Jarrai Gaitzazu

Home  /  Masterrak  /  Jazz Interpretazioko masterra

Jazz Interpretazioko irakaskuntza artistikoen masterra, Musikene Jazz Masterra

Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailako eta Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailako titulazioa

Masterraren Homologazio ziurtagiria

 

2024-25 SARRERA PROBAK: BIGARREN DEIALDIA EKAINEAN

Zergatik ikasi Jazz- interpretazio Masterra Musikenen?

Egutegia

Jazz Masterraren 60 ECTSak ikasturte batean egin ditzakezu, edo, hala nahi izanez gero, Musikenen ikasketak luza ditzakezu matrikula partziala eginez.

Ikerketa

Ikerketa artistikoan murgildu eta, hala nahi baduzu, prestatu ondoren doktoretza ikasketan egiteko

Konbo eta sekzioa

Zure musika proiektua taldean partekatu, diseinatu eta erakutsi.

Praktika profesionalak

Ikastegitik kanpo dagoen estudio profesional batean grabatuko duzu eta grabazio horren kopia izango duzu kalitate ezin hobean.

Artista gonbidatuak

Nazioarteko artista nabarmenak ezagutu Jazz Masterrean egiten diren workshop, mintegi eta tailerretan (Perico Sambeat, Ilja Reijngoud, Jorge Rossy, Jean Marie Ecay, Carles Benavent, Guillermo Klein, Deejay Foster....).

Malgutasuna

Ordutegi kontzentratuak, Donostiatik kanpo duzun lan-jarduerarekin uztartu ahal izateko.

Informazioa:

IZEN-EMATEA: 2024ko apirilaren 15etik eta maiatzaren 15era
SARRERA PROBAK: ONLINE, bideoak 2024ko maiatzaren 30ean eta 31an bidaliko dira
MATRIKULAZIOA: ONLINE ekainean
EGUTEGI AKADEMIKOA: 2024ko irailaren amaieratik 2025ko ekainera
PLAZA ESKAINTZA: 24 ikasturteko

HARREMANETARAKO

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide honetara: master@musikene.eus

Musikene. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia.
JAZZ-INTERPRETAZIOKO MASTERRA 2024-2025
Europa Plaza 2
20018 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa

Plaza motak:

  • Bateria: 3
  • Baxu Elektrikoa/Kontrabaxua: 3
  • Pianoa: 3
  • Gitarra: 3
  • Saxoa: 3
  • Tronboia: 3
  • Tronpeta: 3
  • Kantua: 3
MASTERRAREN EGITURA
  • Tituluaren kreditu kopurua: 60 ECTS
  • Nahitaezko irakasgaiak: 42 ECTS
  • Aukerako irakasgaiak: 6 ECTS
  • Kanpoko praktikak: 3 ECTS
  • Master Amaierako Lana: 9 ECTS
IKASKETA-PLANA
MODULUAK ETA IRAKASGAIAK IRAUPENA/IZAERA ECTSak
Espezialitateko derrigorrezko modulua 41
Interpretazioa bakarlari moduan Urtekoa/Derrigorrezkoa 10
Konboa Urtekoa/Derrigorrezkoa 7
Interpretazioa sekzioan Urtekoa/Derrigorrezkoa 6
Workshop Urtekoa/Derrigorrezkoa 8
Lanbide Garapena Urtekoa/Derrigorrezkoa 5
Grabazio eta postprodukzio teknikak Bigarren lauhilekoa/Derrigorrezkoa 5
Aukerakoen modulua 6
Alexander Teknika Lehen lauhilekoa/Aukerakoa 6
Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak Lehen lauhilekoa/Aukerakoa 6
Kanpoko praktiken modulua 4
Kanpoko praktikak Bigarren lauhilekoa/Derrigorrezkoa 4
Master Amaierako Lanaren Modulua 9
Ikerketaren metodologia Lehenengo lauhilekoa/Derrigorrezkoa 3
Master Amaierako Lana Bigarren lauhilekoa/Derrigorrezkoa 6

