Jarrai Gaitzazu

Home  /  Masterrak  /  Musika-arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko masterra

Musika-arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko irakaskuntza artistikoen masterra

Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailako eta Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailako titulazioa.

Masterraren Homologazio ziurtagiria

 

2024-25 SARRERA PROBAK: BIGARREN DEIALDIA EKAINEAN

Zergatik ikasi Musika–arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterra Musikenen?

Industriako profesionalekin hartu-emana

Lan-ingurunearen bisio erreala izango duzu.

Proiektu sozial eta hezkuntza ingurukoak

Musika-proiektu sozialetan adituak modu praktikoan trebatzen dituen Estatuko master ofizial bakarra (120 ECTS)

Etorkizunean enplegua

Presta zaitez musikaren sektorean sortzen ari diren lanetarako.

Diziplinarteko formazioa

Eszena, ekoizpena, komunikazioa edo berrikuntza pedagogikoa bezalako diziplinatan forma zaitez.

Sarbidea

Musikariez gain, bestelako diziplinetan Graduatutakoei ere zuzendua, hala nola Psikologia, Hezkuntza edo Gizarte Lana.

Irakaskuntza erdipresentziala

Donostian bizi ez bazara eta malgutasuna behar baduzu, hau da zure Masterra.

Informazioa:

IZEN-EMATEA: 2024ko apirilaren 15etik eta maiatzaren 15era
SARRERA PROBAK: merituen balorazioa 2024ko ekainaren lehenengo hamabostaldian
MATRIKULAZIOA: ONLINE ekainean
EGUTEGI AKADEMIKOA: 2024ko irailaren amaieratik 2025ko ekainera
PLAZA ESKAINTZA: 20 ikasturteko

HARREMANETARAKO

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide honetara: master@musikene.eus

Musikene. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia.
BITARTEKARITZA, KUDEAKETA ETA ZABALKUNDEKO MASTERRA 2024-2025
Europa Plaza 2
20018 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa

MASTERRAREN EGITURA
  • Tituluaren kreditu kopurua: 120 ECTS
  • Nahitaezko irakasgaiak: 75
  • Aukerako irakasgaiak: 12 ECTS
  • Praktikak: 16 ECTS
  • Master Amaierako Lana: 17 ECTS
IKASKETA-PLANA
1. MAILA
URTEKO IRAKASGAIAK ECTSak
DER Proiektuen laborategia I 12
DER Lanbide-garapena 5
DER Musikaren soziologia: entzuleak eta testuinguruak 7
DER Musika Bitartekaritzaren teoria eta metodologia 7
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
LEHEN LAUHILEKOA
ECTSak
AUK Aukerakoa 1 6
MAL Ikerketaren metodologia 5
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
BIGARREN LAUHILEKOA
ECTSak
DER Berrikuntza pedagogikoa: baliabideak eta materialak diseinatzea I 7
DER Musika-arloko kudeaketa eta produkzioa I 3
P Kanpoko praktikak I 8
2. MAILA
URTEKO IRAKASGAIAK ECTSak
DER Proiektuen laborategia II 12
DER Prestakuntza eszenikoa 10
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
HIRUGARREN LAUHILEKOA
ECTSak
DER Musika-arloko kudeaketa eta produkzioa II 3
DER Berrikuntza pedagogikoa: baliabideak eta materialak diseinatzea II 3
AUK Aukerakoa 2 6
P Kanpoko praktikak II 8
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
LAUGARREN LAUHILEKOA
ECTSak
DER Komunikazioa: kudeaketa, zabalkundea, berrikuntza 6
MAL Master Amaierako Lana 12
Edukiak y metodologia
EDUKIAK

Masterrak sei modulu ditu:

