Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

Ohiko Galderak

SARBIDEA ETA ONARPENA

Zeintzuk dira data nagusiak?

Izena ematea: 2017ko martxoaren 20tik maiatzaren 31ra
Musika irakaskuntza profesionalen batez besteko nota ematea: 2017ko ekainak 16ko goizeko 10ak baino lehen
Sarrera probak: 2017ko ekainaren 16a eta 30a bitartean (espezialitateka datak gutxienez hilabeteko aurrerapenez emango dira argitara)
Matrikulazioa: 2017ko uztailaren lehenengo hamabostaldia
Espedienteen lekualdaketak: 2017ko uztailaren 1etik 10era
Berriz ikastegira datozenak: 2017ko uztailaren 1etik 10era
Sarrera proba beste ikastegi batean eginda sarbidea:2017ko uztailaren 1tik 15era

Musikenek egiten al ditu sarrera probak irailean?

Espezialitateren batean plazarik hutsik geratuz gero, beste sarrera-proba batetarako deialdia egin ahal izango da  irailean, behar den moduan iragarria ikastegiko web orrian.

Egin al dezaket espezialitate bat baino gehiagorako sarrera proba?

Bai, gehienez hirutarako eta izen-emate tasak egiten den espezialitate bakoitzarengatik ordaindu beharko dira.

Derrigorrezkoa al da sarrera probara musikari laguntzailearekin joatea?

Hala behar duten obrak laguntzailearekin interpretatu beharko dira eta hautagaiek beren parteneira ekar dezakete. Izen-emate orrian espreski hala eskatzen den kasuetan Musikenek laguntzaileak jarriko ditu hautagaien eskura, dagozkion tasak ordaindu  ondoren.

Zein da ikastegiak jartzen dituen laguntzaileen kostua?

Hautagaiak ikastegiak jartzen duen pianista laguntzailea nahi badu 100 euro ordaindu beharko ditu izen-emate epean. Zenbateko horrek barne hartzen du pianista sarrera proban aritzea eta baita aurretik ordu beteko entsegua ere, bi aldeek adostutako ordutegian.

Hautagaiak ikastegiak jartzen duen sekzio erritmikoa nahi badu 60 euro ordaindu beharko ditu izen-emate epean. Zenbateko horrek barne hartzen du taldeak sarrera proban jotzea eta aurretik berorrekin topaketa bat izatea.

Sarrera probetarako izen-ematea ezeztatzen badut, Musikenek izen-emate kuota itzuliko al dit?

Sarrera probetarako izen-ematea ezeztatzeko eskaerak ez du inondik inora kontzeptu horregatik ordaindutakoa itzultzeko eskubidea ematen.

Musikari laguntzaileen kontzeptuan ordaindu diren zenbatekoen kasuan (pianista edo sekzio erritmikoa), kuotaren itzulketa eskatzeko gehieneko epea 2017ko ekainaren 5a izango da.

Derrigorrezkoa al da Musika Titulu Profesionalaren jabe izatea Musikeneko sarrera proba egiteko?

Ez, hautazkoa da. Batezbesteko nota aurkeztu nahi bada proben kalifikazio finalean kontutan har dadin, sarrera proben izen-emate orrian adierazi eta horretarako ezarritako epean honako dokumentazioa eman behar da (2017ko ekainak 16ko goizeko 10ak baino lehen)

LOGSE eta LOE musika titulazio profesionala:

  • Batezbesteko nota zehazten den egiaztagiria. Ez da inolaz ere batezbesteko nota berariaz adierazten ez duen inolako espediente akademikorik onartuko.

66 laneko Musika Irakasle titulazioa:

  • Tituluaren fotokopia konpultsatua eta ziurtagiri akademikoa.

Derrigorrezkoa al da Batxilergoa gainditua izatea goi mailako musika ikasketak egiteko?

Batxiler liburua aurkeztu beharko da matrikula egiterakoan, edo horren ezean eskatu izanaren frogagiria. Ez da derrigorrezkoa sarrera proba egunean aurkeztea.

Batxiler titulurik ez baduzu, araudiaren arabera honakoak gaindituta ere izan dezakezu sarbidea: 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatera sarbide proba; 19 urtetik gorakoentzat heldutasun proba, urtero Administrazioek deitua eta estatu guztian balioa duena; Heziketa Profesionaleko Goi Mailako heziketa zikloetarakosarbide probako atal komuna.

Bestalde, 8/2013 Lege Organikoaren 69.5 artikuluan finkatzen diren adin betebeharrak betetzen dutenek Musikenen Batxiler titulurik gabe Goi Mailako ikasketak egiteko aukera izango dute. Horretarako berariazko proba egin beharko dute; probaren lehenengo zatia ekainaren 16an egingo da Musikenen eta epaimahaiak proposatutako testu baten iruzkina izango da. Proba baztertzailea izango da eta behin gaindituz gero, lortutako kalifikazioa ez da sarbide probaren guztizko notan kontutan hartuko. Proba honetan baloratuko da: kontzeptuak ulertzea, hizkuntzaren erabilera, emandako erantzunetan galderekiko lotura, sintesia eta egokitzeko gaitasuna, ideiak hierarkizatzea, azalpenaren ordena, edukiak garbi azaldu eta menderatzea.

