Jarrai Gaitzazu

Home  /  Masterrak  /  Jazz Interpretazioko masterra

Jazz Interpretazioko irakaskuntza artistikoen masterra, Musikene Jazz Masterra

EGUTEGI AKADEMIKOA: 2019ko urritik 2020ko ekainera bitarte.

2019-2020 IKASTURTERAKO AZKEN PLAZAK!

Urtebeteko master ofiziala (60 ECTS), Jazz estiloko gaur egungo interpretea perfekzionatzeko

Jazz estiloan nazioartean ezagunak diren interpretatzaile eta irakasleekin trebatuko zara Musikeneren mailako ikastegi ospetsuan

Errepertorio bat diseinatzen eta taldean erakusten ikasiko duzu, baita beste musikari batzuen proiektuetan laguntzen ere

Lanbidean hasteko prestatuko zaitugu eta, horretarako, espezialista onenengana hurbilduko zaitugu workshop, tailer eta mintegien bitartez

Nahi baduzu, presta zaitez gero doktorego-ikasketak egiteko; horretarako, Jazz estiloaren praktikan oinarritutako ikerketa-lanak egingo dituzu

Informazioa:

IZEN-EMATEA: 2019ko abuztuaren 25a arte (barne).
SARRERA-PROBAK: 2019ko irailaren lehen hamabostaldian
MATRIKULAZIOA: Online. Irailaren bigarren hamabostaldian
IKASLE BERRIENTZAT ESKAINTZEN DIREN PLAZAK: ikasturte bakoitzeko 24
IRAILEAN ESKAINTZEN DIREN ESPEZIALITATEAK: Ireki

HARREMANETARAKO

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide honetara: master@musikene.eus

Musikene. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia.
JAZZ-INTERPRETAZIOKO MASTERRA 2019-2020
Europa Plaza 2
20018 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa

Plaza motak:

  • Bateria: 3
  • Baxu Elektrikoa/Kontrabaxua: 3
  • Pianoa: 3
  • Gitarra: 3
  • Saxoa: 3
  • Tronboia: 3
  • Tronpeta: 3
  • Kantua: 3
MASTERRAREN EGITURA
  • Tituluaren kreditu kopurua: 60 ECTS
  • Nahitaezko irakasgaiak: 42 ECTS
  • Aukerako irakasgaiak: 6 ECTS
  • Kanpoko praktikak: 3 ECTS
  • Master Amaierako Lana: 9 ECTS
IKASKETA-PLANA
MODULUAK ETA IRAKASGAIAK IRAUPENA/IZAERA ECTSak
Espezialitateko derrigorrezko modulua 41
Interpretazioa bakarlari moduan Urtekoa/Derrigorrezkoa 10
Konboa Urtekoa/Derrigorrezkoa 7
Interpretazioa sekzioan Urtekoa/Derrigorrezkoa 6
Workshop Urtekoa/Derrigorrezkoa 8
Lanbide Garapena Urtekoa/Derrigorrezkoa 5
Grabazio eta postprodukzio teknikak Bigarren lauhilekoa/Derrigorrezkoa 5
Aukerakoen modulua 6
Alexander Teknika Lehen lauhilekoa/Aukerakoa 6
Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak Lehen lauhilekoa/Aukerakoa 6
Kanpoko praktiken modulua 4
Kanpoko praktikak Bigarren lauhilekoa/Derrigorrezkoa 4
Master Amaierako Lanaren Modulua 9
Ikerketaren metodologia Lehenengo lauhilekoa/Derrigorrezkoa 3
Master Amaierako Lana Bigarren lauhilekoa/Derrigorrezkoa 6

MASTERRAREN KREDITUAK, GUZTIRA

60
Edukiak eta metodologia

EDUKIAK

Masterrak lau modulu ditu:

  • Derrigorrezko Modulua: modulu praktiko-instrumental honen helburua Jazz estiloko instrumentista eta haren lanbide-errealitatea perfekzionatzea da.Instrumentuaren banakako eskola oinarri izanik, horren osagarri, Combo eskolak izaten dira –Master Amaierako kontzertuan joko den errepertorioa prestatzeko–, baita Sekzioko Interpretazioa (Erritmikoa eta Melodikoa) ere. Irakasgai horiek osatzeko,  Workshop praktikoak egingo ditugu Masterrean, gaur egungo jazz estiloaren nazioarteko panoraman garrantzi handia duten figurekin.Era berean, bi irakasgai teoriko/praktiko ere izango dira, gaur egungo Jazz estiloko musikariaren errealitatea eta haren lanbide-premiak lantzeko: Lanbide Garapena eta Grabaketa Teknikak. Azken irakasgai horretan, grabaketako praktikak egingo ditugu Ikastegiko estudioan.
  • Aukerako Modulua: gaur egungo Jazz estiloko musikaren errealitate praktikoa lantzen da, bat-bateko musikaren panorama aldakorra aintzat hartuta, alderdi guztietan. Irakasgaiak: Alexander teknika edo Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak, betiere ikaslearen interesaren arabera pertsonalizatzeko aukera izanik.
  • Kanpoko praktiken modulua: lan-esperientzia eta esperientzia artistikoa eskuratzeko aukera eskaintzen du, askotariko musika-zikloetan kontzertuak eskainiz.
  • Master Amaierako Lana: ikasleak Masterrari dagozkion gaitasunak eskuratuko ditu eta, horretarako, Master Amaierako Lana egiteko behar izango dituen ikerketako hainbat metodo eta teknika aztertuko ditu. Master Amaierako Lanean, interprete modura, ikaslearen musika-proiektuarekin estu-estu lotutako lana.