MASTERRAREN KREDITUAK, GUZTIRA

60
Edukiak eta metodologia

EDUKIAK

Masterrak lau modulu ditu:

  • Derrigorrezko Modulua: modulu praktiko-instrumental honen helburua Jazz estiloko instrumentista eta haren lanbide-errealitatea perfekzionatzea da.Instrumentuaren banakako eskola oinarri izanik, horren osagarri, Combo eskolak izaten dira –Master Amaierako kontzertuan joko den errepertorioa prestatzeko–, baita Sekzioko Interpretazioa (Erritmikoa eta Melodikoa) ere. Irakasgai horiek osatzeko,  Workshop praktikoak egingo ditugu Masterrean, gaur egungo jazz estiloaren nazioarteko panoraman garrantzi handia duten figurekin.Era berean, bi irakasgai teoriko/praktiko ere izango dira, gaur egungo Jazz estiloko musikariaren errealitatea eta haren lanbide-premiak lantzeko: Lanbide Garapena eta Grabaketa Teknikak. Azken irakasgai horretan, grabaketako praktikak egingo ditugu Ikastegiko estudioan.
  • Aukerako Modulua: gaur egungo Jazz estiloko musikaren errealitate praktikoa lantzen da, bat-bateko musikaren panorama aldakorra aintzat hartuta, alderdi guztietan. Irakasgaiak: Alexander teknika edo Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak, betiere ikaslearen interesaren arabera pertsonalizatzeko aukera izanik.
  • Kanpoko praktiken modulua: lan-esperientzia eta esperientzia artistikoa eskuratzeko aukera eskaintzen du, askotariko musika-zikloetan kontzertuak eskainiz.
  • Master Amaierako Lana: ikasleak Masterrari dagozkion gaitasunak eskuratuko ditu eta, horretarako, Master Amaierako Lana egiteko behar izango dituen ikerketako hainbat metodo eta teknika aztertuko ditu. Master Amaierako Lanean, interprete modura, ikaslearen musika-proiektuarekin estu-estu lotutako lana.

METODOLOGIA

Irakaskuntza mota: irakaskuntza presentziala.

Instrumentuaren banakako eskolak.

Combo eskolak taldean (laukoteak, boskoteak, seikoteak…), eta kontzertu publiko baten proiektua prestatuko dute.

Sekzioko Interpretazioko eskolak (erritmikoa eta melodikoa), aktibo dagoen Jazzeko musikariaren lanbide-garapenerako beharrezkoak diren kontzeptuetan sakontzeko.

Grabaketako Teknikak ikasteko eskola praktikoak; ikasleak benetako grabazio bat egin ahal izango du praktiketan, eta masterraren amaieran, bere cd bat ere izango du,

Taldeko eskolak ikaslearen lanbide-garapen optimoa lortzeko.

Workshop praktikoak, nazioartean izen handiko gonbidatuekin.

Kanpoko praktikak, Euskal Herriko musika-zikloetan Comboen kontzertuak eskainiz.

Taldeko eskolak gaztelaniaz izango dira eta, banakako eskolen kasuan, irakasleak eta ikasleak adostuko dute hizkuntza (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa).

Ingelesa jakitea komeni da, bibliografia kontsultatzeko.

Irakasleak nazioarteko hainbat herrialdetakoak izan ohi dira eta, beraz, eleaniztunak dira, hein handi batean.

Ikastegiak hainbat hizkuntza ikasteko aukera eskaintzen du (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana), hizkuntza-programaren bitartez.

SARBIDEA ETA ONARPENA

Ikasleak online sarrera-proben bitartez hautatuko dira, grabazioak bidaliz.

