Jarrai Gaitzazu

Home  /  Masterrak  /  Musika garaikidea sortzeko masterra

Musika garaikidea sortzeko irakaskuntza artistikoen masterra

EGUTEGI AKADEMIKOA: 2019ko urritik 2020ko ekainera bitarte.

Garatu ezazu zeure sortzaile-alderdia, Estatuan aitzindari den bi urteko Master bat eginda (120 ECTS)

Sortu, estreinatu eta hedatu zure musika

Musikene Europa osoko erreferentziako zentro bihurtu duten konpositore eta irakasleekin ikasiko duzu

Goza ezazu praktikan oinarritutako eta irakasgai teoriko gutxi dituen irakaskuntzarekin

Hautatu konposizioko zein irakaslerekin lan egin nahi duzun

Trebatu zaitez konposizio akustikoan, baliabide elektroakustikoekin, ikus-entzunezkoekin, eta beste arte eta diziplina batzuekin lotutako sorkuntzaren bitartez

Zure konposizio proiektua recherche ensenblearekin hiru topaketatan garatu eta Friburgoko Ensemblehaus aretoan estreinatu

*Kalitate Agentziaren aldeko txostena. Ministerioan izapidetzeko prozesuaren azkeneko fasean dago.

Informazioa:

IZEN-EMATEA: 2019ko martxoaren 22tik maiatzaren 20ra MAIATZAREN 26ra LUZATU DA! 
SARRERA-PROBAK: 2019ko ekaineko lehen hamabostaldian
MATRIKULAZIOA: Online. 2019ko uztailaren 8tik 14ra
IKASLE BERRIENTZAT ESKAINTZEN DIREN PLAZAK: ikasturte bakoitzeko 4

HARREMANETARAKO

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi helbide honetara: master@musikene.eus

Musikene. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia.
SORKUNTZA MASTERRA 2019-2020
Europa Plaza 2
20018 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa

Plaza motak:
  • Osaera: 4
MASTERRAREN EGITURA
  • Tituluaren kreditu kopurua: 120 ECTS
  • Nahitaezko irakasgaiak: 86 ECTS
  • Aukerako irakasgaiak: 12 ECTS
  • Kanpoko praktikak: 5 ECTS
  • Master Amaierako Lana: 17 ECTS
IKASKETA-PLANA
1.MAILA
URTEKO IRAKASGAIAK ECTS
OB Konposizioa I 14
OB Lanbide-garapena 5
OB Konposizioa, baliabide elektroakustikoak eta ikus-entzunezko baliabideak erabilita 16
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
LEHENENGO LAUHILEKOA
ECTS
OB Teknika instrumental hedatuak 3
OP Aukerakoa 1 6
TFM Ikerketaren metodologia 5
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
BIGARREN LAUHILEKOA
ECTS
OB Ensemblea I 6
OB Sorkuntzaren eta Interpretazioaren arteko elkarrizketa 5
2.MAILA
URTEKO IRAKASGAIAK, BIGARREN MAILA ECTS
OB Konposizioa II 14
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
HIRUGARREN LAUHILEKOA
ECTS
OB Ensemblea II 6
OB Diziplinarteko Sorkuntza Proiektuak 6
P Kanpoko proiektua 5
OP Aukerakoa 2 6
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
LAUGARREN LAUHILEKOA
ECTS
OB Ensemblea III 6
OB Grabazio eta postprodukzio teknikak 5
TFM Master Amaierako Lana 12
Edukiak eta metodologia
EDUKIAK

Masterrak bost modulu ditu:

  • Derrigorrezko I. modulua, Espezialitateari dagokiona: sorkuntza garaikidearekin lotutako berariazko irakasgaiak sartzen dira, eta musika garaikideko obrak prestatu eta aurkezteko garaian sormenezko interakzioa erabiltzen da sorkuntzarako. Bi irakasgai dira: Konposizioa eta Konposizioa baliabide elektroakustikoak eta ikus-entzunezko baliabideak erabilita; halaber, konposizio-lanak beste arte batzuekin egiteko aukera ere eskaintzen da. Ikasleak zer konpositorerekin lan egin nahi duen aukeratu ahal izango du eta, bereziki, bigarren urtean, burutu nahi duen konposizio-proiektuaren arabera hautatuko du. Era berean, urtean hainbat masterclass eskainiko dira; nazioartean izen handia duten hiru konpositore gonbidatuko ditugu.
  • II. modulua, prestakuntza teoriko-praktikoari dagokiona: Espainian eta nazioarteko testuinguruan musikaren errealitate profesionala zein den ezagutzeko aukera emango dioten gaitasunak garatuko ditu ikasleak eta, horren osagarri, diziplinarteko proiektuak aztertu eta sortzean oinarritutako beste irakasgai batzuk ere sartzen dira. Esate baterako, Garapen Profesionala, Sorkuntzaren eta interpretazioaren arteko elkarrizketa –konpositore eta instrumentistengana egoera errealetan hurbiltzeko aukera ematen du–, Teknika instrumental hedatuak –ikaslea XX. eta XXl. mendeetako musika berriekin konektatzeko–, edo Grabaketako eta postprodukzioko teknikak –ikasleak benetako grabazio bat egin ahal izango du praktiketan, eta masterraren amaieran, bere cd bat ere izango du, besteak beste–.
  • III. modulua, aukerakoa: derrigorrezko moduluetan aurkeztutako ezagutzen aukera zabaltzen duten irakasgaiak eskaintzen dira, eta artearen eta kulturaren arloetako abangoardiari erreparatzen diogu, baita egungo gizarte-arazoei ere, sortzailearen egitekoa dagokion testuinguruan kokatuta.
  • IV. modulua, praktikaldia: jendaurrean askotariko testuinguruetan aurkezteko aukera ematen dio ikasleari eta, egoera profesional baten aurrean, bere obraren produkzioko alderdi guztiei aurre egin behar izango die.
  • V. modulua, Master Amaierako Lana: ikasleak Masterrari dagozkion gaitasunak eskuratuko ditu eta, horretarako, Master Amaierako Lana egiteko behar izango dituen ikerketako hainbat metodo eta teknika aztertuko ditu. Sortzaile den aldetik, ikaslearen musika-proiektuarekin estu-estu lotutako lana.
METODOLOGIA