  • Musika-bitartekaritzako derrigorrezko I. modulua: musika-arloko kudeaketarekin eta bitartekaritzarekin lotutako berariazko irakasgaiak sartzen dira, baita hezkuntza-arloko berrikuntzarekin lotutakoak ere.
  • Proiektuak sortzeko II. modulua: ikasleek garatuko dituzten gaitasunen bitartez, gizartearen eta kulturaren arloetako testuinguruetan mezuak, ekintzak eta esku-hartzeak bideratzeko musikak eskaintzen dituen aukerak praktikaren bitartez esperimentatzeko aukera izango dute.
  • Musika-arloko kudeaketaren eta zabalkundearen III. modulua: ikasleek garatuko dituzten gaitasunen bitartez, musikaren lanbide-errealitatea zein den jakingo dute eta, prestakuntza horren osagarri, musika-erakundeak, haien espazioak, egitura eta funtzionamendua sakonki aztertuko dituzte, baita proiektuak kudeatzeko eta komunikatzeko hainbat aukera ere.
  • Aukerako IV. modulua: derrigorrezko moduluetan aurkeztutako ezagutzen aukera zabaltzen duten irakasgaiak eskaintzen dira, eta artearen eta kulturaren arloetako abangoardiari erreparatzen diogu, baita egungo gizarte-arazoei ere, bitartekariaren egitekoa dagokion testuinguruan kokatuta.
  • Praktiketako V. modulua: hezkuntzaren eta/edo gizarte-lanaren eremuetan musika-jarduerak egiten dituzten erakundeetan praktikak egiteko aukera eskaintzen du.
  • Master Amaierako Lanaren VI. modulua: ikasleak Masterrari dagozkion gaitasunak eskuratu dituela egiaztatzeko aukera izango du, eta Master Amaierako ikerketako Lan bat egin beharko du, jendaurrean aurkezteko.
METODOLOGIA

Irakaskuntza mota: Irakaskuntza erdipresentziala, online eta aurrez aurreko klaseekin

Taldeko eskolak.

Kanpoko praktikak, musikaren eta kulturaren arloetako bitartekaritzako eta kudeaketako eremuan musika-jarduerak egiten dituzten erakundeetan.

Master Amaierako Lana jendaurrean defendatuko da, Masterreko gainerako kredituak gainditu ostean.

Taldeko eskolak gaztelaniaz izango dira eta, banakako eskolen kasuan, irakasleak eta ikasleak adostuko dute hizkuntza (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa).

Ingelesa jakitea komeni da, bibliografia kontsultatzeko.

Irakasleak nazioarteko hainbat herrialdetakoak izan ohi dira eta, beraz, eleaniztunak dira, hein handi batean.

Ikastegiak hainbat hizkuntza ikasteko aukera eskaintzen du (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana), hizkuntza-programaren bitartez.

Sarbidea eta onarpena

Ikasleen hautaketa merituen balorazioaren bitartez egingo da.

Sarrera-probetarako izen-ematea:

Izena emateko epea: 2024ko apirilaren 15etik eta maiatzaren 15era

Interesdunek izena emateko eskabidea bete behar dute eta honako dokumentazio hau Musikenera bidali, posta arruntaz edo master@musikene.eus helbide elektronikora:

  1. NAN, AIZ, bizileku-txartela, nortasun-agiria edo pasaportearen fotokopia indarrean.
  2. Espediente akademikoa, betiere Master ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoa den titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak zehaztuta.
  3. Curriculum Vitaea
  4. Master hau zergatik egin nahi den azaltzen duen motibazio-gutuna, eta hautagaiak aurkeztu nahi duen bestelako merezimendurik.
Merituen balorazioa:

Haztapen baremoa:

  • Masterraren sarbiderako espezialitateari dagokion titulazioa % 30eraino.
  • Espediente akademikoa %20raino
  • Curriculum vitaea % 20raino
  • Motibazio gutuna eta bestelako merituak % 30eraino.

Emaitzen argitalpena: ekainaren 12tik 17ra bitartean

Sartzeko baldintzak

Irakaskuntza artistikoen goi-mailako titulu ofizial bat izatea, edo graduko titulu ofizial bat, edo Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruko erakunde batek emandako titulu baliokide bat izatea, edo titulu horretako ikasketak 2023/2024 ikasturtean amaitzea.

Era berean, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrutik kanpoko hezkuntza-sistemen araberako tituludunek ere izango dute sartzeko aukera, betiere hezkuntza-administrazio eskudunak aldez aurretik egiaztatzen badu titulu horiek prestakuntza-maila baliokidea ziurtatzen dutela.

Matrikula egiteko garaian titulua aurkeztu behar izango da (edo titulu-eskubideak ordaindu izanaren agiria). Gaur egun azken ikasturtean dauden ikasleek ikasturtea amaitutakoan aurkeztu ahal izango dute dokumentazio hori. Azken kasu horretan, dokumentazioa 2024ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu behar da.

IKASTEGIRA ITZULTZEA

Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskera egin dezakete epe honetan: 2024ko uztailaren 1etik 10rera.

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu, ikastegiak hutsik dituen plazak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuz.

Eskaerek posta elektronikoz jasoko dute erantzuna uztaileko bigarren hamabostaldian.

ESKAERAK

Interesdunek eskaera orria online bete beharko dute ezarritako epean.

GARRANTZIZKOA

Derrigorrezko betebeharra da ikastegian aurreko egonaldiari dagozkien matrikulazio tasa eta bestelako ordainketak egunean izatea.

