitate instrumentaleko eskola batzuetara entzule gisa bertaratzeko aukera eskainiko da, bai eta ikasle aktibo moduan eskolak jasotzeko aukera ere. Horretaz gain, jardunaldien hasieran espezialitatearen inguruko hainbat alderdiren berri emango da (ikasketa plana, sarrera probak, eskakizun maila, e.a.) eta sor daitezkeen zalantzei erantzuna emango zaie.

Jardunaldiak doakoak dira, baina interesdunek izena eman behar dute izena emateko inprimakia betez (ezingo da espezialitatean izena eman bakoitzaren jardunaldia hasteko bi lanegun edo gutxiago falta direnean).

Ikus jardunaldien egutegia

Daten, ordutegien eta espezialitate bakoitzaren jarduera-programaren informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta egin daiteke dagokion estekan:

ESPEZIALITATEAK

FAQ:  SARBIDEA ETA ONARPENA

Zeintzuk dira data nagusiak?

Izena ematea: 2019ko martxoaren 18tik maiatzaren 29ra
Musika irakaskuntza profesionalen batez besteko nota ematea: 2019ko ekainak 14ko goizeko 10ak baino lehen
Sarrera probak: 2019ko ekainaren 17a eta 28a bitartean (espezialitateka datak gutxienez hilabeteko aurrerapenez emango dira argitara)
Matrikulazioa: 2019ko uztailaren lehenengo hamabostaldian
Espedienteen lekualdaketak: 2019ko uztailaren 1etik 10era
Berriz ikastegira datozenak: 2019ko uztailaren 1etik 10era
Sarrera proba beste ikastegi batean eginda sarbidea: 2019ko uztailaren 1etik 15era

Musikenek egiten al ditu sarrera probak irailean?

Espezialitateren batean plazarik hutsik geratuz gero, beste sarrera-proba batetarako deialdia egin ahal izango da  irailean, behar den moduan iragarria ikastegiko web orrian.

Egin al dezaket espezialitate bat baino gehiagorako sarrera proba?

Bai, gehienez hirutarako eta izen-emate tasak egiten den espezialitate bakoitzarengatik ordaindu beharko dira.

Derrigorrezkoa al da sarrera probara musikari laguntzailearekin joatea?

Hala behar duten obrak laguntzailearekin interpretatu beharko dira eta hautagaiek beren parteneira ekar dezakete. Izen-emate orrian espreski hala eskatzen den kasuetan Musikenek laguntzaileak jarriko ditu hautagaien eskura, dagozkion tasak ordaindu  ondoren.

Zein da ikastegiak jartzen dituen laguntzaileen kostua?

Hautagaiak ikastegiak jartzen duen pianista laguntzailea nahi badu 100 euro ordaindu beharko ditu izen-emate epean. Zenbateko horrek barne hartzen du pianista sarrera proban aritzea eta baita aurretik ordu beteko entsegua ere, bi aldeek adostutako ordutegian.

Hautagaiak ikastegiak jartzen duen sekzio erritmikoa nahi badu 60 euro ordaindu beharko ditu izen-emate epean. Zenbateko horrek barne hartzen du taldeak sarrera proban jotzea eta aurretik berorrekin topaketa bat izatea.

Sarrera probetarako izen-ematea ezeztatzen badut, Musikenek izen-emate kuota itzuliko al dit?

Sarrera probetarako izen-ematea ezeztatzeko eskaerak ez du inondik inora kontzeptu horregatik ordaindutakoa itzultzeko eskubidea ematen.

Musikari laguntzaileen kontzeptuan ordaindu diren zenbatekoen kasuan (pianista edo sekzio erritmikoa), kuotaren itzulketa eskatzeko gehieneko epea 2019ko ekainaren 3a izango da.

Derrigorrezkoa al da Musika Titulu Profesionalaren jabe izatea Musikeneko sarrera proba egiteko?

Ez, hautazkoa da. Batezbesteko nota aurkeztu nahi bada proben kalifikazio finalean kontutan har dadin, sarrera proben izen-emate orrian adierazi eta horretarako ezarritako epean honako dokumentazioa eman behar da (2019ko ekainak 14ko goizeko 10ak baino lehen)

LOGSE eta LOE musika titulazio profesionala:

  • Batezbesteko nota zehazten den egiaztagiria. Ez da inolaz ere batezbesteko nota berariaz adierazten ez duen inolako espediente akademikorik onartuko.

