Jarrai Gaitzazu

Home  /  Masterrak  /  ORKESTRA IKASKETA MASTER OFIZIALA

ORKESTRA IKASKETA MASTER OFIZIALA

Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailako eta Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailako titulazioa.

Masterraren Homologazio ziurtagiria

 

2024-25 SARRERA PROBAK: BIGARREN DEIALDIA EKAINEAN

Hari instrumentista bazara eta orkestra probatan oposizioak egiteko prestatu nahi baduzu, hau da zure masterra!!

Egutegia

Orkestra Ikasketen Masterraren 60 ECTSak ikasturte batean egin ditzakezu, edo, hala nahi izanez gero, Musikenen ikasketak luza ditzakezu matrikula partziala eginez.

Ikerketa

Orkestra musikaren inguruko ikerketan murgildu eta, hala nahi baduzu, prestatu ondoren doktoretza ikasketan egiteko.

Osoko formakuntza

Espezialitateko eta orkestra errepertorioko irakasleak izango dituzu

2024/2025 ikasturtean irakasle gonbidatuak

Mastereclasak jasoko dituzu Ilya Grubert (biolina), David Quiggle (biola), Troels Svane (biolontxeloa) edo Gunārs Upatnieks (kontrabaxua) bezalakoengandik.

Master String Orkestra

Musikeneko hari orkestran parte hartu eta eszenatokia kontzertino gonbidatu entzutetsuekin partekatuko duzu: Gordan Nikolic (2016, 2017), Boris Garlitsky (2018, 2020), David Grimal (2019), Lorenza Borrani (2021), Matts Zettergvist (2022, 2023), Lina Tur Bonet (2024), Diet Tilanus (2025).

Praktika profesionalak

Ikasturtean zeha entseguak, kontzertuak eta birak izango dituzu Euskadiko Orkestra eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa osatzen duten musikariekin.

Informazioa:

IZEN-EMATEA: 2024ko apirilaren 15etik eta maiatzaren 15era
SARRERA PROBAK: ONLINE, bideoak 2024ko maiatzaren 30ean eta 31an bidaliko dira
MATRIKULAZIOA: ONLINE ekainean
EGUTEGI AKADEMIKOA: 2024ko irailaren amaieratik 2025ko ekainera
PLAZA ESKAINTZA: 20 ikasturteko

KONTAKTUA

Informazio gehiagorako kontaktua: master@musikene.eus

Musikene. Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia.
ORKESTRA IKASKETA MASTERRA 2024-2025
Europa Plaza 2
20018 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa

Plazen berezitasunak:
  • Biolina: 10
  • Biola: 4
  • Biolontxeloa: 4
  • Kontrabaxua: 2
MASTERRAREN EGITURA
  • Tituluaren kreditu kopurua: 60 ECTS
  • Derrigorrezko materiak: 32 ECTS
  • Hautazko materiak: 2 ECTS
  • Kanpo-praktikak: 20 ECTS (Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta Bilbao Orkestra Sinfonikoan)
  • Master Amaierako Lana: 6 ECTS
IKASKETA PLANA
URTEKO IRAKASGAIAK ECTS
OB Orkestra errepertorioa 16
OB Instrumentu nagusia 6
OB Orkestra praktikak orkestra sinfoniko profesionalean 20
OB Orkestraren lanari aplikatutako gorputz teknikak 2
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
LEHENENGO LAUHILEKOA
ECTS
OB Orkestra errepertorioaren historia eta bilakaera estilistikoa 3
OB Orkestra errepertorioari aplikatutako analisia 3
OB Ikerketaren metodologia 2
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
BIGARREN LAUHILEKOA (bietako OP bat aukeratu)
ECTS
OP Orkestraren eta orkestrazioaren historia 2
OP Akustika aplikatua 2
OB Master amaierako lana 6
EDUKIAK ETA METODOLOGIA
EDUKIAK

Masterra bost modulutan egituratzen da:

  • Modulu instrumentala: modulu praktiko-instrumentala da, orkestra errepertorioa bere adierazpen historiko nagusienetan aztertzen duena. Bakarkako eskola instrumentala, gainera, orkestra oposaketen errepertorioa hobetzera bidera daiteke.
  • Heziketa teorikoaren modulua: orkestra errepertorioaren historiaren azterketa aurkezten du, bai eta errepertorio horren analisi musikala, interpretazioari bideratua.
  • Praktika modulua: orkestra baten esperientzia hartzeko aukera ematen du, lan esparruan eta baita esparru artistikoan ere, aldi batez orkestra baten dinamika osatuz (kontzertuak, entseguak, birak). Praktikak ordainduak izango dira (1400 euro) eta gizarte segurantzan alta emango zaie ikasleei bekadun modura.
  • Hautazko modulua: orkestraren ezagutza profesionalizatzaileen aukera handitzeaz gain, ikasleen interesa pertsonalizatzea ahalbidetzen du.
  • Ikerketa modulua: ikasleari Masterraren beraren gaitasunak bereganatzea ahalbidetuko dio, ikerketarako metodo eta teknika ezberdinak aztertuz eta Master Amaierako Lana eginez, defentsa publikoan aurkeztuko dena. 
METODOLOGIA

Irakaskuntza mota: aurez aurreko irakaskuntza

Bakarkako instrumentu eskolak

Orkestra Errepertorio eskolak taldean espezialitateka, jendaurreko kontzertua izango den amaierako proiektua barne. Kontzertua hari orkestra modura eta nazioartean ospea duen irakasle gonbidatu batekin izango da.

Derrigorrezko eta hautazko materien eskola kolektiboak, orkestra errepertorioaren espezializazioari lotuak.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoan (EOS) eta Bilbao Orkestran (BOS) praktikak hamar astetan, orkestrako musikari baten tutoritzapean.

Master Amaierako Lanaren defentsa jendaurrekoa izango da Masterraren gainontzeko kredituak gainditu ondoren.

Musikenen irakaskuntzarako hizkuntza ofizialak gaztelera eta euskara dira; hala ere, eskola kolektiboak gazteleraz ematen dira eta banakakoak berriz irakasle eta ikasleak adostutako hizkuntzan (gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa).

SARBIDEA ETA ONARPENA
Hautaketa prozesua

Ikasleak online sarrera-proben bitartez hautatuko dira, grabazioak bidaliz.

Izen ematea

Izena emateko epea: 2024ko apirilaren 15etik eta maiatzaren 15era

Interesdunek izena emateko eskabidea bete behar dute eta honako dokumentazio hau Musikenera bidali, posta arruntaz edo master@musikene.eus helbide elektronikora:

  1. NAN, AIZ, bizileku-txartela, nortasun-agiria edo pasaportearen fotokopia indarrean.
  2. Espediente akademikoa, betiere Master ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoa den titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak zehaztuta.
  3. Curriculum Vitaea
  4. Master hau zergatik egin nahi duzun azaltzen duen motibazio-gutuna, eta hautagaiak aurkeztu nahi duen bestelako merezimendurik.
Sarrera probak:

Grabazioak bidaltzeko epea: 2024ko maiatzaren 30ean eta 31an

Sarrera probaren egitura:

1) Instrumentuarekin errepertorio librea interpretatzea, estilo eta garai ezberdinetako adierazle direnak eta gehienez 20 minutuz espezialitate guztietan. Iraupena 15 minutu baino gutxikoa izatea ez da gomendatzen. Obra osoak, mugimenduak eta pasarte orkestralak onartuko dira.

Errepertorioa ediziorik eta mozketarik gabeko bideoan grabatuko da eta Musikenera bidaliko da, hautagaitzak onartzen direnean helaraziko zaizkien jarraibideen arabera.

Pianoaren laguntzaz interpretatu behar diren obrak, akonpainamenduaz interpretatuko dira.