METODOLOGIA

Irakaskuntza mota: irakaskuntza presentziala.

Instrumentuaren banakako eskolak.

Combo eskolak taldean (laukoteak, boskoteak, seikoteak…), eta kontzertu publiko baten proiektua prestatuko dute.

Sekzioko Interpretazioko eskolak (erritmikoa eta melodikoa), aktibo dagoen Jazzeko musikariaren lanbide-garapenerako beharrezkoak diren kontzeptuetan sakontzeko.

Grabaketako Teknikak ikasteko eskola praktikoak; ikasleak benetako grabazio bat egin ahal izango du praktiketan, eta masterraren amaieran, bere cd bat ere izango du,

Taldeko eskolak ikaslearen lanbide-garapen optimoa lortzeko.

Workshop praktikoak, nazioartean izen handiko gonbidatuekin.

Kanpoko praktikak, Euskal Herriko musika-zikloetan Comboen kontzertuak eskainiz.

Taldeko eskolak gaztelaniaz izango dira eta, banakako eskolen kasuan, irakasleak eta ikasleak adostuko dute hizkuntza (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa).

Ingelesa jakitea komeni da, bibliografia kontsultatzeko.

Irakasleak nazioarteko hainbat herrialdetakoak izan ohi dira eta, beraz, eleaniztunak dira, hein handi batean.

Ikastegiak hainbat hizkuntza ikasteko aukera eskaintzen du (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana), hizkuntza-programaren bitartez.

SARBIDEA ETA ONARPENA
Hautaketa-prozesua

Ikasleak aurrez aurreko sarrera-proba publiko baten bitartez hautatuko dira. Izena emateko garaian eskatuz gero, interesdunek bideokonferentzia bitartez egin ahal izango dute proba, ikastegira etorri behar izan gabe.

Sarrera-probetarako izen-ematea:

Izena emateko epea: 2019ko abuztuaren 25a arte (barne).

Interesdunek izena emateko eskabidea bete behar dute eta honako dokumentazio hau Musikenera bidali, posta arruntaz edo master@musikene.eus helbide elektronikora:

  1. NAN, bizileku-txartela, nortasun-agiria edo pasaportearen fotokopia indarrean.
  2. Espediente akademikoa, betiere Master ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoa den titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak zehaztuta.
  3. Curriculum Vitaea
  4. Master hau zergatik egin nahi duzun azaltzen duen motibazio-gutuna, eta hautagaiak aurkeztu nahi duen bestelako merezimendurik.
Sarrera-probak:

Eguna:

MASTERRA / MÁSTER EGUNA / DIA ORDUA / HORA
Interpretación Jazz (Bajo eléctrico/Contrabajo) 04/09/2019 16:00
Interpretación Jazz (Batería) 04/09/2019 16:00
Interpretación Jazz (Canto) 04/09/2019 16:00
Interpretación Jazz (Guitarra) 04/09/2019 16:00
Interpretación Jazz (Piano) 04/09/2019 16:00
Interpretación Jazz (Saxofón) 04/09/2019 16:00
Interpretación Jazz (Trombón) 04/09/2019 16:00
Interpretación Jazz (Trompeta) 04/09/2019 16:00

Probaren egitura:

Interpretazio eta inprobisazio proba, bokala zein instrumentala: hautagaiak, sekzio erritmiko* baten laguntzaz, obra bakarra interpretatuko du, 15 eguneko aurrerapenaz emandako lau obrako zerrenda batetik probaren unean epaimahaiak hautatua.

  1. Probak gehienez 10 minutuko entsegua izango du jarraian interpretatuz, 10 minutuz gehienez hori ere, biak epaimahaiaren aurrean. Atal honen kalifikazioa bakarra izango da.Elkarrizketa pertsonala.
  2. Kalifikazioa: 1. proba: % 80  /  2. proba: % 20

*Hautagaiek beren taldea ekarri ahal izango dute. Musikenek musikari laguntzaileak jarriko ditu hautagaiak izena emateko eskabidean hala eskatzen duenean eta kontzeptu horri dagozkion tasak ordaintzen dituenean.

Epaimahaia ikastegiko hiru irakaslek –aztergai diren diziplinetan espezializatutakoak– osatuko dute, eta honako alderdi hauek ebaluatuko dituzte: hautagaien trebetasun artistikoak eta teknikoak, haien konposizio-proiektua, haien komunikazio-trebetasunak eta Masterra egiteko duten motibazio-maila.

Plazarik libre geratuz gero, Musikenek beste hautaketa-prozesu bat antolatu ahal izango du; hala badagokio, ikastegiko webgunean emango du prozesu horren berri.