Atzerriko Batxilergo titulua dut, homologatu beharra al dut?

Titulua luzatzen duen herrialdearen arabera. Europar Batasunaren kide diren herrialdeetako Titulua, edo elkarrekikotasun erregimenean gai honen inguruan nazioarteko hitzarmenak sinatuak dituzten beste estatu batzuetako diploma, Batxilergo edo Batxiler ikasketak badituzu, ez da homologaziorik egin beharrik. (Herrialdeen zerrenda: Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Bulgaria, Txekia, Txina, Txipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suedia eta Suitza. Nazioarteko Batxilergoa eta Europar eskolak lortutako titulazioak ere onartuko dira).

Zerrenda horretan ez dauden herrialdeetako ikasleek atzerriko batxiler titulua homologatu beharko dute. Ikastegiak behin behinean onartuko ditu homologazio eskaera egin dutela ziurtatzen duten ikasleak, berori ebatzi arte.

Ze balio du gainditutako sarrera probak

Musikeneko sarrera-proba gainditzeak proba-deialdiko ikasturtean matrikulatzeko aukera ematen du soilik. Horrenbestez, proba gaindituta plaza lortu ezean, goi-mailako ikasketa hauetan aritzeko interesa izanez gero, hautagaiek proba osorik errepikatu beharko dute hurrengo deialdietan.

Horretaz gain, maiatzaren 14ko 631/2010 EDaren 5.6 artikuluaren arabera: “La superación de esta prueba específica permitirá acceder a cualquiera de los centros del Estado donde se cursen estas enseñanzas, sin perjuicio de la disponibilidad de plazas de los mismos.”

Norengana jo behar dut nire sarrera probetako kalifikazioak berrikustea eskatu nahi badut?

Erreklamazioak atxikitako dokumentu batean bidaliko dira (pdf) honako posta elektronikora: plan.docente@musikene.eus kalifikazioak argitara eman eta gehienez hiru egunetako epean.

TITULAZIOA ETA ANTOLAKETA

Zein balio du goi mailako musika titulazioak?

Goi mailako musika titulazioak unibertsitateak luzatutako gradu titulazio baten balio berbera du ondorio guztietarako.

Abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak (LOMCE), 42.3 artikuluan modu esplizituan jasotzen du ikasketa hauen eta unibertsitate Graduaren baliokidetasuna.

“Art. 42.3. Los alumnos y alumnas que hayan terminado los estudios superiores de Música o de Danza obtendrán el título Superior de Música o Danza en la especialidad de que se trate, que queda incluido a todos los efectos en el nivel 2 del Marco Español de Cualificaciones para la Educación Superior y será equivalente al título universitario de grado. Siempre que la normativa aplicable exija estar en posesión del título universitario de Grado, se entenderá que cumple este requisito quien esté en posesión del título Superior de Música o Danza.”

Egin al daitezke bi espezialitate aldi berean?

Ikasketen lehenengo ikasturtean espezialitate batean baino ez da matrikula onartuko. Nahi izanez gero, hurrengo ikasturtean ikasleak bigarren espezialitate batean ere matrikula egin ahal izango du, horretarako berriz ere dagokion sarrera proban plaza lortu behar duelarik, eta ikastetxearen oniritzia ere bai.

Zenbat deialdi ditut goi mailako tituluaren irakasgaiak gainditzeko?

Ikasleek gehienez lau deialdi izango dituzte irakasgai bakoitzarentzat eta gehienez bi deialdi Ikasketa Amaierako Lana gainditzeko.

Kasu bietan goi mailako ikastegiek, ikasleak hala eskatuta, salbuespenez beti ere eta modu egokian justifikatutako arrazoiengatik, deialdi berri bat baimentzeko ahalmena dute. Irakasgaiak ezohiko deialdian epaimahai baten bitartez ebaluatuko da.

Bertaratzea derrigorrezkoa al da?

Irakaskuntza presentziala eta derrigorrezkoa da irakasgaiak modu egokian ebaluatzeko.

Zein hizkuntzatan ematen dira eskolak?

Musikeneko irakaskuntzaren hizkuntza ofizialak gaztelera eta euskara dira, eskolak batik bat gazteleraz ematen diren arren.

Bekak izan ditzaket?

EAEn bizi diren ikasleek Eusko Jaurlaritzak urtero unibertsitate ikasketentzat eskaintzen dituen bekak eska ditzakete. Deialdia uztailean ematen da argitara helbide honetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus

Erkidegotik kanpoko ikasleek beka orokorrak eska ditzakete, derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo ikasketak egiten dituztenentzat urtero Hezkuntza Ministerioak uztaila amaieran egiten duen deialdian: http://www.mecd.gob.es/

Musikeneko ikasleei zuzendutako bekei buruzko informazio zabalagoa: Matrikula Prezioak

Non aurki dezaket Donostian ostatu hartzeko informazioa?

Gure web orriaren honako estekan eta ikastegiko oharren oholetan.

Musikene Mail
Iraila 2017
As As As Os Os La Ig
        01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30