2) Elkarrizketa pertsonala. Probatarako onartu diren hautagaiek probak egin aurreko egunetan jaso dituzten galderei erantzungo diete. Erantzun horiek bideoan grabatuko dira eta Musikenera bidaliko dira jasotako jarraibideen arabera.

Kalifikazioa: 1 proba: 80%  /  2 proba: 20%

Epaimahaia hiru irakaslek osatuko dute, azterketaren helburu diren instrumentuetan adituak. Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) aditu batek ere parte hartuko du.

Emaitzen argitalpena: ekainaren 12tik 17ra bitartean

Sartzeko betebeharrak

Irakaskuntza artistikoen Goi Mailako Titulu ofiziala izatea, Graduatu titulu ofiziala edo Goi Mailako Irakaskuntzaren Esparru Europarreko erakunde batek luzatutako baliokidea izatea, edo titulu horien ikasketak 2024/2025 ikasturtean amaitzea.

Goi Mailako Esparru Europarretik kanpoko tituludunek ere sarbidea izango dute, aurrez dagokion hezkuntza administrazioak ziurtatu behar duelarik heziketa maila baliokidea dutela.

Matrikula egiterakoan titulua aurkeztea eskatuko da (edo berorren eskubideak ordaindu izanaren frogagiria). Gaur egun azken ikasturtea egiten ari diren ikasleek berori amaitutakoa aurkez dezakete dokumentazio hori. Azken kasu horretan dokumentazioa 2024ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu behar da.

IKASTEGIRA ITZULTZEA

Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskera egin dezakete epe honetan: 2024ko ekainaren 1etik 10rera.

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu, ikastegiak hutsik dituen plazak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuz.

Eskaerek posta elektronikoz jasoko dute erantzuna uztaileko bigarren hamabostaldian.

ESKAERAK

Interesdunek honako bi pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

  • Eskaera orria online betetzea
  • Interpretazioa: eskatzailearen ikus entzunezko grabazioa*, 10 eta 15 minutu bitarteko iraupenaz

*Artxibo edo bideoak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da  (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a. …), eta Musikenera posta elektronikoz (secretaria.academica@musikene.eus) aipatu bideoari sarbidea emango dion linka bidaltzea.

GARRANTZIZKOA

Derrigorrezko betebeharra da ikastegian aurreko egonaldiari dagozkien matrikulazio tasa eta bestelako ordainketak egunean izatea.

IRAKASLEAK
Instrumentu nagusia:

Biolina: Catalin BucataruAitzol IturriagagoitiaTatiana SamouilLiana Gourdjia
Biola: Natalia Tchitch, Josep Puchades
Biolontxeloa: Damián Martínez, Pavel Gomzyakov
Kontrabaxua: Pierre-Emmanuel de Maistre

Irakasle gonbidatuak 2023-2024 ikasturtean

Biolina: Vera Martínez Mehner
Biola: Paula Zarzo
Biolontxeloa: Gregor Horsch
Kontrabaxua: Burak Marlali

Irakasle gonbidatuak 2024-2025 ikasturtean

Biolina: Ilya Grubert
Biola: David Quiggle
Biolontxeloa: Troels Svane
Kontrabaxua: Gunārs Upatnieks

Orkestra errepertorioa:

Biolina: Xabier Gil
Biola: Karsten Dobers
Biolontxeloa: Elena Escalza
Kontrabaxua: Pierre-Emmanuel de MaistreJulio Pastor
Ganbara orkestra. Zuzendaria 2023-2024: Lina Tur Bonet
Ganbara orkestra. Zuzendaria 2024-2025: Diet Tilanus

Heziketa teorikoa:

Orkestra errepertorioaren historia eta bilakaera estilistikoa:  Margarita Lorenzo
Orkestra errepertorioari aplikatutako analisia: Jesús Echeverría

Hautazkoak:

Orkestra lanari aplikatutako gorputz teknikak: Jasone Alba, Teresa González
Orkestraren eta orkestrazioaren historia: Sergio Barcellona, Isabel Urrutia
Akustika aplikatua: Josetxo Bretos

Orkestra praktikak:

Ikasle bakoitzak Orkestretako irakasle bat izango du praktika tutore modura.