Sartzeko baldintzak

Irakaskuntza artistikoen goi-mailako titulu ofizial bat izatea, edo graduko titulu ofizial bat, edo Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruko erakunde batek emandako titulu baliokide bat izatea, edo titulu horretako ikasketak 2018/2019 ikasturtean amaitzea.

Era berean, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrutik kanpoko hezkuntza-sistemen araberako tituludunek ere izango dute sartzeko aukera, betiere hezkuntza-administrazio eskudunak aldez aurretik egiaztatzen badu titulu horiek prestakuntza-maila baliokidea ziurtatzen dutela.

Matrikula egiteko garaian titulua aurkeztu behar izango da (edo titulu-eskubideak ordaindu izanaren agiria). Gaur egun azken ikasturtean dauden ikasleek ikasturtea amaitutakoan aurkeztu ahal izango dute dokumentazio hori. Azken kasu horretan, dokumentazioa 2019ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu behar da.

IKASTEGIRA ITZULTZEA

Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskera egin dezakete epe honetan: 2019ko uztailaren 1tatik eta 10era.

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu, ikastegiak hutsik dituen plazak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuz.

Eskaerek posta elektronikoz jasoko dute erantzuna uztaileko bigarren hamabostaldian.

ESKAERAK

Interesdunek honako bi pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

  • Eskaera orria online betetzea
  • Interpretazioa: eskatzailearen ikus entzunezko grabazioa*, 10 eta 15 minutu bitarteko iraupenaz

*Artxibo edo bideoak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da  (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a. …), eta Musikenera posta elektronikoz (secretaria.academica@musikene.eus) aipatu bideoari sarbidea emango dion linka bidaltzea.

GARRANTZIZKOA

Derrigorrezko betebeharra da ikastegian aurreko egonaldiari dagozkien matrikulazio tasa eta bestelako ordainketak egunean izatea.

Irakasleak
Derrigorrezko irakasgaiak

Interpretazioa bakarlari moduan:

Bateria: Jo Krause

Baxu elektrikoa: Victor Merlo

Jazz kontrabaxua Gonzalo Tejada

Jazz Gitarra: José Luis Gámez

Jazz Pianoa: Iñaki Salvador

Jazz Saxofoia: Mikel Andueza

Jazz Tronpeta: Chris Kase

Jazz Tronboia: Carlos Martín

Jazz Kantua: Deborah Carter

Konboa: Carlos Martín, Gonzalo Tejada, Iñaki Salvador

Interpretazioa sekzioan

Sekzio erritmikoa: Jo Krause, Joaquín Chacón

Sekzio melodikoa: Carlos Martín

Workshop: Jorge Rossy, Perico Sambeat (Irakasle gonbidatuak)

Lanbide Garapena: Mª José Cano, Juan Solaguren, Irakasle gonbidatuak

Grabazio eta postprodukzio teknikak: Juanan Ros

 

Kanpoko praktikak

Ikasle bakoitzak praktika tutore bat izango du

Master Amaierako Lana

Ikerketaren metodologia: Patri Goyalde, Mario Lerena

Master Amaierako Lana: Irakasle Doktoreak

 

Hautazko irakasgaiak

Alexander Teknika: Anne Landa

Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak: Mercedes Albaina, Ana García Urcola, Elix Etxebeste

Matrikula
Matrikula

Masterra urte betean egin daiteke, denbora osoz jardunez gero: matrikula 60 ECTS; bestela, jardunaldi partzialean bi urtean ere egin daiteke, baina lehenengo ikasturtean 30 ECTStan, gutxienez, matrikulatu behar da. Ikasturte bakoitzean ikasturte horretan matrikulatutako kredituak ordaintzen dira.

Matrikula osoa (60 ECTS): 5820 euro.

Ordainketa hiru zatitan egingo da:

  • heren bat matrikulatzean.
  • gainerakoa bi erditan, bata azaroan eta bestea otsailean.

Musikeneko ikasle ohi tituluduna baldin bazara, matrikularen prezioan % 15eko beherapena izango duzu.

Bekak
Beka orokorrak:
  • Eusko Jaurlaritzaren bekak: EAEn bizi diren ikasleek unibertsitate-ikasketak eta bestelako goi-mailako ikasketak egiteko Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dituen diru-laguntzak jasotzeko aukera izan dezakete. Deialdia uztailean argitaratzen da, hemen: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  • Hezkuntza Ministerioaren bekak: EAEtik kanpo bizi diren ikasleek beka orokorrak jasotzeko aukera izan dezakete derrigorrezkoen ondoko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat Hezkuntza Ministerioak urtero uztailaren amaieran egiten dituen deialdietan: www.mecd.gob.es
Araudia
  • 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, 2/2006 Lege Organikoak araututako goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezartzeari buruzkoa. Errege Dekretu horren 7. artikuluan goi-mailako arte-irakaskuntzako zentroei masterrak eskaintzeko baimena ematen zaie.
  • Hezkuntza eta Lanbide-Heziketaren  Ministeritzaren Homologazioa.
X