Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  GURE TALDEEN HURRENGO KONTZERTUAK

GURE TALDEEN HURRENGO KONTZERTUAK

Musikeneko taldeen kontzertu handiez gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Jazzeko Big Bandak, Bob Sandsek zuzendua, doako kontzertua emango du Tabakalerako Patioan maiatzak 17an, ostirala, gaueko 9etan Kutxa Kulturen eskutik. Orkestra Sinfonikoak, berriz, egitarau erabat barrokoa interpretatuko du Vivaldi eta Bachen obrekin errepertorio honetan aditua den Enrico Onofriren zuzendaritzapean maiatzak 18an, larunbata, arratsaldeko 7.30etan Musikeneko auditoriumean. Kontzertu hau ere sarrera librekoa da. Musikene Master String Orkestrak ikasturte honetako zikloa itxiko du Musikeneko auditoriumean egingo duen kontzertuan, maiatzak 31ean arratsaldeko 7.30etan David Grimal kontzertino eta zuzendari izango duelarik. Topaketa hau MusikenekIN markaren baitan egingo da, hain zuzen ere ikasturte bakoitzean kontzertu bat dohaintzan eskaintzen baita erakunderen batentzat –kasu honetan Juan Ciudad GKEa-, eta Haydn, Tchaikovsky eta Grieg bezalako autoreen obrez osatutako errepertorio ederraz gozatzeko aukera emango digu.

X