Sarrera-probetarako izen-ematea:

Izena emateko epea: 2024ko apirilaren 15etik eta maiatzaren 15era

Interesdunek izena emateko eskabidea bete behar dute eta honako dokumentazio hau Musikenera bidali, posta arruntaz edo master@musikene.eus helbide elektronikora:

  1. NAN, AIZ, bizileku-txartela, nortasun-agiria edo pasaportearen fotokopia indarrean.
  2. Espediente akademikoa, betiere Master ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoa den titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak zehaztuta.
  3. Curriculum Vitaea
  4. Master hau zergatik egin nahi duzun azaltzen duen motibazio-gutuna, eta hautagaiak aurkeztu nahi duen bestelako merezimendurik.
Sarrera-probak:

Grabazioak bidaltzeko epea: 2024ko maiatzaren 30ean eta 31an

Probaren egitura:

1) Interpretazio eta inprobisazio proba, bokala zein instrumentala: Gutxienez hiru lan, berezko inprobisazioekin. Errepertorioa eta formakuntza libre izango dira. Hautagaiek gehienez 20 minutuko iraupena duen bideoa grabatuko dute, ediziorik eta mozketarik gabekoa.

Bideo hori Musikenera bidaliko da hautagaitzak onartzen direnean helaraziko zaizkien jarraibideen arabera.

2) Elkarrizketa pertsonala. Probatarako onartu diren hautagaiek probak egin aurreko egunetan jaso dituzten galderei erantzungo diete. Erantzun horiek bideoan grabatuko dira eta Musikenera bidaliko dira jasotako jarraibideen arabera.

Epaimahaia ikastegiko hiru irakaslek –aztergai diren diziplinetan espezializatutakoak– osatuko dute, eta honako alderdi hauek ebaluatuko dituzte: hautagaien trebetasun artistikoak eta teknikoak, haien konposizio-proiektua, haien komunikazio-trebetasunak eta Masterra egiteko duten motibazio-maila.

Emaitzen argitalpena: ekainaren 12tik 17ra bitartean

Sartzeko baldintzak

Irakaskuntza artistikoen goi-mailako titulu ofizial bat izatea, edo graduko titulu ofizial bat, edo Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruko erakunde batek emandako titulu baliokide bat izatea, edo titulu horretako ikasketak 2023/2024 ikasturtean amaitzea.

Era berean, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrutik kanpoko hezkuntza-sistemen araberako tituludunek ere izango dute sartzeko aukera, betiere hezkuntza-administrazio eskudunak aldez aurretik egiaztatzen badu titulu horiek prestakuntza-maila baliokidea ziurtatzen dutela.

Matrikula egiteko garaian titulua aurkeztu behar izango da (edo titulu-eskubideak ordaindu izanaren agiria). Gaur egun azken ikasturtean dauden ikasleek ikasturtea amaitutakoan aurkeztu ahal izango dute dokumentazio hori. Azken kasu horretan, dokumentazioa 2024ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu behar da.

IKASTEGIRA ITZULTZEA

Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskera egin dezakete epe honetan: 2024ko uztailaren 1etik 10rera.

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu, ikastegiak hutsik dituen plazak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuz.

Eskaerek posta elektronikoz jasoko dute erantzuna uztaileko bigarren hamabostaldian.

ESKAERAK

Interesdunek honako bi pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

  • Eskaera orria online betetzea
  • Interpretazioa: eskatzailearen ikus entzunezko grabazioa*, 10 eta 15 minutu bitarteko iraupenaz

*Artxibo edo bideoak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da  (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a. …), eta Musikenera posta elektronikoz (secretaria.academica@musikene.eus) aipatu bideoari sarbidea emango dion linka bidaltzea.

GARRANTZIZKOA

Derrigorrezko betebeharra da ikastegian aurreko egonaldiari dagozkien matrikulazio tasa eta bestelako ordainketak egunean izatea.

