Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

Musikenek urtean deialdi bat antolatzen du goi mailako irakaskuntza artistikoen ikastegietatik eta Europako Goi Mailako Hezkuntza Espazioko (EEEES) musika graduetatik espediente lekualdaketen bitartez sartu ahal izateko.

Lekualdaketa eskaerak 2017eko irailaren 1a eta 7a bitartean egin ahal izango dira.

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu, ikastegiak hutsik dituen plazak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuz.

Eskaerei posta elektronikoz erantzungo zaie uztaileko bigarren hamabostaldian.

Ikasleak, onartua izan ondoren, Musikenera lekualdatzea eskatu beharko du jatorrizko ikastegian, dagokion onarpen gutunarekin.

ESKAERAK

Interesdunek honako hiru pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

  • Eskaera orria online betetzea
  • secretaria.academica@musikene.eus helbidera posta elektronikoz espediente akademiko ofiziala bidaltzea, jatorrizko ikastegiaren sinadura eta zigiluekin.
  • Ikastegira itzultzea eskatu den espezialitatearen arabera eskatzen den dokumentazio gehigarria ematea*:
    • Interpretazioa: eskatzailearen ikus entzunezko grabazioa, 10 eta 15 minutu bitarteko iraupenaz
    • Zuzendaritza: eskatzailearen keinua baloratzea ahalbidetuko duen 10 eta 15 minutu bitarteko grabazio bat.
    • Konposizioa: eskatzaileak bi lan pertsonal bidali beharko ditu partituran eta, hala nahi izanez gero, audioan.  
    • Pedagogia: eskatzailearen bi grabazio ahots eta pianoarekin, bakoitza 5 minutuko iraupenaz. 

*Artxibo edo bideoak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da  (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a. …), eta Musikenera posta elektronikoz (secretaria.academica@musikene.eus) aipatu bideoari sarbidea emango dion linka bidaltzea.

GARRANTZIZKOA

Maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren 10, 1b artikuluaren arabera, erkidego autonomo ezberdinen artean ikasketa berberak jarraitzeko espediente lekualdaketak egiten direnean, lortutako kreditu guztiak aitortuko dira.

Jatorrizko ikastegian egin diren ikasketen aitorpena dela eta ordaindu beharreko zenbatekoa aitortzen den irakasgaiari dagozkion kredituen zenbatekoaren %25a izango da.

Espainiako nazio-lurraldetik kanpora espediente aldaketak: lehen adierazitakoaz gain, espediente akademikoaren zinpeko itzulpena eman beharko da izen-ematea egiten den unean.

Espediente lekualdaketak Goi Mailako Hezkuntzako Europar Esparrutik kanpo: ez dago ezarria Musikenek GMHEEtik kanpoko ikastegietako ikasketak aitor ditzakeenik. Interesdunak dagokion administrazioari eskatu beharko dio goi mailako ikasketak aitortzea, eta horien baliozkotze agiria eman beharko du izen-ematea egiterakoan. Horren arabera ikastegiak lekualdatzea bideragarri izan daitekeen edo ez erabaki ahal izango du. Informazio gehiagorako: secretaria.academica@musikene.eus

Musikene Mail
Iraila 2017
As As As Os Os La Ig
        01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30