Metodologia eta ikerketa:

Ikerketaren metodologia: Margarita Lorenzo
Master bukaerako lana: Irakasle Doktoreak

MATRIKULA ETA BEKAK
Matrikula

Masterra urte beten egin daiteke dedikazio osoarekin, 60 ECTStan matrikulatuz, edo bi urtetan dedikazio partzialarekin, lehenengo ikasturtean gutxienez 30 ECTStan matrikula eginez. Urte bakoitzean matrikula egindako kredituak ordainduko dira.

Ikasleak 1.400 euro jasoko ditu Euskadiko Orkestran eta Bilbao Orkestran praktika profesionalak egiteagatik eta Gizarte Segurantzan alta emango zaio bekadun modura.

Matrikula osoa (60 ECTS): 5.820 euro. Egiazko kostua 4.420 eurokoa da, praktika profesionalen truke jasotzen den ordaina kenduta.

Master ikasleentzat ditugun hiru beka ere lor ditzakezu. 1.500 euroko bi eta 3.000 euroko bat.

Ordainketa hiru epetan egingo da:

  • Heren bat matrikulatzerakoan
  • Gainontzeko zenbatekoa bi erditan, bat azaroan eta bestea otsailean

Musikeneko ikasle ohi bazara, jarri gurekin harremanetan eta ikastegiak eskaintzen dizkizun onura ekonomikoei buruzko informazioa emango dizugu.

Bekak
Master ikasleentzat soilik bekak:
  • Bi AIE beka, bakoitza 1.500 eurokoa:AIE (Artistas, Intérpretes o Ejecutantes) erakundearen Laguntza eta Kulturarako Fondorako Batzordearen eskutik, sarrera probatan maila onena erakusten duten bi ikasleek 1.500 euroko beka bana jasoko dute. Hauen emaitza, bigarren sarrera proben deialdiaren ondoren, ebatzia izango da.
  • “Igartza” beka bat, 3.000 eurokoa: Beasaingo Udalak 3.000 euroko beka bat emango du Musikeneko Interpretazio Masterretan (Orkestra Ikasketa, Musika-interpretazio edo Jazz-interpretaziokoak) matrikulatuta dagoen ikasle batentzat, horretarako sortuko den epaimahai batek hautatua. Hautaketa udazkenean egingo da.
Beka orokorrak:
  • Eusko Jaurlaritzako Bekak: EAEn bizi diren ikasleek Eusko Jaurlaritzak urtero unibertsitate ikasketentzat eskaintzen dituen bekak eska ditzakete.  http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  • Hezkuntza Ministeritzako Bekak: Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleek beka orokorrak eska ditzakete, derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo ikasketak egiten dituztenentzat urtero Hezkuntza Ministerioak egiten duen deialdian: www.mecd.gob.es
ARAUDIA
  • Urriaren 26ko 1614/2006 Errege Dekretuak 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen goi mailako ikasketa artistikoen antolamendua ezartzen du. Errege Dekretu horren 7. Artikuluaren arabera goi mailako irakaskuntza artistikoa ematen duten ikastegiak baimenduta daude masterrak eskaintzeko.
  • Ebazpena, 2015eko maiatzaren 8koa, Ikastetxeen zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Donostiako Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoa Masterraren ikasketa plana argitaratzeko.
  • Master homologazio ziurtagiria.
  • EBAZPENA, 2023ko martxoaren 6 (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2023/03/2301367e.pdf), Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ikastetxeen zuzendariaren 2015eko maiatzaren 8ko Ebazpena, Donostiako «Musikene» Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegi baimenduaren Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoa Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.
X