Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

2003-2004 ikasturteaz geroztik, Musikenek Erasmus programan parte hartzen du, nazioarteko eremuan lankidetza- eta mugikortasun-ekintza garatuz. Programa honen bitartez, Europako esparruan goi-mailako ikastetxe bikainenen arteko lankidetza eta elkarlana sustatu nahi dugu, hainbat hezkuntza-proiektu aurrera eramateko asmoarekin, ikasleari ikuspegi desberdinak baina aldi berean elkarren osagarriak eskainiz ahalik eta prestakuntza musikal eta pertsonal onena jaso dezan.

Erasmus programan sartzea etengabeko ikaskuntzako programan sartzea da. Link hauetan informazio gehiago jaso dezakezue gai horren inguruan:

Gutuna eta Politika

Goi Mailako Hezkuntzarako Erasmus Gutuna 2014-2020

Erasmus Politikaren Aitorpena 2014-2020

Erasmus mugikortasuna

Gaur egun Musikenek ikasleen, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen mugikortasuna bultzatzen du.

Ikasleen mugikortasuna

Europako beste herrialde bateko goi-mailako hezkuntzako erakunde batean denboraldi bateko ikasketak egitean datza ikasleen mugikortasuna. Ikasketa horiek amaitutakoan, ikaslearen jatorrizko erakundeak akademikoki onartuko ditu egindako ikasketak. Denboraldi horretan, jatorrizko erakundean tasa akademikoak ordaintzetik salbuetsita egongo da ikaslea. Goi-mailako hezkuntzako erakundeetako ikasleak izanik Erasmus unibertsitate-gutun baten jabe diren ikasleek har dezakete parte ekimen honetan.

Harrera-herrialdean jarraituko duen ikasketa-programari buruzko ikasketa-hitzarmen bat jaso behar du ikasleak idazki bidez. Atzerriko egonaldia amaitutakoan, hitzartutako programa gauzatu duela dioen ziurtagiria eta ikaslearen emaitzen txostena igorriko dizkio jatorrizko erakundeak Erasmuseko ikasleari. Erasmuseko ikasleei ematen zaizkien laguntzak beste edozein laguntzarekin edo mailegu nazionalekin bateragarriak dira.

Erasmuseko ikasleen mugikortasunaren helburuak honako hauek dira:

  • Ikasleek Europako beste herrialde batzuetako ikaskuntza-esperientzia —hezkuntza-, hizkuntza- eta kultura-arloei dagokienez— balia dezaten ahalbidetzea.
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzea eta harrera-erakundeen hezkuntza-ingurunea aberastea.
  • Ondo kualifikatutako gazteez eta etorkizuneko profesionalez –ikuspegi zabalekoak eta nazioarteko esperientzia dutenak- osaturiko komunitatea sortzen laguntzea.
  • Kreditu-transferentziak eta atzerriko egonaldien errekonozimendua erraztea ECTS sistemaren bidez edo kreditu-sistema bateragarri baten bidez.

Mugikortasunaren iraupena gutxienez 3 hilabetekoa eta gehienez 12 hilabetekoa izango da.

Ikasleak Europako Batzordearen aldetik jasotzen duen laguntzaren helburua ikasleen mugikortasunetik eratorritako gastu gehigarriak ordaintzea da (adibidez, mantenua, bidaia, ostatua eta abar).

Irakasleen mugikortasuna

Erasmuseko irakasleen mugikortasunaren helburuak honako hauek dira:

  • Mugikortasun-programa batean parte hartzeko aukerarik ez duten ikasleei aukera ematea Europako beste herrialde batzuetako goi-mailako hezkuntzako erakundeetako irakasleen jakintza eta esperientzia jasotzeko.
  • Metodo pedagogikoei buruzko gaitasun eta esperientzien trukea sustatzea.
  • Goi-mailako hezkuntzako erakundeak bultzatzea ikastaro-eskaintza zabalagoa eta aberatsagoa egin dezaten.

Ekintza horren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

Goi-mailako hezkuntzako erakunde bateko irakasleak edo herrialde bazkide bateko goi-mailako hezkuntzako beste erakunde bateko enpresa bateko langileek eskainitako irakaskuntzak osatzen du jarduera nagusia, baina beste zenbait jarduera ere gara daitezke aldi berean.

Goi-mailako hezkuntzako erakundeetako irakasleak izanik Erasmus unibertsitate-gutun baten jabe diren irakasleek edo enpresetako langileek izango dute parte hartzeko aukera.

Mugikortasun-programa batean parte hartzen duten irakasleek harrera-zentroko fakultateko edo departamentuko kide izan behar dute. Horrek honako hauek dakartza berekin:

  • Irakasleen mugikortasuna erakunde arteko itunetan oinarritzen da.
  • Goi-mailako hezkuntzako erakunde bazkideek egonaldi horren aurretik adostu behar dute irakasle bisitarien ikasketa-programa.

Prestakuntzarako mugikortasuna

Irakasleak ez diren langileak goi-mailako hezkuntzako erakunde batetik goi-mailako hezkuntzako beste erakunde bazkide batera mugitzean datza.

Horrekin zera lortu nahi da, onuradunek erakunde bazkidearen jardunbide egokietatik eta esperientzietatik ikastea, eta egungo lanpostuak eskatzen dizkien gaitasunak hobetzea. Erakunde bazkidean xede desberdinetarako —zerbitzu-eginkizun laburrak, profesionalen behaketa, ikasketa-bisitaldiak eta abar— egonaldi laburra emateak osatzen du jarduera nagusia.

Goi-mailako hezkuntzako erakundeetan irakasle edo bestelako langile izanik Erasmus unibertsitate-gutunaren jabe diren guztiek parte har dezakete ekimen honetan.

Jatorrizko goi-mailako hezkuntzako erakundeari dagokio hautaketa.

Laguntza ematearren, ezinbestekoa da jatorrizko eta harrerako erakundeak edo enpresak onartutako lan-plan bat aurkeztea. Planak honako hauek bildu behar ditu gutxienez: helburu orokorra eta helburu espezifikoak, prestakuntza- edo ikaskuntza-jardueren bitartez zer emaitza lortzea espero den eta prestakuntzaldiko programa.

Kontakturako helbidea

erasmus@musikene.eus

Musikene Mail
Uztaila 2017
As As As Os Os La Ig
          01 02
03 04 05 06 07 08 09
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31