66 laneko Musika Irakasle titulazioa:

  • Tituluaren fotokopia konpultsatua eta ziurtagiri akademikoa.
Derrigorrezkoa al da Batxilergoa gainditua izatea goi mailako musika ikasketak egiteko?

Batxiler liburua aurkeztu beharko da matrikula egiterakoan, edo horren ezean eskatu izanaren frogagiria. Ez da derrigorrezkoa sarrera proba egunean aurkeztea.

Batxiler titulurik ez baduzu, araudiaren arabera honakoak gaindituta ere izan dezakezu sarbidea: 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatera sarbide proba; 19 urtetik gorakoentzat heldutasun proba, urtero Administrazioek deitua eta estatu guztian balioa duena; Heziketa Profesionaleko Goi Mailako heziketa zikloetarakosarbide probako atal komuna.

Bestalde, 8/2013 Lege Organikoaren 69.5 artikuluan finkatzen diren adin betebeharrak betetzen dutenek Musikenen Batxiler titulurik gabe Goi Mailako ikasketak egiteko aukera izango dute. Horretarako berariazko proba egin beharko dute; probaren lehenengo zatia ekainaren 14an 10:00etan egingo da Musikenen eta epaimahaiak proposatutako testu baten iruzkina izango da. Proba baztertzailea izango da eta behin gaindituz gero, lortutako kalifikazioa ez da sarbide probaren guztizko notan kontutan hartuko. Proba honetan baloratuko da: kontzeptuak ulertzea, hizkuntzaren erabilera, emandako erantzunetan galderekiko lotura, sintesia eta egokitzeko gaitasuna, ideiak hierarkizatzea, azalpenaren ordena, edukiak garbi azaldu eta menderatzea.

Atzerriko Batxilergo titulua dut, homologatu beharra al dut?

Titulua luzatzen duen herrialdearen arabera. Europar Batasunaren kide diren herrialdeetako Titulua, edo elkarrekikotasun erregimenean gai honen inguruan nazioarteko hitzarmenak sinatuak dituzten beste estatu batzuetako diploma, Batxilergo edo Batxiler ikasketak badituzu, ez da homologaziorik egin beharrik. (Herrialdeen zerrenda: Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Bulgaria, Txekia, Txina, Txipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suedia eta Suitza. Nazioarteko Batxilergoa eta Europar eskolak lortutako titulazioak ere onartuko dira).

Zerrenda horretan ez dauden herrialdeetako ikasleek atzerriko batxiler titulua homologatu beharko dute. Ikastegiak behin behinean onartuko ditu homologazio eskaera egin dutela ziurtatzen duten ikasleak, berori ebatzi arte.

Ze balio du gainditutako sarrera probak

Musikeneko sarrera-proba gainditzeak proba-deialdiko ikasturtean matrikulatzeko aukera ematen du soilik. Horrenbestez, proba gaindituta plaza lortu ezean, goi-mailako ikasketa hauetan aritzeko interesa izanez gero, hautagaiek proba osorik errepikatu beharko dute hurrengo deialdietan.

Horretaz gain, maiatzaren 14ko 631/2010 EDaren 5.6 artikuluaren arabera: “La superación de esta prueba específica permitirá acceder a cualquiera de los centros del Estado donde se cursen estas enseñanzas, sin perjuicio de la disponibilidad de plazas de los mismos.”

Norengana jo behar dut nire sarrera probetako kalifikazioak berrikustea eskatu nahi badut?

Erreklamazioak atxikitako dokumentu batean bidaliko dira (pdf) honako posta elektronikora: plan.docente@musikene.eus kalifikazioak argitara eman eta gehienez hiru egunetako epean.

FAQ:  TITULAZIOA ETA ANTOLAKETA

Zein balio du goi mailako musika titulazioak?

Goi mailako musika titulazioak unibertsitateak luzatutako gradu titulazio baten balio berbera du ondorio guztietarako.

Abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak (LOMCE), 42.3 artikuluan modu esplizituan jasotzen du ikasketa hauen eta unibertsitate Graduaren baliokidetasuna.

