Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

2016/17 TASA AKADEMIKOAK

Kontzeptua Zenbatekoa eurotan
Kredituaren prezioa 1go matrikulan 26,47€
Kredituaren prezioa 2. matrikulan 45,68€
Kredituaren prezioa 3. matrikulan 54,57€
Espedientea zabaltzea 27,34€
Kredituak aitortzea Aitortzen den irakasgaiari dagozkion kredituen zenbatekoaren %25a
Kanpoko ikasleentzat kreditu-aitorpena aztertzea 30,00€
Ziurtagiri akademiko ofiziala 27,34€
Espediente lekualdatzea IN/OUT 27,34€

 

Musikeneko matrikularen prezioak eremu unibertsitarioan ezarritako eredua jarraitzen du. 240 ECTS kredituak 4 ikasturtetan banatzen dira, 60 kreditu bakoitzak.

 

2016/17ko MATRIKULAN SALBUESPENAK ETA BEHERAPENAK

Ikasleek kasu bakoitzean eskatzen den dokumentazioa aurkeztuz gero, Musikenek salbuespen eta beherapenak aurre ikusten ditu matrikulan kasu hauetan:

1.- Ohorezko matrikula

1.A.- Ohorezko matrikula Musikenen egindako irakasgaietan.

Salbuespena ekarriko du ohorezko matrikula lortu den irakasgaiari dagozkion kreditu kopuruaren matrikulazio tasa akademikoetan. Kenkari horiek hurrengo ikasturtean soilik aplikatuko zaizkie Musikeneko ikasleei, eta ez beste Ikastegi batzuetatik datozen ikasleei.

1.B.- Ohorezko matrikula batxilergoan.

Batxilergoko kalifikazio globala ohorezko matrikula denean matrikularen zenbateko osoa salbuetsiko da; goi mailako musika ikasketak lehenengo aldiz hasten dituztenean bakarrik aplikatu ahal izango da.

2.- Familia ugariak

Familia ugarietakoak diren ikasleak, kategoria orokorrean sailkatuta daudenean, matrikulazio tasen %50a ordaindu beharko dute.

Kategoria berezian sailkatutako familia ugarietako ikasleek %100eko salbuespena izango dute matrikulazio tasetan.

3.- Desgaitasunen bat duten pertsonak

%33koa edo hortik gorako desgaitasunen bat duten ikasleak, organo eskudunak hala emana denean, matrikulazio tasak osotasunean salbuesteko eskubidea izango du.

BEKAK

Goi mailako titulaziorako beka esklusiboak:

  • AIE bi beka, 3.000 eurokoa bakoitza: AIE (Artistas, Intérpretes o Ejecutantes) erakundearen Laguntza eta Kultura Fondorako Batzordeak 3.000 euroko bi beka aurre ikusten ditu Musikeneko ikasleentzat urteko espezializazio altuko beka eskaintzan, Interpretazio Klasikoa eta Jazz espezialitateetan. Deialdia AIEren webgunean ematen da argitara martxoan.
  • 2.000 euroko “Igartza” beka bat: Beasaingo Udalak 2.000 euroko beka bat emango dio goi mailako ikasketetan matrikulatua dagoen ikasle bati, epaimahai batek horretarako espresuki hautatua. Hautaketa udazkenean egingo da.
  • SGAE bi beka, 1.500 eta 1.000 eurokoa bakoitza: SGAE Fundazioak bi beka emango ditu Musikeneko Konposizio ikasleentzat. 1.500 euro eta 1.000 eurokoak izango dira, hurrenez hurren

Beka orokorrak:

  • Eusko Jaurlaritzako Bekak: EAEn bizi diren ikasleek Eusko Jaurlaritzak urtero unibertsitate ikasketentzat eskaintzen dituen bekak eska ditzakete. Deialdia uztailean ematen da argitara helbide honetan : http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  • Hezkuntza Ministeritzako Bekak: Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleek beka orokorrak eska ditzakete, derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo ikasketak egiten dituztenentzat urtero Hezkuntza Ministerioak uztaila amaieran egiten duen deialdian: http://www.mecd.gob.es
Musikene Mail
Iraila 2017
As As As Os Os La Ig
        01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30