Irakaskuntza mota: Irakaskuntza presentziala

Banakako eta taldeko eskolak, eta Konposizio Tailerrak.

Ensemblea; Masterreko ikasleek sortutako obren estreinaldia ere egingo da.

Taldeko eskolak: besteak beste, Grabaketa-teknikak, Sorkuntzaren eta interpretazioaren arteko elkarrizketa, Diziplinarteko sorkuntza-proiektuak; irakasgai horien bitartez, ikaslea musika-interpretearen egungo errealitatearekin kontaktuan jartzen da eta etorkizunean izango duen lanbide-bizitzarako prestatzen da.

Kanpoko praktikak, hainbat formaziotan: Euskal Herriko musika-zikloetan kontzertuak eskainiz.

Master Amaierako Lana jendaurrean defendatuko da, Masterreko gainerako kredituak gainditu ostean.

Taldeko eskolak gaztelaniaz izango dira eta, banakako eskolen kasuan, irakasleak eta ikasleak adostuko dute hizkuntza (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa).

Ingelesa jakitea komeni da, bibliografia kontsultatzeko.

Irakasleak nazioarteko hainbat herrialdetakoak izan ohi dira eta, beraz, eleaniztunak dira, hein handi batean.

Ikastegiak hainbat hizkuntza ikasteko aukera eskaintzen du (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana), hizkuntza-programaren bitartez.

SARBIDEA ETA ONARPENA
Hautaketa-prozesua

Ikasleak aurrez aurreko sarrera-proba publiko baten bitartez hautatuko dira. Izena emateko garaian eskatuz gero, interesdunek bideokonferentzia bitartez egin ahal izango dute proba, ikastegira etorri behar izan gabe.

Sarrera-probetarako izen-ematea:

Izena emateko epea: 2019ko martxoaren 22tik maiatzaren 20ra MAIATZAREN 26ra LUZATU DA! 

Interesdunek izena emateko eskabidea bete behar dute eta honako dokumentazio hau Musikenera bidali, posta arruntaz edo master@musikene.eus helbide elektronikora:

  1. NAN, bizileku-txartela, nortasun-agiria edo pasaportearen fotokopia indarrean.
  2. Espediente akademikoa, betiere Master ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoa den titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak zehaztuta.
  3. Curriculum Vitaea
  4. Master hau zergatik egin nahi duzun azaltzen duen motibazio-gutuna, eta hautagaiak aurkeztu nahi duen bestelako merezimendurik.
  5. Partituren eta audioko eta/edo bideoko grabazioen zorro bat bidali behar da: gutxienez, 3 konposizio izango dira, gutxienez 20 minutuko iraupena izan behar dute guztira, eta baliabide elektroakustikoak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak erabiltzea aukerakoa izango da. Proposamenak testurik baldin badu, EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu behar da.
  6. Aurkeztutako obra eta/edo grabazio horien egilea zarela ziurtatzeko adierazpena, sinatuta.
Sarrera-probak:

Eguna:

MASTERRA EGUNA ORDUA LEHENDAKARIA IDAZKARIA BOKALA
Creación contemporánea 15/06/2019 10:00 G. Erkoreka Z. F. Generabarrena R. Lazkano

Probaren egitura:

  • Aurkeztutako materialaren aurkezpena: gutxienez hiru obra izango dira, askotariko formatuetan, gutxienez 20 minutuko iraupena dutela, eta baliabide elektroakustikoak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak erabiltzea aukerakoa izango da. (% 65)
  • Elkarrizketa pertsonala. (% 35)

Kalifikazioa: 1. proba: % 65  /  2. proba: % 35

Epaimahaia ikastegiko hiru irakaslek –aztergai diren diziplinetan espezializatutakoak– osatuko dute, eta honako alderdi hauek ebaluatuko dituzte: hautagaien trebetasun artistikoak eta teknikoak, haien konposizio-proiektua, haien komunikazio-trebetasunak eta Masterra egiteko duten motibazio-maila.