Irakasleak
Musika Bitartekaritza: 

Musika Bitartekaritzaren teoria eta metodologia: Manuel Cañas (Irakasle gonbidatua)

Musikaren soziologia: entzuleak eta testuinguruak: Ana García Urcola, Patxi del Campo (Irakasle gonbidatua)

Berrikuntza pedagogikoa: baliabideak eta materialak diseinatzea I: Maite Bilbao, Lucía Pérez, Juan Solaguren, Patxi del Campo (Irakasle gonbidatua)

Berrikuntza pedagogikoa: baliabideak eta materialak diseinatzea II: Maite Bilbao, Lucía Pérez

 

Proiektuak sortzea: 

Prestakuntza eszenikoa: Carlos Crooke

Proiektuen laborategia I: Mikel Cañada, Manuel Cañas (Irakasle gonbidatuak)

Proiektuen laborategia II: Mikel Cañada (Irakasle gonbidatua)

 

Musika-arloko kudeaketa eta zabalkundea: 

Komunikazioa: kudeaketa, zabalkundea, berrikuntza: Mª José Cano, Juan Solaguren, Irakasle gonbidatuak

Musika-arloko kudeaketa eta produkzioa I: José Ignacio Abanda (Irakasle gonbidatua)

Musika-arloko kudeaketa eta produkzioa II:: Iñigo Alberdi (Irakasle gonbidatua)

Lanbide-garapena: Mª José Cano, Juan Solaguren, Irakasle gonbidatuak

 

Hautzako irakasgaiak

Grabaketako eta postprodukzioko teknikak: Juanan Ros

Artea eta gizartea: Itziar Larrinaga, Stefano Scarani

Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak: Elix Etxebeste, Ana García Urcola, Gotzone Higuera

XX. eta XXI. mendeetako pentsamendu sortzailea eta estetikoa: Elix Etxebeste

 

Kanpoko praktikak

Praktikak I y II: Ikasle bakoitzak praktika tutore bat izango du

 

Master Amaierako Lana

Ikerketaren metodologia: Mª José Aramberri, Itziar Larrinaga

Master Amaierako Lana: Irakasle Doktoreak

Matrikula eta Bekak
Matrikula

Masterra bi urtean egin daiteke, denbora osoz jardunez gero: ikasturte bakoitzeko matrikula 60 ECTS; bestela, jardunaldi partzialean hiru urtean ere egin daiteke, baina lehenengo ikasturtean 45 ECTStan, gutxienez, matrikulatu behar da. Ikasturte bakoitzean, ikasturte horretan matrikulatutako kredituak ordaintzen dira.

Ikasturte akademiko bakoitzeko matrikula osoa (60 ECTS): 3900 euro.

Ordainketa hiru zatitan egingo da:

  • heren bat matrikulatzean.
  • gainerakoa bi erditan, bata azaroan eta bestea otsailean.

Musikeneko ikasle ohi tituluduna baldin bazara, matrikularen prezioan % 15eko beherapena izango duzu.

Bekak
Master honen ikasleentzat soilik bekak:
  • Bi beka bakoitza 1.000 eurokoa sarrera probatan kalifikazio onena lortzen duten bi ikaslerentzat.
  • Horrez gain, Musikeneren laguntzarekin, Carasso Fundazioak Kultur Bitartekotzaren arloko ikasketa espezializatuetarako ematen dituen 2500 euroko hamalau bekak eskuratzeko aukera.
Beka orokorrak:
  • Eusko Jaurlaritzaren bekak: EAEn bizi diren ikasleek unibertsitate-ikasketak eta bestelako goi-mailako ikasketak egiteko Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dituen diru-laguntzak jasotzeko aukera izan dezakete. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  • Hezkuntza Ministerioaren bekak: EAEtik kanpo bizi diren ikasleek beka orokorrak jasotzeko aukera izan dezakete derrigorrezkoen ondoko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat Hezkuntza Ministerioak urtero egiten dituen deialdietan. www.mecd.gob.es
Araudia
  • 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, 2/2006 Lege Organikoak araututako goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezartzeari buruzkoa. Errege Dekretu horren 7. artikuluan goi-mailako arte-irakaskuntzako zentroei masterrak eskaintzeko baimena ematen zaie.
  • EBAZPENA, 2020ko urriaren 5ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Donostiako «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Musika Arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Irakaskuntza Artistikoen Masterraren titulua lortzeko ikasketa-plana.
  • Hezkuntza eta Lanbide-Heziketaren  Ministeritzaren Homologazioa.
X