“Art. 42.3. Los alumnos y alumnas que hayan terminado los estudios superiores de Música o de Danza obtendrán el título Superior de Música o Danza en la especialidad de que se trate, que queda incluido a todos los efectos en el nivel 2 del Marco Español de Cualificaciones para la Educación Superior y será equivalente al título universitario de grado. Siempre que la normativa aplicable exija estar en posesión del título universitario de Grado, se entenderá que cumple este requisito quien esté en posesión del título Superior de Música o Danza.”

Egin al daitezke bi espezialitate aldi berean?

Ikasketen lehenengo ikasturtean espezialitate batean baino ez da matrikula onartuko. Nahi izanez gero, hurrengo ikasturtean ikasleak bigarren espezialitate batean ere matrikula egin ahal izango du, horretarako berriz ere dagokion sarrera proban plaza lortu behar duelarik, eta ikastetxearen oniritzia ere.

Goi mailako ikasketak hasiak baditut, Musikenek aitortuko al dizkit irakasgaien kredituak?

Bai, espediente-lekualdaketak egiten direnean eta graduko edo baliokideak diren beste ikasketen kasuan, irakasgaiaren kreditu kopurua eta edukia Musikek aitortzen duen irakasgaiarekin bat datozenean. Ez da aplikatuko ikaslea Musikenen zuzenean sarrera-probaren bitartez ikasketa berberak egiteko sartzen denean.

Zenbat deialdi ditut goi mailako tituluaren irakasgaiak gainditzeko?

Ikasleek gehienez lau deialdi izango dituzte irakasgai bakoitzarentzat eta gehienez bi deialdi Ikasketa Amaierako Lana gainditzeko.

Kasu bietan goi mailako ikastegiek, ikasleak hala eskatuta, salbuespenez beti ere eta modu egokian justifikatutako arrazoiengatik, deialdi berri bat baimentzeko ahalmena dute. Irakasgaiak ezohiko deialdian epaimahai baten bitartez ebaluatuko da.

Bertaratzea derrigorrezkoa al da?

Irakaskuntza presentziala eta derrigorrezkoa da irakasgaiak modu egokian ebaluatzeko.

Zein hizkuntzatan ematen dira eskolak?

Musikeneko irakaskuntzaren hizkuntza ofizialak gaztelera eta euskara dira, eskolak batik bat gazteleraz ematen diren arren.

Zenbat balio du Musikenen ikasteak?

Musikene Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ikastegi publikoa da. 2018-19 ikasturterako matrikula osoak 1.588,2€ balio ditu (60 ECTS kreditu, 26,47€ kredituko).

Bekak izan ditzaket?

EAEn bizi diren ikasleek Eusko Jaurlaritzak urtero unibertsitate ikasketentzat eskaintzen dituen bekak eska ditzakete. Deialdia uztailean ematen da argitara helbide honetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus

Erkidegotik kanpoko ikasleek beka orokorrak eska ditzakete, derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo ikasketak egiten dituztenentzat urtero Hezkuntza Ministerioak uztaila amaieran egiten duen deialdian: http://www.mecd.gob.es/

Musikeneko ikasleei zuzendutako bekei buruzko informazio zabalagoa: Matrikula Prezioak

Non aurki dezaket Donostian ostatu hartzeko informazioa?

Gure web orriaren honako estekan eta ikastegiko oharren oholetan.

ARAUDIA

LOMCE

8/2013 LEGE ORGANIKOA, abenduaren 9koa, hezkuntzaren hobekuntzarako [ireki]

 

LOE

2/2006 LEGE ORGANIKOA, maiatzaren 3koa, HEZKUNTZARENA. [Ireki]

1614/2009 ERREGE DEKRETUA, urriaren 26koa, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzaren Lege Organikoak arautzen dituen goi mailako irakaskuntza artistikoen antolamendua ezartzen duena. [Ireki]

631/2012 ERREGE DEKRETUA, maiatzaren 14koa, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzaren Lege Orgnaikoak ezarritako Musikan Graduko goi mailako irakaskuntza artistikoen oinarrizko edukia erregulatzen duena. [Ireki]

368/2013 DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzak arautzen dituena, Konposizio, Zuzentze, Interpretazio eta Pedagogia espezialitateetan. [Ireki]

 

LOGSE

1999ko ekainaren 25eko AGINDUA, bertan ezartzen baita Musika irakaskuntzen goi mailako graduaren curriculuma. [Ireki]

X