Plazarik libre geratuz gero, Musikenek beste hautaketa-prozesu bat antolatu ahal izango du; hala badagokio, ikastegiko webgunean emango du prozesu horren berri.

Sartzeko baldintzak

Irakaskuntza artistikoen goi-mailako titulu ofizial bat izatea, edo graduko titulu ofizial bat, edo Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruko erakunde batek emandako titulu baliokide bat izatea, edo titulu horretako ikasketak 2018/2019 ikasturtean amaitzea.

Era berean, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrutik kanpoko hezkuntza-sistemen araberako tituludunek ere izango dute sartzeko aukera, betiere hezkuntza-administrazio eskudunak aldez aurretik egiaztatzen badu titulu horiek prestakuntza-maila baliokidea ziurtatzen dutela.

Matrikula egiteko garaian titulua aurkeztu behar izango da (edo titulu-eskubideak ordaindu izanaren agiria). Gaur egun azken ikasturtean dauden ikasleek ikasturtea amaitutakoan aurkeztu ahal izango dute dokumentazio hori. Azken kasu horretan, dokumentazioa 2019ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu behar da.

Irakasleak
Derrigorrezko irakasgaiak

Konposizioa I: Gabriel Erkoreka, Ramón Lazkano, Irakasle gonbidatuak*

Konposizioa II: Gabriel Erkoreka, Zuriñe Fernández Guerenabarrena, Ramón Lazkano, Stefano Scarani, Irakasle gonbidatuak *

* Irakasle gonbidatuak 2019-2020:

Kaija Saariaho

Raphaël Cendo

Liza Lim

Ensemble I, II y III: José Luis Estellés

Konposizioa, baliabide elektroakustikoak eta ikus-entzunezko baliabideak erabilita: Zuriñe Fernández Guerenabarrena, Stefano Scarani

Lanbide-garapena: Mª José Cano, Juan Solaguren; Irakasle gonbidatuak

Sorkuntzaren eta Interpretazioaren arteko elkarrizketa: Instrumentu eta Konposizio irakasleak

Diziplinarteko Sorkuntza Proiektuak: Mª Eugenia Luc

Grabazio eta postprodukzio teknikak: Juanan Ros

Teknika instrumental hedatuak: Ramón Lazkano

 

Kanpoko praktikak

Kanpoko proiektua: Ikasle bakoitzak praktika tutore bat izango du

 

Master Amaierako Lana

Ikerketaren metodologia: Itziar Larrinaga, Josu Okiñena

Master Amaierako Lana: Irakasle Doktoreak

 

Hautazko irakasgaiak

Artea eta gizartea: Itziar Larrinaga, Stefano Scarani

Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak: Mercedes Albaina, Ana García Urcola, Elix Etxebeste

XX. eta XXI. mendeetako pentsamendu sortzailea eta estetikoa: Elix Etxebeste

Matrikula
Matrikula

Masterra bi urtean egin daiteke, denbora osoz jardunez gero: ikasturte bakoitzeko matrikula 60 ECTS; bestela, jardunaldi partzialean hiru urtean ere egin daiteke, baina lehenengo ikasturtean 45 ECTStan, gutxienez, matrikulatu behar da. Ikasturte bakoitzean, ikasturte horretan matrikulatutako kredituak ordaintzen dira.

Ikasturte akademiko bakoitzeko matrikula osoa (60 ECTS): 5820 euro.

Ordainketa hiru zatitan egingo da:

  • heren bat matrikulatzean.
  • gainerakoa bi erditan, bata azaroan eta bestea otsailean.

Musikeneko ikasle ohi tituluduna baldin bazara, matrikularen prezioan % 15eko beherapena izango duzu.

Bekak
Beka orokorrak:
  • Eusko Jaurlaritzaren bekak: EAEn bizi diren ikasleek unibertsitate-ikasketak eta bestelako goi-mailako ikasketak egiteko Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dituen diru-laguntzak jasotzeko aukera izan dezakete. Deialdia uztailean argitaratzen da, hemen: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  • Hezkuntza Ministerioaren bekak: EAEtik kanpo bizi diren ikasleek beka orokorrak jasotzeko aukera izan dezakete derrigorrezkoen ondoko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat Hezkuntza Ministerioak urtero uztailaren amaieran egiten dituen deialdietan: www.mecd.gob.es
Araudia
  • 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, 2/2006 Lege Organikoak araututako goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezartzeari buruzkoa. Errege Dekretu horren 7. artikuluan goi-mailako arte-irakaskuntzako zentroei masterrak eskaintzeko baimena ematen zaie.
  • Kalitate Agentziaren aldeko txostena. Ministerioan izapidetzeko prozesuaren azkeneko fasean dago.
X