Irakasleak
Derrigorrezko irakasgaiak

Interpretazioa bakarlari moduan:

Bateria: Jo Krause

Baxu elektrikoa: Victor Merlo

Jazz kontrabaxua Gonzalo Tejada

Jazz Gitarra: José Luis Gámez

Jazz Pianoa: Iñaki Salvador

Jazz Saxofoia: Mikel Andueza, Andrzej Olejniczak

Jazz Tronpeta: Chris Kase

Jazz Tronboia: Carlos Martín

Jazz Kantua: Viktorija Pilatovic

Konboa: Gonzalo Tejada, Iñaki Salvador

Interpretazioa sekzioan

Sekzio erritmikoa: Jo Krause, Joaquín Chacón

Sekzio melodikoa:Mikel Andueza

Workshop. Irakasle gonbidatuak: Guillermo Klein , Ilja Reingoud

Lanbide Garapena: Mª José Cano, Juan Solaguren, Profesional gonbidatuen hitzaldiak.

Grabazio eta postprodukzio teknikak: Juanan Ros

 

Kanpoko praktikak: Alejandro Mingot

 

Master Amaierako Lana

Ikerketaren metodologia: Patri Goyalde, Mario Lerena

Master Amaierako Lana: Irakasle Doktoreak

 

Hautazko irakasgaiak

Alexander Teknika: Anne Landa

Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak: Elix Etxebeste, Ana García Urcola, Gotzone Higuera

Matrikula eta bekak
Matrikula

Masterra urte betean egin daiteke, denbora osoz jardunez gero: matrikula 60 ECTS; bestela, jardunaldi partzialean bi urtean ere egin daiteke, baina lehenengo ikasturtean 30 ECTStan, gutxienez, matrikulatu behar da. Ikasturte bakoitzean ikasturte horretan matrikulatutako kredituak ordaintzen dira.

Matrikula osoa (60 ECTS): 5820 euro.

Ordainketa hiru zatitan egingo da:

  • heren bat matrikulatzean.
  • gainerakoa bi erditan, bata azaroan eta bestea otsailean.

Musikeneko ikasle ohi tituluduna baldin bazara, matrikularen prezioan % 15eko beherapena izango duzu.

Bekak
Master ikasleentzat soilik bekak:
  • “Igartza” beka bat, 3.000 eurokoa: Beasaingo Udalak 3.000 euroko beka bat emango du Musikeneko Interpretazio Masterretan (Orkestra Ikasketa, Musika-Interpretazio edo Jazz-Interpretaziokoak) matrikulatuta dagoen ikasle batentzat, horretarako sortuko den epaimahai batek hautatua. Hautaketa udazkenean egingo da.
  • YAMAHA beka bat, 2.000 eurokoa: Yamahak 2.000 euroko beka bat emango du Musikeneko Musika-Interpretazio edo Jazz-Interpretazio Masterretan matrikulatuta dagoen ikasle batentzat, horretarako sortuko den epaimahai batek hautatua. Hautaketa udazkenean egingo da.
Beka orokorrak:
  • Eusko Jaurlaritzaren bekak: EAEn bizi diren ikasleek unibertsitate-ikasketak eta bestelako goi-mailako ikasketak egiteko Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dituen diru-laguntzak jasotzeko aukera izan dezakete. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  • Hezkuntza Ministerioaren bekak: EAEtik kanpo bizi diren ikasleek beka orokorrak jasotzeko aukera izan dezakete derrigorrezkoen ondoko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat Hezkuntza Ministerioak urtero egiten dituen deialdietan: www.mecd.gob.es
Araudia
  • 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, 2/2006 Lege Organikoak araututako goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezartzeari buruzkoa. Errege Dekretu horren 7. artikuluan goi-mailako arte-irakaskuntzako zentroei masterrak eskaintzeko baimena ematen zaie.
  • EBAZPENA, 2020ko urriaren 5ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Donostiako «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Jazz Musikene Interpretazioko Arte Irakaskuntzetako Masterraren titulua lortzeko ikasketa-plana.
  • Hezkuntza eta Lanbide-Heziketaren  Ministeritzaren Homologazioa.
X