Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskera egin dezakete epe honetan: 2017ko uztailaren 1tatik eta 10era.

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu, ikastegiak hutsik dituen plazak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuz.

Eskaerek posta elektronikoz jasoko dute erantzuna uztaileko bigarren hamabostaldian.

ESKAERAK

Interesdunek honako bi pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

  • Eskaera orria online betetzea
  • Ikastegira itzultzea den espezialitatearen arabera eskatzen den dokumentazio gehigarria ematea*:
    • Interpretazioa: eskatzailearen ikus entzunezko grabazioa, 10 eta 15 minutu bitarteko iraupenaz
    • Zuzendaritza: eskatzailearen keinua baloratzea ahalbidetuko duen 10 eta 15 minutu bitarteko grabazio bat.
    • Konposizioa: eskatzaileak bi lan pertsonal bidali beharko ditu partituran eta, hala nahi izanez gero, audioan.  
    • Pedagogia: eskatzailearen bi grabazio ahots eta pianoarekin, bakoitza 5 minutuko iraupenaz. 

*Artxibo edo bideoak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da  (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a. …), eta Musikenera posta elektronikoz (secretaria.academica@musikene.eus) aipatu bideoari sarbidea emango dion linka bidaltzea; bidalketa postaz ere egin daiteke Musikeneko helbidera, garbi adieraziz “Ikastegira itzultzea eskaera 2017-18”.

GARRANTZIZKOA

Derrigorrezko betebeharra da ikastegian aurreko egonaldiari dagozkien matrikulazio tasa eta bestelako ordainketak egunean izatea.

Musikene Mail
Iraila 2017
As As As Os Os La Ig
        01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30